1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,92 KB

Burdinbideen lege orokorra

TESTUAREN AURKEZPENA

Aurrean daukagun testua Gobernuak idatzi zuen 1855eko ekinaren 6an testua da. Bi urteko profresistan kokatzen da eta Burdinbideak eraikitzeko pausuak edota arauak ezartzea du helburu. Testu juridiko bat da, lege bat delako eta artikuluetan banatuta dagoelako. Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratu zen, hau gobernuak

legeak ateratzeko erabiltzen zuen aldizkaria da, eta ondorioz testu publikoa dela esan dezakegu.

IDEIA NAGUSIAK

Testu honetan aurkitzen diren ideia nagusiak honako hauek dira: burdinbideaeraikitzeko behar diren baldintzak; gobernuak edo empresa batek eraiki ahal duela, eta empresa horrek gobernuaren baimena behar duela eta pribilegio batzuk izango dituela; burdinbideak izan behar duen tamaina.

TESTUINGURUA

Hala ere, testua bere osotasunean ulertzeko komenigarria da bere testuingurua azaltzea. Idatzi hau Biurteko progresistan kokatzen da. 1845. Urtean, O’Donell pronuntziamendu bat burutu zuen, gobernu aldaketa bat eragiteko asmoz. Pronuntziamenduak ez zuen berehalako arrakastarik izan. Orduan Antonio Canovas del Castillo Manzanareseko manifetua idatzi zuen. Hor zergak jaistea,

Milizia Nazionala berrezartzea, inpreta askatasuna eta estatua deszentralizatzea aldarrikatzen zuen. Baita ere mugimendu popularrak moderatuen aurkako herri altxamendu bat burutu zuen. Azkenean, Isabel II.Ak Esparterori gobernu bat eratzea eskatu zuen egoeraren aurrean. Progresistak gobernuan zeudelarik hainbat erreforma burutu zituzten kapitalismoari ateak irekiz. Alde batetik, Non nata konstituzioa idatzi zuten. Beste alde batetik, Madozen desamortizazioak burutu zituten. Desamortizazio hauetan eliz lurrak desmortizatzen jarraitu zuten, baina horaingo honetan lur komunalak eta ondareak desamortizatzen hasi ziren. Honek Mendizabaleank baino eraginkorragoak izan ziren eta nekazal

produkzioaren igoera suposatu zuen. Baita ere proletargoaren agerpena eragin zuen, lur gabe gelditu ziren nekazariak hirietara jo zutelako. Azkenik Aita Santuarekin tentsioak sortu ziren. Lortu zuten diruarekin trenbidea eraikitzeko erabili zuten. Trenbide hau eraikitzeko “Burdinbideei buruzko legea” atera zuten,

hau da, aurrean daukaguna. Testuaren sarreran Isabel II.A agertzen da. Bera Espainiako erregina zen momentu horretan. Bera Fernando VII.Aren alaba zen. Berak, hil aurretik Santzio

Pragmatikoa onartu zuen Lege Salikoa kentzeko, lege honek ez zuelako uzten neskak tronura heltzen. Honek Gerra Karlistak eragin zituen Fernando VII.A hil zenean. Bi bando sortu ziren Isabel II.Aren aldekoak eta Karlos Maria Isidroren aldekoak. Erregea hil zenean bera horaindik adintxikikoa zen, eta ondorioz bere ama Marika Kristina izendatu zuten erreginaorde bera adinhandikoa izan arte.

4. Artikuluan, gobernuak zein atzerriko empresa batek burdinbidea eraiki ahal duela azaltzen du. Hau egin zen, atzerriko empresek esperientza gehiago zutelako beraien herrialdeetan eraikita zegoelako. Hala ere, 6. Artikuluan esaten da gobernuaren baimena behar dutela hori aurrera eramateko. 8. Artikuluan, gobernuak atzerriko empresa horiei lagunduko diela aipatzen du.

Diru hau lehen aipatu ditudan desamortizazioetatik lortu zuen gobernuak. Artikulu honen amaieran ikusi ahal dugun nola kapitalismoaren sarrera bat zela hau non sistema ekonomiko berri bat ezarri nahi zen. 19. Artikuluan zihurtatzen die atzerriko empresei ez dela egongo arazorik, aurretik hainbat gerra egon zirelako Espainian, adibidez Gerra Karlistak, non Espainia bi bandotan banatu zen, Isabel II.Aren aldekoak, gehienak liberalak zirenak eta Karlos Maria Isidroren aldekoak. 20. Artikuluan zenbait pribilegio ematen zaizkie empresa horiei Espainiarentzat garrantzitsua zelako trenbidea eraikitzea ekonomiari asko lagunduko ziolako.

Baita ere aipatzen da nola ez zaien zergarik kobratuko empresei, trenbidea eraikitzeko produktuak ekartzen dituztenean kanpotik. Honen ondorioz, Espainia industrializatzeko aukera galdu zuen, produktuak kanpotik ekartzen zituztenek

beraientzako ez zelako beharrezkoa hemengo industria garatzea. Geroago 80. hamarkadatik ahurrera emango da industralizazioa.

30. Artikuluan treenbidearen neurriak zehazten dira. Europarekiko desberdinak jarri zituzten bi arrazoi zirela eta. Alde batetik, geografia desberdina zeukatelako eta indar gehiago behar zutelako eta beste alde batetik, Frantziatik inbasio bat ekiditzeko. Baita ere, esan behar da burdinbide honen ardatza Madrilen egongo

zela eta sare zentralizatu bat osatuko zela. Burdinbide honek kapitalismoari ateak ireki zizkion. Azkenean Espainiak trenbide

sare bat eraikitzea lortuko du, baina neurriak Europarekin konparatuta desberdinak zirenez, Espainiako produktuak kanpora esportatzeko garestiagoa zen, produktua trenez aldatu behar zirelako. Amaitzeko esan beharra daukat, industrializatzeko aukera galdu zutela, eta honen ondioz Espainia atzeratuta jarraituko duela 80. Hamarkadararte.




1936KO URRIAREN 25EKO LEGEA

Sarrera

Aurrean daukagun testua, 1936ko Urriaren 25eko legea, gorteek idatzitako eta gobernuak onartutako idatzia da, 1936ko urriaren 25ean argitaratu zena. Testu hau Lehenengo Gerra Karlista ostean kokatzen da eta foruei boterea kentzea du helburu. Artikuluetan banatuta dagoenez testu juridikoa da. Baita ere testu

publikoa da herriarentzako argitaratu zelako.

Ideia nagusiak

Testu honen ideia nagusiak honako hauek dira: foruak konstituzioaren menpe geratuko direla eta horretarako konstituziora egokitu behar direla. Horretarako gorteak eta Euskal Herriko ordezkariak batu behar dira. Hala ere, testua bere osotasunean ulertzeko komenigarria da bere testuingurua azaltzea.

Testuingurua

Testu hau Maria Kristinaren erreginaordetza garaian kokatzen da.

Fernando VII.A hil aurretik Santzio Pragmatikoa ezarri zuen lege salikoa kentzen zuena. Honi esker bere alaba erregina bihurtu ahal izango zen. Honek hainbat polemika sortu zituen asko honen kontra agertu zirelako. Fernando VII.A hil zenenan bere anaia Karlos Maria Isidro armak hartu zituen eta I Gerra Karlistari hasiera eman zion. Honen aurrean bi bando sortu ziren. Alde batetik, karlistak

zeuden, Karlos Maria Isidroren aldekoak eta erregimen zaharra aldarrikatzen zutenak. Beste alde batetik, Lieralak zueden, Isabel erregina eta liberalismoaren aldekoak. Garai honetan Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde Isabel II.A adintxikikoa zelako. Hainbat arrazoi egon ziren gerra hau gertatzeko. Bat lehen aipatutako lege salikoa da, beste bat liberalismoa eta absolutismoaren arteko

diferentzia handiak eta azkenengo foruen defentsa. Gerra EH, Katalunian, Aragoiko iparraldean eta Castellonen eman zen. Hiru etapa izan zituen gerra honek. Lehengoan, Zumalakarregi jeneral karlistak gerrilla taktika erabiliz nekazal guneak kontrolatu zituen, baina Bilbo konkistatzen ari zenean zauritu eta hil egin zen.

Bigarren etapan, liberalek nagusitasuna hartzen joan ziren diru sarrerak lortu zituztelako desamortizazioetaik gerra ordaintzeko. Azkenengo etapan karlistak bitan banatu ziren. Alde batetik apostolikoak zeuden, liberalismoaren guztiz kontrakoak zirenak eta bakea sinatu nahi ez zutenak. Beste alde batetik transakzionistak zueden, irtenbide bat negoziatu nahi zutenak. Azken hauek

garaile atera ziren eta 1839an Bergarako Besarkada sinatu zen Maroto eta Esparteroren artean. Honi esker Karlistak Isabel II.A onartzen zuten bere erregina bezala eta Esparterok foruak errespetatuko zituela esan zuen. Baina geroago Frantziako eredu nazionala aplikatu nahi zutenez Espainian, honek foruen

suntsipena ekarri zuen, eta honekin batera aurrean daukagun legea. Hasieran lehen aipatu dudan egoera azalten du, non Isabel II.A adintxikikoa zenez gara horretan bera ama, Maria Kristina, erreginaorde bezala gobernatzen zuen bera adinhandikoa bihutu arte. Baita ere, parrafoaren amaieran, gorteak aipatzen

diren eta aipatu behar da Espartero zela orduko gobernuburua.


Testuaren garrantzia

1. Artikuluan, foruen desagerpenaren hasiera nabaritzen da. Artikulu honetan azaltzen du nola foruak 37ko konstituzioaren menpe geldituko diren. Konstituziovhau subiranotasun nazionala, eskubide indibidualak eta gorte bikarmenalak ezartze zituen eta hauek aukeratzeko sufragio zentzitario bat. Konstituzio honek

monarkiari botere handia ematen zion. Beste alde batetik, foruak bizitza politiko, ekonomiko eta soziala arautzen duten usadio eta ohitura zaharretan oinarritutako lege idatziak ziren. Hauek zenbait ezaugarri edo pribilegio zituzten: ez zituzten zergarik ordaintzen bakarrik ogasun arazoak zeudenean era boluntario batean

ordaindu ahal zituzten; ez zuten zerbitzu militarra egin behar , bakarrik beraien probintzia defendatzera derrigortuta zeuden; adunak barnealdean zeuden; pase forala.
2. Artikuluan, foruak konstituzioara egokitzeko Madrileko gorteekin elkartu behar

direla azaltzen du. Nafarroa beraiekin batu zen eta honen ondorioz Nafarroko foruak kendu ziren Lege Hitzartua sinatuz eta Nafarroa probintzia batean biurtuz non diputazioak botere handia zuen. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba ez ziren beraiekin elkartu.

Testu honek zenbait ondorio ekarri zituen. Alde batetik foruen desagerpenaren hasiera izango da eta azkenean 1876 uztailaren 21eko legearekin guztiz abolituko diren. Oraingoan, zerga sistema eta zerbitzu militarra ez egiteko pribilegio ez ziren kendu, baina aduanak kostaldera eraman ziren eta pase forala ekendu zen. Beste alde batetik, lehen esan dudan moduan, Nafarroak bere Lege Hitzartua lortuko du.





1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

Sarrera

Aurrean daukagun testua 1876ko uztailaren 21eko legea da, data horretan Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratu zena. Gorteek idatzi zuten eta gero gobernuak onartu zuen II. Gerra Karlistaren ostean, errestaurazio garaian. Testu hau publikoa da herriari zuzenduta daogelako, Euskal Herriko herritarrei bereziki. Izaera

juridikoa dauka artikuluetan banatuta dagoelako eta hainbat legeen multzoa delako. Testu honen helburua foruak abolitzea zen.

Ideia nagusiak

Testu honetan agertzen diren ideia nagusiak honako hauek dira: foruen definizioa, soldaduzkaren betebeharra, zergen ordainketa, eta foruen kontrako zenbait legeen

onarpena. Hala ere, testua bere osotasunean ulertzeko komenigarria da bere testuingurua azaltzea.

Testuinguru

Testu hau errestaurazio garaian eta II. Gerra Karlisten ostean kokatzenda. Hau Espainiak I Errepublika indarrean zegoela gauzatu zen. Karlistenhelburuak tradizioak mantentzea zen, hau da, erlijio katolikoa defendatzea, KarlosVII.A Espainiako errege izatea eta euskal foruak defendatzea. Hasieranpropagandaren bitartez saiatu ziren, baian honek ez zituenez emaitza onak lortualtxamendu karlista hasi zen. Hasieran Karlistak gerrilla taktika erabiliz hainbat

garaipen lortu zituzten baina geroago liberalek baliabide militar gehiago eta hobeak lortzen joan ziren eta karlisten artean barne tirabirak sortu ziren. Azkenean 1876an Karlos VII.Ak mugak zeharkatu zituen II. Gerra Karlistari amaiera emanez. Garai honetan errestaurazio garaia hasita zegoen. Martinez Camposek Segunton egindako pronuntziamenduari esker Alfontso XII.Ak Espainiako erregea izendatu zuten Erresstaurazio garaiari hasiera emanez.

Errestaurazio garaiko arkitekto nagusia Canvoas del Castillo izan zen. Etapa honek hiru oinarri izan zituen: txandakatze sistema, Jauntxokeria eta konstituzioa. Txandakatze sistema, altxamendu militarrak ekiditzeko sortu zen. Bi alderdipolitkoetan oinarritzen zen, kontserbadorea eta liberala. Kontserbadoreak moderatuagoak ziren, eta liberalak aldiz, progresistagoak. Bi partiduen artean

oreka bat lortzeko goberuan txandakatzen ziren arau batzuk jarraituz. Krisipolitikoa sufritzean eta gorteen konfiantza galtzen zenenan Erregeak oposiziokoalderdiari gobernu bat osatzea eskatzen zion, eta gobernu berri honekhauteskundeak konbokatzen zituen. Gobernu berriak gehiengo absolutua lortzeko

beharrezkoa izan zen Jauntxokeria. Hauteskundeak manipulatu egiten ziren nahiziren emaitzak lortzeko. Landa guneetan aurkitzen ziren Jauntxoak herritarrak manipulatu, botoak erosi edo mehatxatu egiten zituzten gobernadore zibilakemanten zizkien emaitzak lortzeko. Azken oinarria aurrean daukagun 1876ko

konstituzioa izan zen.


Entradas relacionadas: