1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB

Lege honen Bidez, foruen egoera aldatu egin zen,


Moderatuek eta Maria Kristina Borboikoa erregeordeak Nafarroako eta euskal lurraldetako foruak berretsi Zituzten 1839ko urriaren 25ean , baina ez ziren lege gisa Onartu, Monarkiaren konstituzio berriaren menpe baizik
:  "batasun Konstituzionalari utzi gabe", eta horrek zabalik utzi zuen aurrerago Aldaketak egiteko bidea; legeak foruak monarkiaren pribilegiotzat hartu Baitziren. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusia eta Nafarroako Diputazioak  ordezkari bina izendatu Behar zituzten Gobernuarekin batera erredakzio berria prestatzeko ( NEGOZIAZIOA).

1836 eta  1876 Bitarteko aldian oso ugariak izan ziren foru sistemari buruzko eztabaidak. Foruak aldatzeko lehen erabakiak hartu behar zirenean bi ikusmolde azaldu Ziren, oso desberdinak; alde batetik; paktistak eta ez paktistak. Horren Ondorio lau Probintzietako jarrera bateratua hautsi egin zen.
Handik aurrera alde Batetik joan ziren Nafarroako lege eta politikaren erakundeak, eta bestetik, Gainerako hiru probintzietakoak. Adostasunik ez zegoelako Espainiako gobernuak Aprobetxatu zuen foru erregimenean aldaketa garrantzitsuak egiteko.

ØNAFARROAKO FORUAREN ALDAKETA: Ley Paccionada edo Hitzarturiko Legea deiturikoa.

Esparteroren Erregeordetza garaian eman ziren aldaketa nagusiak Nafarroan, Ley Paccionada edo Hitzarturiko Legea aldarrikatu zenean.

Hortaz, Nafarroak bere foruak galdu zituen

Lege honen bidez Nafarroa erresuma izatetik probintzia Foral  izatera pasa zen, hau da Probintzia berezia zen.

ØLege Ahalmena galdu egin zuen
. Erakunde Foral desagertu ziren: Gorteak (estamentuzkoak), epaitegi autonomia, udal Erakundeak.

ØBarne Aduanak desagertu ziren

ØZerga sisteman eta soldadutzan zituzten pribilegioak galdu zituzten

ØForuen Ordez “Kontzertu ekonomikoa” lortu zuen,
Hau da autonomia administratiboa eta fiskala: zergak Biltzen zituen  eta urtero  negoziatzen zuen Estatuari  eman beharreko kupoa

ØOndorio Soziala:
lur-jabeek eta burgesia merkataria berriak Etekin asko atera zuten (nahiz eta jatorriz karlistak izan)

ØFORUEN ALDAKETA BIZKAIA, GIPUZKOA ETA ARABAN.

Bilboko liberal moderatuen altxamenduen aurrean, 1841ean
Esparterok Dekretu bat aldarrikatu zuen Gasteizen non hiru probintzietako berezitasun Politiko eta  administratibo Gehien-gehienak salbuespen fiskala eta soldadutza izan ezik ezabatzen ziren:

Aduanak Kostaldera

; (hasieran kontra asko egon arren, berehala Konturatu ziren industria eta merkatal negozioentzat mesedegarri izan zela, Bereiziki Donostian eta Bilbon);
Batzar Nagusiak debekatu eta Foru baimena Galdu egin zen;
diputazio foralak Zirenak Diputazio probintzialak bihurtu ziren;

Antzinako korrejidoreen ordez  Gobernadoreak


Euskallurraldeak beste probintziekin parekatu ziren, 1841eko Urriaren 29ko dekretu bidez

Lege Hark ez zituen erabat indargabetu  Foruak, oraindik ere ezaugarri bereziak gorde baitzituzten


1843.An Narváezen Pronuntziamenduak arrakasta izan zuen eta Esparterok erbesteratu behar izan Zuen, Hamarkada Moderatuari hasiera emanez. 1844ko Dekretua (moderatuak),
Narvaezen gobernu moderatuak, Errege Dekretu bat aldarrikatu zuen. Bertan foruak berreskuratu ziren neurri batean, Batzar Nagusiak  eta Diputazio foralak (baina foru-baimenik Gabe) berrezarri ziren; aduanak kostaldean mantendu ziren; exentzio Fiskalarekin (donatiboa) eta zerbitzu militarra egitetik salbu jarraitu zuten; justiziaren Administrazioa Estatuko beste lurraldeen parean jarri zuten; hasieran ez zuten Guardia zibila onartu, baina gobernu zentralak indarrez inposatu zuen. Lurraldeko oligarkiak (hiriguneetako liberal fueristek eta nekazal jabeek) Probintziako kontrol politikoa lortuko dute.

Beraz, foruetako puntu Batzuk berreskuratu ziren, baina beste asko betirako galdu ziren   Lege honek Berebiziko garrantzia izan zuen euskal foruen bilakaeran.
Euskal Lurraldeen eskubide historikotzat hartzen zuen planteamendua bertan behera gelditu Zen Euskal Herriko erakundeei ez zitzaien inolako burujabetasunik onartzen bere Legeak edo instituzioak mantendu edo aldatzeko (entzun besterik ez zuten Egingo).

Lege honekin Beraz, Euskal Herriak ordurantz izandako berezitasun juridiko politikoa galdu Zuen eta Foruak konstituzioaren mende geratu ziren. Gainera foruen Desagerpenerako pauso oso garrantzitsua izan zen. 

Entradas relacionadas: