1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,24 KB

1939ko Urriaren 25eko legea

TESTUAREN SAILKAPENA:



- Aztergai dugun testua, FORUEN ERREFORMARAKO LEGEA izenekoa, testu juridiko-politikoa da: Euskal Herriko sistema politikoari eragiten dion lege-dekretu bat da, hain zuzen.

- Lehen mailako informazio-iturria da.

- Edukinaren aldetik testu politikoa da.

Egilea kolektiboa da. Gorteek hartu zuten erabakia eta Maria Cristina erreginordeak sinatu.

Izaera publikoa duen testu horrek Euskal Herrian izan zuen eragina,Espainiako agintariei eta Gorteei zuzentzen zaie, Foruetan egin beharreko berrikuntzak erabaki behar zituztelako.

Kokapena - tokia: Dokumentua Madrilgo Gorteetan sortu zen.

Kokapena - garaia: Mª Cristinaren erregeordetzaren azken garaian, Lehenengo Gerra Karlistaren bukaeran.

Helburua: Legean foruak berritzeko prozedura adierazten da.


AZTERKETA:



Hasteko testuan aipatzen diren zenbait hitz definituko dugu, hobeto ulertzeko:

  • Isabel II.A: Fernando VII.Aren eta Maria Cristina Borboikoren alaba nagusia izan zen. Isabel erregina izan zedin, Fernando VII.Ak Lege Salikoa bertan behera utzi zuen.

  • Maria Cristina Borboikoa: Isabel II.Aren ama. Espainiako erregina eta Fernando VII.Aren heriotzaz geroztik Espainiako Erreginordea, Isabel II.A adinez txikia zen bitartean (testuan erregina gobernatzaile deiten zaio).

  • Espainiako monarkiaren konstituzioa: 1837ko Konstituzio liberala. 1812ko Konstituzioaren moldaketa kontserbadorea izan zen, liberal aurrerakoien eta moderatuen arteko akordioaren eraginez sortua.

  • Euskal probintzietako foruak: tradizio eta usadioetan oinarritutako arau idatziak ziren. Euskal foruek ezaugarri amankomunak zituzten: zerga salbuespena, barne aduanak, foru-baimena, foru erakundeak, erregearen zerbitzu militarraren salbuespena...

Orain testuaren esanahia argitzeko prest gaude:

Testua nahiko laburra dela esan daiteke, sarrera bat eta bi artikulu besterik ez baitira agertzen. Sarreran, Ma Cristinak bere alabaren izenean, Legea berretsi duela jakinarazten du.

Lehenengo artikuluan, gobernu moderatuak foruak mantenduko dituela adierazten da, baina garbi uzten da 1837ko konstituzioak lehentasuna izango duela eta, ezadostasunak dauden guztietan, konstituzioa nagusituko dela.

Bigarren artikuluan, aditzera ematen da foruak ahalik eta azkarren aldatu egin behar direla. Euskal probintzietako eta Nafarroako iritziak entzun eta kontutan izango dituzten arren, erabakia Espainiako gobernuaren esku geratuko da eta Gorteen aprobazioa lortzen saiatuko da. Foruak mantendu- mantenduko direla baina Nazioaren eta Konstituzioaren interesetara egokituko direla.


KOMENTARIOA:



AURREKARIAK

Orokorrean, Aro Modernoan monarkia eta foruen arteko harremanak onak izan ziren. Baina foru-erregimenaren kontrako erasoak eman zirenean, euskal gizarteak foru-baimena aldarrikatu zuen eta altxamenduak eta matxinadak ere izan ziren.

Liberalismoarekin, hala ere, foruen aurkako eraso zuzenak hasi ziren. Argi dago 1812ko Konstituzioak, legearen aurreko berdintasunaren printzipioa ezartzean, foruen sistemaren aurkakoa zela. Dena dela, gerrak eta Fernando VII.Ak ez zioten Cádizeko Konstituzioari behar beste denbora eman berrikuntzak ezartzeko. Izan ere, Fernando VII.Aren estatu kolpearen ostean Foru-erregimena indarrean jarri zen, berriz ere. Geroztik foruen defentsa eta absolutismoa lotuta geratu ziren.


Entradas relacionadas: