1839ko Urriaren 25eko Legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

TESTUA. 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA

Aztertuko dugun testu iruzkina, dekretu bat da eta orduan, eduki politikoak

lantze ditu. Izaerari dagokionez testu juridikoa da, zehatzago esanda lege bat.

Edukiaren aldetik, berriz, politikoa da. Lehen mailakoiturria da, alde batetik egileak

idatzi bezala jaso dugulako testua. Egilea, kolektiboa da Espainiako Gorteek landu

baitzuten. Hartzailea, nazioa osatzen duten herritar guztiak dira eta, ondorioz,

dokumentu

publikoa da. Testua, 1839ko Urriaren 25ean onrtu en Madrilgo jaurerri errealean.

Ideia nagusiei dagokienez, bi dira testuan nabarmentzen direnak eta biak daude elkarri lotuta.

  • Lehen ideia, lehen artikulua bere osotasunean da, hau da, euskal probintzietako foruak berrezten direla baina batasun konstituzionalari kalterik egin barik.

  • Bigarren ideia, berriz, 2.artikuluan jasotzen da: Gobernuak Euskal Probintziei entzun ondoren nahitaezkoa aldaketa proposatuko dio Gorteei, nazioaren eta monarkiaren konstituzioaren interes orokorrarekin bat egiteko.

Testuar hobeto ulertzeko, ondorengo kontzeptua argituko dugu: Foruak. Foruak Erdi Arotik zetozen ohitura eta usadioak ziren, aro horren amaieran lege-izaera hartu eta idatziz jaso zirenak. Foruak, tradizionalak ziren baina izaera dinamikoa zuten, gizartearen beharrei etengabe egokitzen baitziren. Antzinako Erregimena bitartean ez zen gertatu aldaketa handirik lurralde batzuetan indarrean zeuden legedi hauetan, baina Borboitar dinastiaren etorrerarekin, euskal foruak baino ez ziren mantendu. XVI.mendean Gaztelan kendu eta XVIII.mendean Katalunian, Aragoin, Balearretan eta Valencian kendu ziren.

Testuinguru historikoari begira, Fernando VII.a hiltzean zegoen (1833), Lege Salikoa, emakumezkoak erregina izatea debekatzen zuena, indargabetu zuen bere alaba Isabeli bidea zabaltzeko. Kontserbadoreenek, Karlista delakoek, ez zuten egoera berria onartu eta Fernando VII.aren anaiaren, Karlos Mariaren, inguruan batzen hasi ziren sektore absolutistek. Fernando VII.a hiltzean, Maria Kristina izendatu zuten erregeorde. Absolutistek altxatu zireneta Maria Kristina liberalen babesa bilatu zuen. Matxinoek Karlos Maria Isidro errege izendatu zuten.

Gerra zibil luze baten hasiera izan zen. Bi aukera zeuden aurrez aurre.

  • Karlistek hainbat ideia defendatzen zituzten: errege zilegitasuna, monarkia absolutua, Erlijioaren lehentasunezko papera gizartean eta politikan (integrismoa), Antzinako Erregimena, Foruak eta lur-jabetzaren egitura tradizionala. Hauen artean, apaiz ugari zeuden, noble txikak eta nekazarien artean ere karlistek jarraitzaile asko zituzten, bereziki Euskal Herriko landa-eremuetan bai eta Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako zenbait eremutan ere.

  • Liberalak, aldiz, goi nobleziako eta funtzionario ugariren eta gero burgesiaren babesa zuten. Erlijio-boterea murriztu nahi zuten, Estatu zentralista, jabetza pribatua ezartzea eta erregimen liberala ezartzea.

Entradas relacionadas: