1837ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

TESTU INGURUA

Espainiako erregea Fernando VII.A hil zorian egonda, ondorengotza auzia geratu zen, erregeak ez baitzuen semerik. Horregatik, 1830eko martxoan, Maria Kristina Borboikoa haurdun zegoela, Lege Salikoa baliogabetu zuen Fernando VII,ak, Lege Pragmatikoa aldarrikatuz. Modu honetan, umea emakumea izatekotan, erregina izateko aukera izango zuen, Isabel II.A jaio eta legea aldatuta, Espainiako gizartea bi alderdi nabarmenetan zatitu ze: absolutistak (Karlos Maria Isidoren, Fernando VII.aren anaiaren aldekoak)
Eta (liberalak (Isabel II.Aren, Fernando VII.Aren alabaren aldekoak), lehenengo gerra
Karlistari hasiera emanez. 1833.An Fernando hil eta liberalen laguntzarekin Isabel II.A tronua eskuratzen du. Oinordekoa 3 urte zituen momentu hartan, horregatik, adin txikikoa zen heinean, erregina eta erregeordeak izan zituen Espainiak hurrengo 10 urteetan. 1833tik 184o ra arte bere ama Maria Kristina izan zen erreginaordea.

7 urte horien zehar, 5 gobernu buru ezberdin egon ziren, guztiak liberalak (batzuk moderatuak, hau da, erregeari botere gehiago ematearen aldekoak eta beste batzuk progresistak). Lehenengo biak Cea Bermudez (1832-1834) eta Martinez de la Rosa (1834-1835) izan ziren (azken hau errege estatutua idatzi zuen) bi hauek moderatuak. Hirugarrena Mendizabal izan zen (1835-1835) progresisten artean, progresistena. Azkenengo biak: Izturitz (urte bakarra, 1836) urte bera horretan La Granjako altxamendua eman zen eta Calatrava (1836-1837). Calatrava izan zen liberalismoaren alde neurriak hartu zituen bakarra (guztiz progresista).







1837ko konstituzioa idatzi zuen eta Mendizabal ogasun ministro izendatu zuen. Mendizabalek Mendizabalen Desamortizazioa egin zuen, kleroaren lurjabetzak salmenta publikoan jartzean burgesia eta nekazari ahaldunen aberastasunak igoz, eta nekazarienak zeuden baino txikiagoak utziz. Baina Maria Kristina presio ezberdinen ondorioz, abdikatu egin zuen eta hauteskundeak antolatu ziren herriak ze motatako gobernua nahi zuten aukeratzeko. Liberal moderatuak garaile, 1837ko konstituzioa oinarritzat hartuz, lege progresistenak moldatu zituzten (ADB udalen legea). Aldi horretan zehar, gorago aipatu bezala, Lehen Gerra Karlista gertatu zen, erreginaordearekin batera 1840an amaituz. Beigarako itunak gerra etetea lortu zuen; Maroto jeneralak, Absolutismoaren izenean eta Karlos Maria Isidroren izenean Isabel II.A erregina izatea onartu zuen eta bitartean, Espartero jeneralak, Liberalismoaren eta Isabel II.Aren izenean foruak babestuko zituela zin egin zuen. Isabel II.A oraindik adin txikikoa izanik, Espartero hautatu zuten erregeorde (1840-1843). Gerra Karlisten izandako rolak herriaren hautagairik gogokoena bihurtu baitzuten.

GARRANTZIA

Desamortizazioak Estatu liberala ezartzen lagundu zuen. Elizak ondasun zati bat galdu eta estatuak diru-laguntzak mantentzeko eman zizkion. Enkarte publikoetan lurrak saltzeak ez zituen nekazarien bizi-baldintzak aldatu, horiek erosi ahal izan ez zituztelako. Burgesiak, berriz, lurrak erosi zituen eta nobleziak antza eta baloreak hartu zituen.


Entradas relacionadas: