1812ko Cadizko Konstituzioa: Espainiako Lehen Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

Cadizko konstituzio hau testu historiko bat da lehen mailako iturria delako. Gainera, testu juridiko bat da, konstituzio bat baita, Espainian eta espainiarrek idatzitako lehen konstituzioa zehazki, gai askori buruzko legeak idazten dituenak.

1812ko konstituzioa Cadizko gorte konstituziogileek egin zuten eta Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dago, hortaz, dokumentu publikoa da. Bestalde, konstituzio hau, 1812ko martxoaren 19an idatzi egin zen, Independentzia gerra garaian, Cadizen zehatz-mehats eta haren helburu nagusiak absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea ziren, baina hala ere, Fernando IV.a haien errege bezala onartzen zuten. Testuaren ideia nagusia, gorteek lege edo estatutu batzuk onartu eta berretsi dituela da. Bertan subiranotasun nazionala, ondasunen araberako zerga sistema, erlijio katolikoa erlijio bakartzat, botereen banaketa (betearazlea (erregea), legegilea (Gorteek eta erregeak) eta judiziala (auzitegiek) )eta askatasunaren adierazpena aldarrikatzen dira. Gainera, 1812.urtekoa denez, idazkian azaltzen den bezala, testu hau independentzia gerrarekin lotu dezakegu.

Konstituzio hau bi zatitan banatuta dago: Testuaren lehenengo paragrafoa; hau da, konstituzioaren sarreran, non gorteetako diputatuek Fernando VII.a haien errege bezala onartzen dutela diote eta testuaren bigarren zatia, non konstituzioan idatzitako legeak artikulutan banatuta agertzen diren: 1. eta 371.artikuluek eskubide eta askatasunei buruz hitz egiten dute. 1. artikuluaren arabera, Espainiako eta kolonietako biztanleak maila berekoak kontsideratuko dira eta biek askatasun berak izango dituzte. 3.artikuluak subiranotasunari buruz hitz egiten du eta subiranotasun nazionala aldarrikatzen du. 8.artikuluak espainiarren betebeharrei buruz hitz egiten du, eta bertan, herritar guztien berdintasuna legearen aurrean aldarrikatzen du. 12.artikuluak Estatuaren eta erlijioaren arteko harremanei buruz hitz egiten du, eta estatu konfesionala dela aldarrikatzen du. 14.artikuluak gobernu sistemari buruz hitz egiten du, eta bertan gobernua monarkia moderatu heredagarria izango dela dio.Azkenik, 15,16 eta 17.artikuluek botere-banaketari buruz hitz egiten dute: betearazlea (erregea), legegilea (Gorteek eta erregeak) eta judiziala (auzitegiek).

Konstituzio hau zergatik idatzi zen ulertzeko 1807an idatzitako Fontainebleauko itunean kokatu behar gara. Itun honen bidez, Napoleonen armada Espainiara sartu egin zen Portugal menderatzeko asmoarekin, baina itunean adostu ez zen bezala, Frantzia Espainian finkatzen hasi zen. Horren ondorioz, Madrilgo herritarrek altxamenduak egin zituzten frantses tropen aurka. Gainera, 1808ko martxoan, Aranjuezeko altxamenduan, Carlos VI.ak (Fernandoren aita) bere semearen alde abdikatu behar izan zuen, baina Carlos damutu egin zen, eta orduan Fernandori koroa itzultzeko eskatu zion baina honek eskaera horri uko egin zion, eta horrek 1808ko Baionako abdikazioak eragin zituen. Honetan, Napoleonek Baionan, desadostasun hori konpontzeko aitzakiarekin, Fernando eta Carlos bahituta izan zituen eta horren bidez, Napoleonek lortu egin zuen Fernandok Carlosi tronua itzultzea, gero Carlosek berari tronua pasatzeko. Orduan, Napoleonen helburua Espainia konkistatzea zenez, tronua bere anaia Jose Bonaparteri pasatu zion, Espainiako errege izendatuz. Gainera, gertaera honi independentzia gerra gehitu behar zaio, zeren Carlos eta Fernando Baionan bahituta zeudenez, Espainian botere hutsunea zegoen, eta horrela, independentzia gerra piztu egin zen. Giro horretan, Juntak sortu egin ziren, eta orduan, Espainian bi gobernu mota zeuden:Alde batetik, Napoleonen anaia, Jose Bonaparte eta beste aldetik, Junta Zentrala.

Geroago, 1810eko urtarrilean, Gorte Nagusiak Cadizen bildu ziren. Gorteek jarduera legegile handia izan zuten: subiranotasun nazionala adierazi; berdintasun juridikoa aldarrikatu; inprenta askatasuna ezarri; tortura, Santiagoren botoa zerga, Inkisizioa, jaurerriak eta antzinako kontseiluak deuseztatu kleroaren ondasunak desamortizatu eta ogasuna erreformatu zuten. Honez gain, lehia ekonomikoa sortuz hazkundea berpizteko gremioak desagerrarazi zituzten, merkataritza-askatasuna ezarri zen eta, azkenik, industria eta kontratazio-askatasuna ezarri zen eta jabetza komunalak eta esku hilak desamortizatu zituzten Mestako abeltzainen nagusitasunarekin amaitzeko. Gorteetako diputatu gehienak liberalak zirenez, erregimen politikoa aldatu egin zuten zenbait dekreturen bidez eta 1812ko Cadizko konstituzioaren bidez. 1810eko abenduaren 23an konstituzioaren proiektua egiteko batzordea sortu egin zuten eta urte eta erdiz eztabaidan egon eta gero, 1812ko martxoaren 19an Cadizeko konstituzioa aldarrikatu egin zen (konstituzio honi “La Pepa” esaten zaio gaztelaniaz, egun hartan San Jose eguna zelako)absolutismoa deuseztatzeko eta liberalismoa ezartzeko helburuarekin.

Konstituzio hau, gorteetako aniztasun ideologikoaren adierazgarri da eta konstituzio honen bidez, Espainiak Antzinako Erregimeneko ezaugarriak bertan behera utzi zituen liberala izateko. Hala ere, Independentzia-gerra zela eta, konstituzioa ia ez zen aplikatu eta oso zaila izan zen praktikan jartzea . 1814ko absolutismoa berrezartzean indargabetu zen. Azkenik, esan behar da, konstituzio hau garrantzia handia duela, Espainiako lehenengoa izan zelako, eta gainera konstituzio honetan agertzen diren zenbait printzipio gaur egun ere indarrean daudelako.

Entradas relacionadas: