1812ko konstituzioaren iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,68 KB

Testuaren kokapena:

Jatorria:


historikoa. 

Forma:

Juridikoa. 

Edukia:

Politikoa Egilea:
Kolektiboa, Kadizeko gorteetako diputatuak (gehiengo liberala, testuan erraz sumatu 
daitekeen moduan.) Gorteetako diputatuek urtebetean landu ondoren, 1812ko martxoaren 19an promulgatu zuten.

Nori zuzendua:


“Bi hemisferioetako” espainarriei zuzendua, hots, penintsulako eta Amerikako kolonietako espainiarrei. Testu publikoa.

Garaia:


1812, Independentziaren guda (1808-1814). Momentu honetan Penintsula frantsesen menpe aurkitzen da, Lisboa eta Kadiz izan ezik. Bi hiri hauek Britaniarren flotaren babesa daukate.

Gaia:

Konstituzioaren oinarrizko printzipioak aurkeztea, ideia printzipalak; subiranotasun nazionala, botere banaketa eta erlijoari dagokie.
Testuaren analisia:
Aurretik aipatu dugun moduan testuan Kadizeko konstituzioaren oinarrizko printzipioak laburtzen dira.
Hasieran dagoen parrafoan testuaren egilea agertzen da (Gorteak) eta nork jakinarazten duen testua ( Fernando VII. Gatibutasunean dagoelarik bere partez dagoen Erregetzako erregeordetzak).
Testuaren beste zatia 9 artikuluk osatzen dute.
Lehenengo  artikuluan nazioa nortzuk osatzen duten aipatzen da, hemen Espainia eta Amerikako koloniei erreferentzia eginez “Bi hemisferioetako”.
Hirugarren artikuluan subiranotasuna argitzen du, noren eskuetan dagoen. Hemen subiranotasun nazionalaren printzipio ilustratua (Rousseau) jasotzen du (“nazioan dago”, hots, espainiar guztiengan).
8. Eta 371. Artikulua betebehar eta eskubidei  dagokiena da. 8.Ean agertzen den betebeharrak esaten duen moduan espainiar guztiek zergak ordaindu behar dituzte (Aurretik hirugarren estamentuak bakarrik ordaintzen zituen zergak, nekazariek eta burgesek).
12.Artikuluan eliza eta estatuaren arteko harremanak isladatzen dira. Kasu honetan estatu konfesionala aitortzen da, erlijio ofiziala katolikoa da eta beste erlijioak debekatuta daude.( Ez dago erlijio askatasunik. Artikulu honetan somatu daiteke diputatu kontserbadoreen eragina).
14.Artikuluan gobernu motari egiten dio erreferentzia, monarkia moderatua (konstituzionala).
15,16 eta 17. Artikuluetan botere banaketa (Locke eta Montesquieu) jasotzen da. Botere legegilea gorteak eta erregearen artean banatzen da, erregeak legeak proposatu, berretsi eta betatzeko eskubidea zeukan. Ingalaterrako parlamentuko ereduaren erdibidean geratuko zen. Ganbara 
bakar bat dago gerraren salbuspenagatik.
Botere betearazlea erregeak zeukan. Honek bere ministroak izandatu edo kentzen zituen.Botere judiziala auzitegiak zituzten. Aintzinako erregimenean kleroak eta nobleek eskumen hori zeukaten.
Momentu honetan ezartzen den sufragio mota zeharkako sufragio unibertsala zen (gizonena). Hala ere diputatu izxateko jabeak izan behar ziren.
Testuingurua.
Konstituzio honen idatziaren zergatia ulertzeko 1807 idatzitako Fontainebleauko itunean kokatu behar da. Frantziak Portugaleri blokeo kontinentala ( Portugal Ingalaterraren aliatu baitzen) egiteko helburua zuenez, Godoyk ( espainiako lehen ministroa) Napoleoni espainiatik zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion itun honen bidez. Baina, itunean adostu ez zen bezala, Frantzia, bide batez, Espainian finkatzen hasi zen. Horren ondorioz, Independentzia gerrara bideratu zuen Frantziaren aurkako matxinadak piztu ziren Madrilen. Gainera, 1808ko martxoanAranjuezeko altxamenduan, Carlos VI-ak (Fernandoren aita) bere semearen alde abdikatu behar izan zuen, baina Carlosek, damutzearen ondorioz, semeari koroa itzultzea eskatu zioenean, semeak uko egin zion eta 1808ko Baionako abdikazioak eragin zuen horrek, hau da, Napoleonek Baionan desadostasun hori konpontzearen aitzakiarekin, bahituta izan zituen Carlos eta Fernando. Bertan, Napoleonek lortu zuen Fernandok tronua Carlosi itzultzea eta Carlosek Napoleoni pasatzea. Napoleonek berriz, Espainia konkistatzea helburu zuenez, tronua bere anaia Jose I-ari eman zion Espainiako errege izendatuz. Gertaera horri, lehen aipatutako Inpendentzia gerra gehitu behar zaio; Fernando eta bere aita Baionan bahituta zeuden bitartean, Espainian botere hutsunea zegoenez, aipatu dudan bezala, Madrilgo matxinada zabaldu zenean, Independentzia gerra sortu zen. Giro horretanJuntaksortu ziren, beraz momentu horretan bi gobernu zeuden Espainian, alde batetik Napoleonen anaia (Jose I-a), herriaren babes eskasa zuena, eta bestetikJunta Zentrala. Gerra bete-betean zegoela, 1810ko urtarrilean Junta Zentralak haren ezgaitasun militar eta politikoa aitortuz, bere burua deseginez eta gorteen beharra aldarrikatuz,Gorte NagusiakCadizen bildu ziren. Gorteetako diputatu gehienak liberalak zirenez, (izan ere, diputatu askok ezin izan zuten deialdi honetara etorri eta kostaldekoek edota Cadizeko bertakoek ordezkatu izan behar zituzten diputatu horiek, ideologia liberalekoak zirenak) erregimen politikoa aldatu zuten zenbait dekreturen bidez eta 1812ko Cadizeko Konstituzioaren bidez.1810eko abenduarean 23an konstituzioaren proiektua egiteko batzordea sortu zuten eta urte eta erdiz eztabaidan aritu ondoren,1812ko Cadizeko Konstituzioaaldarrikatu zen, absolutismoa deuseztatzeko eta liberalismoa ezartzeko helburuarekin.
Testuaren garrantzia.
Testua garrantzi handia dauka Espainiako lehenengo konstituzioa izateaz aparte testu horretan estatu liberalaren ideiak agertzen dira(arrazoia, kontratu soziala, askatasuna, norbanakoaren eskubideak9. Aintzinako erregimenarekin haustura dakar. Konstituzio honek ondorengo konstituzioetan eragina izan zuen baita Ameriketako konstituzio batzuetan. Fernando VII kenduko zuen baina bere eragina mantenduko zen hurrengoko urteetan. Lehen aldiz gizonen sufragio unibertsala emango da.

Entradas relacionadas: