1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Testuaren Ezaugarriak

Testu juridikoa da, legeak adierazten baitira. 1839ko urriaren 25ean idatzi zuten Gorte moderatuek, eta Maria Kristina erregeordeak sinatu zuen, Isabel II.a erregina izanik. Lehen mailako iturria da, garai hartakoa baita (data). Espainiar Estatuko herritarrei zuzenduta dago, haiek jakin zezaten urriaren 25eko Legeak Euskal eta Nafarroako foruak batasun konstituzionalaren pean berresten zituela.

Definizio Garrantzitsuak

  • Gorteak: Espainiako botere legegilearen gordetzailea da. Bi ganberako erakundea da, eta Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatzen dute. Gizonezkoen sufragio zentsitario bidez aukeratzen dira.
  • Nazioa: Lege berdinen menpe dagoen lurraldea da.
  • Foruak: Herri bakoitzari emandako arau edo kodeak, baita pertsona, herri edo probintzia bati emandako pribilegioak ere.
  • Konstituzioa: Estatu independente baten arauak eta oinarriak zehazten dituen idatzia da. Bertan arautzen dira Estatuko botereen antolaketa eta banaketa, oinarrizko eskubide eta betebeharrak, eta politikarako oinarrizko prozedurak.

Legearen Ideia Nagusiak

  • "Euskal probintzietako Foruak bereziten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe". Bergarako Hitzarmenean, Karlistek eta Liberalek akordio bat sinatu zuten. Akordio horretan, liberalek foruak mantentzea onartu zuten, nahiz eta horiek foruen kontra egon.
  • "Euskal Herriari entzun ondoren, haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko dio guztiei".

Testuinguru Historikoa eta Ondorioak

Testu hau Bergarako Besarkadaren (1839) ondoren eman zenez, Maria Kristinaren erreginaordetzaren bukaeran, Lehen Karlistaldian izandako gatazka ugarien testuinguruan kokatzen da, eta lege honek etorkizunean izan zuen garrantzia azpimarratzen du.

Bergarako Besarkada (1839)

Karlistaldia 1839ko abuztuan amaitu zen Bergarako Besarkadarekin, non Maroto jeneralak Isabel II.aren agintaldia onartu zuen eta Esparterok foruak babestuko zituela zin egin zuen. Moderatuak iritsi ziren boterera.

Horri dagokionez, 1839ko urriaren 25eko Legeak ondorio nabariak izan zituen foruentzat; izan ere, erregimen liberalak foruak murrizteko eta ezabatzeko erabili zuen.

Nafarroaren Lege Hitzartua (1841)

Ondoren, foru liberalek, foru erregimena aldatzeko asmoarekin, Espartero jada erregeorde zela, Euskal probintziekin negoziatzen hasi ziren. Halere, Euskal Herriko lurraldeek ez zuten fronte bateraturik osatu, eta Nafarroa izan zen negoziazio partikularrak burutu zituen bakarra. Horren ondorioz, Nafarroak Lege Hitzartua sinatu zuen 1841eko abuztuaren 16an, eta Espainiako probintzia izatera pasa zen.

Esparteroren Dekretua (1841)

Geroago, Euskal Herriko lurraldeek gobernu zentralarekiko adostasun falta izan zutenean, Esparterok ia foru guztiak ezabatu zituen 1841eko urriaren 21eko dekretu baten bidez. Geroago, gobernu moderatuek foru zati batzuk berrezarri zituzten.

Legearen Garrantzia

Lege honi esker, gobernuak eta Koroak foruak kontrolatzeko bidea zabaldu zen, eta gainera Euskal Herrian liberalismoaren ezarpena ekarri zuen.

Entradas relacionadas: