1839ko urria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Giza galerak: Kalkulu batzuen arabera, Bigarren Mundu Gerran 60 milioi pertsona baino gehiago hil ziren, 35 milioi inguru zauritu, eta gutxi gorabehera beste 3 milioi desagertu egin ziren. Hildakoen erdiak baino gehiago zibilak izan ziren. Horrez gain, gerrak biztanleriaren lekualdatze handiak eragin zituen, presoak askatzearen ondorioz eta bake-itunen zein muga-aldaketen ondorioz.1945eko maiatzean, Europan 40 bat milioi pertsona zebiltzan bizileku baten bila;


Ondorio moralak: errak trauma sakona eragin zien bizirik iraun zutenei, gizakiaren ankerkeria noraino hel daitekeen ikusita. Balio etiko guztiak zalantzan jarri ziren.Izugarrikeria horiek epaitzeko, nazioarteko auzitegi bat eratu zen, eta auzitegiak kontzeptu juridiko berri bat definitu zuen: 

Gizadiaren aurkako krimenak


Ondorio ekonomikoak: 1945ean, komunikabide-sarea birrinduta zegoen ­Erdialdeko Europan, petrolioa urria zen eta industria-ekoizpena murriztuta zegoen.Etorkizunean 1929ko krisiaren antzeko egoerarik ­berriro gerta ez zedin, 1944an, Bretton Woods-en, Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Berreraikuntza eta Garapeneko Bankua (geroago Munduko Bankua izango zena) sortu ziren.


Politika- eta lurralde-aldaketak: Mendebaldeko Europak nazioarteko politikan zeukan hegemonia galdu zuen, Estatu Batuen eta SESBen mesedetan, eta inperio kolonialak ere galdu zituen. 

Nazioartean galdutako boterea berreskuratu ahal izateko, Europa bateratu beharra zegoela ikusi zen.Mendebaldeko Europan, demokrazia parlamentarioa eta sistema kapitalista berrezarri ziren; Ekialdeko Europan, berriz, herri-demokrazia deritzenak sortu ziren: SESBen mendeko diktadura komunistak.

Entradas relacionadas: