1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,67 KB

¡Escribe tu texto aquí!

3.Gaia;  Foruak eta LiberalismoaGerra karlistak eta foruen abolizio prozesua;

1.Ezaugarri nagusiak; Liberalismoarekin, Hego Euskal Herrian foruak eta legedi liberalaren arteko lehen aurrez aurrekoa sortu zen: foruek,legez gainerako eskualdeekiko desberdin bihurtzen zituen lurralde hauek: erakunde bereziak zerga salbuespenak,soldadutza derrigorrezkoa ez izatea, aduana erregimen berezia, foru baimena eta era udalen funtzionamendua arautzeko autonomia. Kanpo berezitasun horiek guztiak pribilegiotzat jotzen ziren. Legedi hori konstituzioan oinarritzen zen eta horren oinarrizko printzipioa berdintasun juridikoa zen. Zuzenean kontrajarriko zaie eta bi errealitate horien arteko moldatze eta eraldatze prozesua gertatu zen bai bortizkeriaz gertatu ere. 2.Foruak eta konstituzio liberalak; Frantsesen okupazioa eta Independentzia Gerraren garaian oinarri liberaleko bi testu juridikoa onartu ziren: 1808ko Baionako Estatutua eta 1812ko Cádizko Konstituzioa. Liberalismo politiko eta ekonomikoari dagozkion printzipioak jasotzen ziren.Diputatuek foru berezitasunak aldatu edo ezaba zitzaketen neurrian aurka zeudela adierazi zuten argi eta garbi. Cádizen aldiz foruak arriskuan zeudela jakin arren, konstituzio berria sinatu zuten. Eragin juridikorik izan eta ia esan liteke ez zirela martxan jarri. Bi ikuspuntu sorrarazi baitzituzten foruzaleen artean.Foruak eta konstituzioak bateragarriak ziren. Aldaketa txiki batzuekin foruen funtsa manten zitekeen eta konstituzioetara egokitu. Hauek itunaren aldekoak edo paktistak ziren. Besteen ustez, itunaren aurkakoak edo ez paktistak ziren: ez zituzten ez lege ez konstituzioak onartzen foruak bere osotasunean mantentzea eskatzen zuten eta ez zeuden negoziatzeko prest.Lehenengoen artean, merkataritzako burgesia zegoen. Burgesia konstituzioen alde zegoen jabetza pribatua eta merkataritza askatasunaren alde egiten zutelako. Hala ere beste alor batzuetan defendatzen zituzten foruak, administrazio alorrean eskaintzen zuten autonomia alorrean.Bigarren joeraren aldekoen artean nekazaritzako jauntxoak eta nekazariak zeuden. Jauntxoek ez zuten foruak ezertan aldatzerik nahi, horiei esker euren botere eta eragina mantentzen jarrai zezaketelako. Azken batean, foru erregimenak nekazaritza gizarteari, nekazariei eta nekazaritzako jauntxoei egin zieten mesede, hirietako merkataritza burgesiaren garapena eragozten zuten. Ondorioz, ez da zaila ulertzea karlismoa sortu zenean foruen defentsa bere egitea, liberalen aurka egiteko tresna ezin hobea baitzen beraientzat. Karlismoaren hastapenetan ez zen foruaren auziaren aipamenik egin, aurrerago etorri zen hori, erlijioaren defentsarekin batera mugimenduaren oinarri nagusietariko bat bilakatu zenean.



3.Gerra Karlistak; 3.1Sarrera; Fernando VII aren erregealdiaren azken urteetan, Espainiako tronuaren oinordetzaren arazoa sortu zen: Fernando VII. Ak oinordekorik ez zuenez Karlos Maria Isidrok bere burua Espainiako koroaren oinordekotzat hartu zuen. Hori aldatu zen Fernando VII.A Napoliko Maria Kristinarekin ezkondu zenean eta hori haurdun geratu zenean. Oinordetza kontuetan bazen Felipe V.Ak emandako lege bat, Lege Salikoa, emakumeek ezin zuten koroa oinordetzan jaso. Lege Salikoa behera uzten zuen Berrespen edo Santzio Pragmatlkoa eman zuen. Erregetza oinordetzan jasotzeko eskubidea onartzen zitzaien emakumeei.-Karlistak: absolutismo monarkikoaren aldekoak ziren eta Berrespen Pragmatikoaren legezkotasuna ukatzen zuten. -Liberalak, isabeldarrak edo kristinarrak: joera guztietako liberalak biltzen zituen. Konstituzionalismoa, monarkia parlamentarioa, askatasun eta eskubideen hedapena, estaturako lege bakarra eta eliza katolikoak bideratu gabeko gizarte zibila defendatzen zituzten.Fernando VII.A hil zenean, gorteek bere alaba Isabel aldarrikatu zuten koroaren oinordeko, baina, Karlos Maria Isidro infanteak ez zuen aldarrikapena onartu eta Portugaleko atzerrira joan zen. Karlismoak penintsula iparraldeko nekazari kopuru handia erakarri zuen, liberalak proposatzen zuten legeen eta zergen berdintasunaren beldur, bita jauntxoak, klero kontserbadorea eta hirietako artisauak ere; denak tradizioaren defendatzaile sutsuak. Liberalismoak, gizartearen gutxiengo hautatu eta eragin handikoa bereganatu zuen.Europako potentziek euren gobernuaren ideologien arabera bat egin zuten bando batekin ala bestearekin. Erregimen liberalekoak berehala onartu zuten erregina berria.Gainerako estatuek zuhurtzia handiz jokatu zuten eta karlistak ia babesik gabe geratu ziren nazioartean. Karlistak nekazaritza eta mendi inguruetan nagusitu ziren eta liberalak hirietan, han baitzeuden estatua eta erreginari leialak zitzaizkien soldadu taldeak.Karlistak, gerrillaren egituran oinarrituta antolatu ahal izan ziren soilik.

3.2 Lehenengo gerra karlista; Abrantesko Manifestuan Don Karlosek Espainiako koroarekiko eskubideei ez ziela uko egiten aldarrikatu zuen.Ordutik aurrera, altxamendu karlistak ugaritu eta hedatu egin ziren. Ekintza militarrek hiru etapa izan zituzten.-Lehen etapan, karlistek gerrillaren taktika erabili zuten. Don Karlos Elizondon finkatu zen eta estatu karlista sortzeari ekiteaz gain, armada karlistako baliabideak areagotu zituen. Garai bateko erregearen aldeko boluntarioen partidetako ofizialek osatu zuten armada karlistaren oinarria. Etapa honetan guztian zehar karlistek hartu zuten aurrea nahiz eta ez zuten gerra erabat hedatzea lortu, ezta lur eremu bateratua menderatzea ere.Europako potentziek laguntzea nahi bazuen, hiri handi bat konkistatu beharra zeukan. Bilbo setiatzea pentsatu zuen, baina bateriak, ikuskatzen ari zela zauritu eta bizia galdu zuen eta horri esker liberal edo isabeldarrek setioa apurtzea lortu zuten.-Bigarren etapa: hasieran, liberal edo isabeldarrak ez zuten lan handiegirik egin karlistak bereganatutako lurraldeak berreskuratzeko eta gainera ez ziren haiekin aurrez aurre borrokatzera ausartu. Liberalek egoera menderatzea lortu zuten.Oso garbi utzi zuen karlistek ez zeukatela nahikoa laguntza Ebroren hegoaldean. Lutxanako Gudua liberalen susperraldi motelaren adierazgarri izan ziren.-Hirugarren etapa; karlistak ia etsita zeuden ezingo zutela gerra irabazi. Horrek barne zatiketa sortu eta areagotu egin zuen. Batzuek absolutismoaren eta foruen defendatzaile sutsuek, gerra luzatu nahi zuten; besteek negoziatzearen beharra ikusten zuten eta gatazkari bakezko irtenbidea eman nahi zioten. Bigarren taldearen jarrera nagusitu zen eta Esparterok 1839ko
Bergarako Hitzarmena sinatzea ekarri zuen. Marotok Isabel II.Ari tronua eskuratzeko eskubidea aitortu zion eta Esparterok Gorteena aurrean foruak defendatzeko eta armada karlistako ofizialen karguak mantentzeko konpromisoa hartu zuen.Oinordetza dinastikoa konpontzeko erabakia hartu zuen. Esparterok 17.Mendean hartu eta ihes egin zuen. Horrela amaitu zen.

3.3 Gatazka Piztea; Isabel Karlosen semearekin ezkontzeko asmoak huts egin zuen. Gerrillari partida asko sortu ziren.1849an gerrillari guztiak desagerturik zeuden. Karlisten indarra gero eta ahulagoa zen arren, pronuntziamendu bat egiten saiatu ziren. Ortega jenerala izan zen zuzentzailea, baina soldaduak konturatu, preso hartu eta fusilatu zuten.

3.4 Bigarren Gerra karlista(19-20): Isabelen erregealdia amaitzearekin batera, karlismoa indarberritu egin zen. Ez baitzegoen beste erregegairik eta gainera monarkiko asko karlismora pasatu baitziren. Bi joera kontrajarri bereizten hasi ziren: hauteskundeetan eta parlamentuan parte hartzea eta antiparlamentarioak. Azken horiek izan ziren karlismoa nagusitu zirenak.Hirugarren Gerra Karlista 1872.Urtean hasi zen Karlos VII.Ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Sueten labur bat sinatu zen Zornotzan. Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen EH karlistek armak uzten bazituzten. Handik gutxira, karlistek gerrari ekin zioten. Hainat gauz saboteatu zituzten. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta horrek Karlos VII.Aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zien. Errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko guduan. Karlistek ezin izan zituzten hiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen mende jarraitu zuten: 1874an 125 egunez Bilbori eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten.Kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.Aren alde egiteari. Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.Ak Frantziara ihes egin behar izan zuen. Canovase gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen. 1867ko Uztailaren 21ko Legearen bidez eta EH historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera. 3.5 Karlistaden Ondorioak; Karlismoa foruak babesten zuen bizimodu tradizional batekin identifikatu zen. Nekazari, artisau eta jabe txikiek, karlista izanik liberalismoak ezartzen zuen ordena kapitalistatik eta horrek ekarri zuen desamortizazio diru ekonomia eta librekanbismotik babesturik egongo zirela. Gatazkek tinkotu egin zituzten jarrera antiliberal eta oso tradizionalistak euskal eliza. Elizak liberalen kontrako gurutzada predikatzeari ekin zion. Politikoki foruen egokitzapen eta azkenik abolizioa etorri zen gerra karlistaren ondorio gisa. Demografikoki sekulako triskantza izan zelako baliabide ekonomiko ikaragarriak xahutu zirelako eta ekonomiaren garapena asko moteldu zelako.

4.Foruak eta Gerra Karlistak; Foruei dagokienez, Lehen Gerra Karlistaren amaiera 1839ko Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen. Bertan Esparterok gobernu liberalari foruak errespetatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuen, bian horiek aldatzeko aukerarekin . Hala, gorteek 1839ko Urriaren 25eko Legea eman zuten, zeinak euskal foruak berresten zituen, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe, eta Gobernuak foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko diela Gorteei, Konstituzioaren interesa orokorrarekin bat egiteko.
1839ko legea ez zuten berdin interpretatu paktistek eta ez paktistek, eta foruzale paktistek legeak foruak berresten zituela iritzi ziotenez gero, gobernu zentralarekin negoziatzen jarraitu zuten. Nafarroan paktistak nagusitu ziren eta beste hiru probintzien luzamenduez aspertuta, gobernu zentralarekin negoziatzera joan zien beraiek bakarrik. Negoziazio horretatik 1841eka Abuztuaren 16ko Hitzartutako Legea sortu zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru lurraldeek beren jarrerak bateratzea eta harremanak estutzea erabaki zuten. Egiten zituzten ordezkaritza bilerak Madrilgo negoziazioei aurre egiteko. Gobernu zentralak bere kontura hartu zituen erabakiak.Euskal lurretan izandako matxinada moderatu txiki batez baliaturik, Esparterok l841eko Urriaren 29ko Dekretua atera zuen Gasteizen gorteetan eztabaidatu gabe eta euskal probintziei kontsultak egin gabe. Foru baimena indargabetu zuen, aduanak barnealdetik kostaldera eta Pirinioetara eraman zituen, lehen auzialdiko epaitegiak ezarri zituen eta garrantzi gutxiagoko beste aldaketa batzuk eragin zituen,protesta handiak egin ziren.Moderatuak gobernatu zutenean galduta zeuden foruetako hainbat eskumen indarrean jarri zituzten berriz ere. Progresistek agindu zutenean, aldundiak aldundi edo diputazio probintzial izatera pasa ziren eta batzar nagusiak kendu egin zituzten Espartero erori ostean, moderatuak igo ziren agintera eta nahiko erraz iritsi ziren euskal ordezkariekin akordio batera. 1844ko Uztailaren 4ko Dekretuaren bidez batzar nagusiak eta foru aldundiak itzuli ziren eta botere handiagoa eman zitzaien. Hiru lurralde hauetan foru sistemak egoera bitxia bizi izan zuela esan daiteke, gobernu zentralaren foruak aldatzeko mehatxua egon arren, autonomia zabal bat bizi izan baitzuten Bigarren Gerra Karlistan karlistek gerra galdu izanak egoera hori aldatu egin zuen, jada Errestaurazioaren garaian eman zen 1876ko
Uztailaren 21eko Legeak foruak formalki abolitu baitzituen. Badirudi asmo nagusia ez zela hiru probintzien autonomia administratiboa kentzea, baizik eta autonomia hori beste printzipio batzuetan oinarritzea. Ez ziren inongo adostasunetara iritsi, ez paktistak gehiengoa zirelako eta ez zeudelako inolako aldaketarik egitearen alde. Ondorioz, batzar nagusiak kendu zituen eta hori euskaldun gehienek bere-beretzat zeukaten foru erregimenaren desagerpenaren seinaletzat jo zen. Hori marko ekonomiko eta administratibo berri bati lortu zen; Kontzertu Ekonomikoa. Aldundiak arduratuko, ziren zerga bilketaz eta estatu zentraleko ogasunari kupo bat eman beharko zioten.
Foruen abolizioa gertatu bazen ere Kontzertu Ekonomikoak Espainiako gainerako probintziek ez zeukaten administrazio autonomia eta foruen ahalmen batzuk mantentzeko aukera eman zuen.


Entradas relacionadas: