1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,72 KB

25EKO LEGEA

Aztergai dugun testu hau Espainiako Gorteek agindutako eta Maria Kristina erreginaordeak berretsitako 1939ko legea da. Lehen mailako testu juridiko eta publikoa da nazioari zuzenduta dagoela bereziki Euskal Herriari. Maria Kristinaren erreginaordetzan (1833-1840) Euskal Herrian Lehen Karlistaldiak amaiera eman ondoren idatzi zen. Dokumentu honen helburua foruen auzia konpontzea da eta liberalek Bergarako Itunena sinatutakoak betetzea.

Testuaren azterketari dagokionez, ideia garrantzitsuenak hauek dira. Alde batetik, legeek euskal foruak berresten ditu baina batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. (1.Art) eta bestetik, euskal probintzietako eta Nafarroako ordezkariak entzun ondoren, foruak aldatu beharko direlako dio konstituziora egokitu daitezen, (2art)

Testu hau, Maria Kristinaren erreginaordetzan kokatzen da, Euskal Herrian Gerra Karlista amaitu ondoren. Fernando VII hiltzean bere alaba Isabel II izendatu zuen ondorengotzarako baina adingabea zenez, lege salikoa indargabetu ondoren,  bere ama jarri zen tronuan. Fernando (1833) hiltzean gerra karlista hasi zen liberalen eta karlisten artean.
Gerra hark 1840ra arte iraun zuen eta Hego Euskal Herrian izan zen gordinen nahiz eta Aragoi, Katalunian eta Maestrazgon ere ondorioak izan.  Gerra hor hasi zen eta honen aurrean Karlosen, Fernando VII.Aren anaia, matxinatu egin zen eta tronua aldarrikatzen zuen.

Alde batetik esan bezala, karlistak zeuden, absolutismoa eta foru tradizionalak aldezten zituztenak, gehienbat nekazari eta behe klero eta nobleziaz osatuta. Bestetik, liberalek zentralizazioa eta legeen bateratzea babestu eta liberalismoa ezarri nahi izan zuten. Haien artean gehienenak burgesak, funtzionarioak eta hiritarrak ziren.

Euskal gehienak karlisten alde jarri zien foruak defendatzeko, eta Euskal herrian ordura arteko komunitateen eta haien ohiko bizimodu tradizionalaren arteko oreka desegin zen.

Lehen karlistada hiru fasetan eman zen: lehen fasean (1833-1835) karlisten buru Zumalakarregi zela, gerrillen taktikaren bidez haien helburua Bilbo hartzea izan zen. Dena dela, hauek landa eremua menperatzen bazuten ere, hiri asko liberalen eskuetan jarraitu zuten. Bigarren fasea (1835-1837) Zumalakarregi hil ondoren , karlistek Madril eta Andaluzia hartzeko asmoz hegoalderantz jo zuten. Baina ez zuten arrakastarik izan. Hirugarren fasean (1838-1840) armada liberalak baliabide gehiago izan zituen desamortizazioaren bidez ateratako etekinen ondorioz eta karlisten artean banaketa eman zen gerrarekin jarraitu nahi zutenen eta liberalekin akordua nahi zutenen artean. Azkenean, 1839an Bergarako Ituna sinatu zuten Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak.

Itun hoenen arabera, Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel IIari eta Esparterok foruak babesteko baimena eman zuen. Gorteek eta Maria Kirstinak Nafarroako eta euskal probintzietako Foruak berretsi eta udal tradizionalak aldarrikatu zituzten 1839ko urriaren
25eko legearen bidez. Euskal Herrian erregimen politiko mistoa egon zen, alde batetik, konstutizionala eta bestetik forala, baina, azken hau lehenengoari egokitu behar zitzaion.

Esparteroren erregeordetzan (1840-1843) garrantzia handiko aldaketan egin ziren Foruak konstituzioari egokitzeko prozesuan. Nafarroan negoziazio batzuei esker, Lege Hitzarmena eman zuten Gorteek 1841an eta lege horren arabera, Nafarroa Erresuma izateari utzi zion, muga zergak bere lurralde mugan ezarri eta Espainiako konstituzioko eskubideak, legeek eta hauteskunde sistema onartu zituen.

Gainera, Esparterok euskal lurraldeetan ere ezarri zuen legedi progresista 1841eko dekretu baten arabera, hiru probintzia euskaldunak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden administratiboki eta juridikoki. Gainera, Aldundiak, Batzar Nagusiak et Foru Pasea kendu zituzten eta muga zergak portuetara eta mugetara eraman ziren.

Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu Foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituten estatu liberal berriaren barruan. Beraz, euskal lurraldeen erregmen mistoa, hau da, Foru Erregimena eta konstituzionala indarrean egon ziren bigarren karlistaldiko porrotarengatik 1876an Foruak indargabetu zituzten arte.


Entradas relacionadas: