1839ko urria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,36 KB

3-HITZ LAUZKO LEHEN IDAZLANA: IOANNES LEIZARRAGA

Lapurdiko Beskoitzen (Briscous) jaio zen 1506.Urtearen inguruan. Leizarraga ulertzeko bere garaia aztertzea ezinbestekoa da. Nafarroan erreforma erlijiosoak berebiziko garrantzia izan zuen, eta horrek katolizismoan eta protestantismoaren artean izandako liskarrak azaltzen ditu. Kontua da, Albreteko Joana, Nafarroako erresumako erregina (Frantziako Enrike IVaren ama), protestantismora bihurtu zela eta erlijio mota hori bultzatu zuela. Horren lekuko dugu Ioannes Leizarragak Testamentu Berriaz egindako euskal itzulpena. 1571ean La Rochellen argitaratu zituen:

-Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria.

-Kalendrera.

-ABC edo Christianoen instructionea.

Albreteko Joanak eskatu zion Testamentu Berria itzultzea, herria protestante bihurtu nahi zuelako. Nola herriak zerabilen hizkuntza euskara zen, Leizarragak biblia euskaratu zuen.

Leizarragaren lan honek bi oztopo nagusi zituen:

-Jainkoaren hitza itzuli behar zuenez, itzulpen zorrotza egin beharra zuen.

-Hizkuntza: Euskara leku batetik bestera aldatzen zela zekien Leizarragak. Beraz, euskaldunik gehiengana iristeko modua bilatu beharko du. Lapurtera hartuko du oinarritzat baina nafatar eta zubererar esamoldeak ere erabiliko ditu.


4-JOAN PEREZ DE LAZARRAGA

XVI.Mendeko literatura gehiena iparraldekoa da. Hegoaldekoa oso urria da. Horrez gain, iparraldeko literatura erlijioarekin lotua dugu gehienbat;  Hegoaldekoan, aldiz, erlijioa bai, baina XVI.Mendean, oro har, literatura profanoa izango da.

Juan Perez de Lazarraga dugu idazle nagusia. Lazarragak, arabako ipar-ekialdeko euskaran idatzia zuen. 1547an jaio omen zen, Agurain inguruko eskualdean. 2004ean eskuizkribu batzuk aurkitu zituzten eta ikerketak egin ondoren, zalantzarik gabe Lazarragak idatziak zirela zirela baieztatu zuten. Landutako gaien artean, gai profanoak izan ziren gehienbat; amodiozko koplak, bertso sail bat 1564an Aguraingo erreketari buruzkoa; artzain nobela bukatugabe bat, e.A. Ernazimenduko tematikarekin lotua izan da Lazarraga. Erlijiozko gaiak ere landu zituen, besteak beste, Jesusen azken afariari buruzkoa. Hizkuntzalariek diotenez, estiloa
Etxeparek erabilitakoa baino dotoreagoa izan zen, antza euskal bertso molde ezagunak erabili zituen eta.

Entradas relacionadas: