1812ko Konstituzioa eta Desamortizazioak Espainian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

1812ko Konstituzioa: Ezaugarriak eta Prozesua

Diputatuak hiru taldetan banatu ziren: absolutismoaren aldekoak (monarkikoak), ilustratuak (tartekoak) eta liberalak (berrikuntzaren alde zeudenak). Cadizen parte hartu zuten diputatuen artean askotariko jendea zegoen: elizgizonak, nobleak, estatuko zerbitzariak (militarrak, funtzionarioak), merkatariak...

Iraultza liberala ez zuen burgesiak bakarrik egin, eta kleroko eta nobleziako kide guztiak ez zeuden absolutismoaren alde. Gorteak Cadizen bildu ziren, ez baitzegoen frantsesen menpe. Berehala bi sektore edo alderdi handi sortu ziren: absolutista eta liberala. Frantsesak kanporatu ostean, Ohiko Gorteak Madrilen ezarri ziren.

Gorteetan lege hauek egin zituzten:

  1. Gorteen lehen dekretuan subiranotasuna nazioari zegokiola ezarri zen, hau da, boterea herriari zegokion.
  2. Berdintasuna aldarrikatu zen.
  3. Erreformak proposatu ziren: inprenta-askatasuna, tortura eta antzinako kontseiluak deuseztatu ziren, kleroaren ondasunak saldu ziren, beste probintzia-banaketa bat egin zen, probintzia-diputazioak sortu ziren, ogasuna erreformatu zen eta industria askatasuna ezarri zen.

1812ko Konstituzioa (La Pepa)

1812ko martxoaren 19an konstituzio berria aldarrikatu zen, La Pepa izenekoa.

1812ko konstituzioaren printzipioak honakoak dira:

  1. Subiranotasun nazionala: boterea nazioarena.
  2. Banakoaren eskubideak eta askatasunak onartu ziren.
  3. Boterearen banaketa: Legeak egiteko boterea Gorteena zen, legeak betearaztekoa erregearena, botere judiziala independentea zen.
  4. Espainiako erlijioa katolikoa izendatu zen.
  5. Ordezkariak sufragio unibertsalez hautatzen ziren.
  6. Milizia nazionala eratu zen: zibil armatuen taldea.
  7. Monarkia moderatua.
  8. Askatasun ekonomikoa.

Baina gerra zela eta ezin izan zen politikan jarri eta 1814an absolutismoa ezarri zen berriro, konstituzioa bertan behera geratuz.

Desamortizazioak eta Ondorioak

Godoyren Desamortizazioa (1798)

Godoyren politikak gero eta aurkaritza handiagoa sortu zuen, batez ere, pribilegiodunen artean. Izan ere, gobernuaren boterea sendotu nahi zuen, nobleziaren boterearen gainetik jarrita eta Elizaren ondarea desamortizatzeko neurriak aplikatu ziren. Horrek harenganako zerikusia sortu zion aristokraziari eta Elizari. Godoy ez zen noblea eta arrotz gisa hartu zuten. Aurkaritza hori areagotu egin zen, beste bi faktorengatik:

  1. Balidoa Napoleon Bonaparteren interbentzionismoaren mende jarri zen.
  2. Fernando printzeak, balidoaren aurkariak, aristokraziaren babesa zuten.

Erregeak eta Godoyk indar horiekin zituzten gatazkek Karlos IV.aren monarkiaren krisia eragin zuten, eta horrekin batera, Antzinako Erregimenarena.

Mendizabalen Desamortizazioa (1835-37)

1835etik 1837ra bitartean, sistema liberala ezarri zuten. Maria Kristinak kausa liberal progresista babestea lortu zuten. Kabinete berriak herritarren eskubideak aitortu behar zirela berretsi zuen, eta gobernuak parlamentuari men egin behar ziola. Gainera, garai hartan sortutako probintziako diputazioetan sartu zituen juntak. Milizia Nazionala berrantolatu egin zen, eta Guardia Nazionala izena hartu zuen. Gerra denbora gutxian amaitzea zen asmoa, kleroaren ondasunak nazionalizatu eta horiek desamortizatuta lortuko ziren diru-sarreren bidez.

Mendizabalen desamortizazioan, Estatuak nazionalizatu egin zituen Elizaren nekazaritza-eremuetako eta hirietako jabetzak. Jabetza horiek partikularrei saldu zizkien, enkante publikoen bidez. Horrela, kausa liberalaren aldeko jabe berrien klase bat sortu eta zor publikoa murriztu nahi zen. Gainera, Estatuak gerrako gastuei aurre egin nahi zien. 1836ko dekretuan zehaztu zen desamortizazioa. Ondorioz, hainbat komentu itxi eta beste hainbat erlijioso sekularizatu ziren.

Mendizabalen planak ez ziren espero bezala atera, izan ere, gerra ez zen amaitu eta zorra murrizteko saiakerak huts egin zuen. Maria Kristina erregerodeak Isturiz izendatu zuen presidente. Istúriz progresista zen, eta moderatu bihurtutako liberal ohiak sartu zituen bere gobernuan.

Esparteroren Desamortizazioa (1841)

1840an eten egin zen klero sekularraren ondasunen salmenta, baina gobernuak berriz bultzatu zuen. Oso erritmo bizian saldu ziren ondasunak. Neurri hori hartu zuenean, gobernuak ez zuen inolako harremanik Erromarekin, izan ere, desamortizazio legeen eta sekuarizazioen ondorioz, Vatikanoa karlisten alde jarri zen, Espainiarekin zituen harremanak eten egin zituen.

Madozen Desamortizazioa (1855)

Biurtekoaren lehen etapan gobernu horiek beste matxinada karlista bati egin behar izan zioten aurre, bai eta desamortizazio neurrien kontrako jarrerari ere. Elizaren ondasunak desamortizatzeko bigarren prozesua handia izan zen. Elizaren ondasunez gain, udalen ondasunak ere saldu zituzten eta nekazari asko lurrik gabe geratu ziren.

Lege berri horren ondorioz, arazo larriak sortu ziren Vatikanoarekin. Erregina ere legearen kontra zegoen, baina sinatu egin zuen gogoz kontra. Karlistek matxinadak egin zituzten, kleroak bultzatuta. Etenda geratu ziren Vatikanoaren eta Espainiaren arteko harremanak.

Arazo horien ondorioz, Esparterok dimititu egin behar izan zuen eta erreginak O'Donelli deitu zion gobernua osatzeko.

Entradas relacionadas: