16. Testua: bizkaian eta gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,1 KB
Kokapena
Iruzkindu beharreko testua, Euskal Herriko autonomia estatutua, jatorri aldetik lehen mailakoa, forma aldetik juridikoa eta lantzen duen gaiagatik politikoa da. Testu honen egilea Espainiako diputatuen kongresua da eta espainiar guztiei zuzenduta dago, bereziki euskaldunei. Testu honen asmoa, hartutako erabakiaren inguruan espainiarrak informatzea da. Testua Madrilen idatzi zen, gerra zibilaren hasieran. Hori dela eta Bizkaia eta Gipuzkoaren zati bat bakarrik egongo da errepublikaren esku, gainontzekoa Frankoren esku baitago.
Ideia nagusiak
Testu honetan, Gipuzkoa, Bizkaiak eta Arabak autonomia estatutua izango dutela dio. Hiru lurralde horiek osatuko duten lurraldeak “ Euskal Herria” izena izango du, nahiz eta Euskadi izenarekin ere ezagutu, eta bertako hizkuntza ofiziala euskara izango da. Euskal Herriari, polizia autonomia izateko aukera ematen zaio, kasu honetan “Ertzaintza”.
Euskal Herriak, autonomia estatutua izateagatik, erabakiak hartzeko boterea izango du betiere Espainiako konstituzioa errespetatzen badu. Euskal Herriak botere legegilea eta betearazlea izango du. Botere betearazle horretako lehendakariak, harreman zuzenak izango ditu gobernu zentralarekin.
Gerra zibila dela eta, behin behineko gobernu bat ezarriko da Francoren esku ez dauden lurraldeetan. Izan ere, estatutua onartu zen garaian, Bizkaia eta Gipuzkoaren zati bat bakarrik zeuden Francoren boteretik kanpo. Francoren esku ez dauden lurralde horietan, zinegotziek aukeratuko dute lehendakaria. Lehendakari horrek euskal gobernua osatuko du, Eusko Jaurlaritza bezala ezagututakoa. Eusko Jaurlaritza horrek, gutxienez bost kide izan beharko ditu. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen, eta urriaren 7an izendatu zen lehendakari, Gernikan. Gerra dela eta, Madrileko gobernua eta Eusko jaurlaritzaren arteko harremana ezin zenez hain sendoa izan, Eusko Jaurlaritzak hainbat erabaki garrantzitsu hartzeko eskumena izan zuen.
Testuingurua
Bigarren errepublikako konstituzioak, autonomia estatutua izateko aukera ematen zuen.
Errepublikako gobernuak autonomia estatutu batzuk onartu zituen
Euskal Autonomia estatutua baino lehenago egon diren aurreproiektuak azaldu
Aipatu daiteke Galiziak eta Kataluniaren kasuak.
Estatutua onartu ostean
Bizkaian eta Gipuzkoako zati batean izan zuen eragina gainontzeko lurraldeak Francoren esku zeudelako
Denbora gutxian egon zen martxan
Zer eskumen lortu zuen Euskal Herrian
Ertzaintza
Eusko gudalostea
Gerra garaian egindako lanak aipatu
Euskara hizkuntza ofiziala izatea
Txanpon berezia
Itsasoko armada
Francok Bizkaiko eremuak lortzerakoan indargabetzen da estatutua
Euskal gobernuan egondako agintariak Francoren etsai direnez, erbestera alde egin behar izan zuten
Ondorioa
Euskal Herriari asko kosta zitzaion estatutua lortzea, ahalegin asko egin zituelako. Lortutakoan 9 hilabetez soilik egon zen indarrean. Testua oso garrantzitsua da garaiko egoera ezagutzeko. Gerra amaitzean , estatutua kentzen da eta agintariek erbestera alde egin behar izan zuten. Estatutua kendu ostean, Francok estatuaren eskumen guztiak kendu zituen: hizkuntza ofiziala, autonomia... 1979an, Franco hil ostean berriro ere berreskuratu zen.
Kokapena
Iruzkindu beharreko testua, Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege dekretua, jatorriaren aldetik lehen mailakoa, formaren aldetik zirkunstantziala eta lantzen duen gaiagatik politikoa da. Burgosen idatzi zen, 1937an gerra zibilaren garaian, euskal lurraldeak Francoren esku gelditzen zirenean. Burgosen idatzi zen, garai hartan oraindik Francok ez zuelako Madril eskuratu. Testuaren egilea Francisco Franco da eta asmoa Bizkaia eta Gipuzkoari hartutako erabakiri buruz informatzea.
Ideia nagusiak
Testu honen ideia nagusia, Bizkaia eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak indargabetuko direla adieraztea eta horretarako arrazoiak ematen ditu. Alde batetik, Euskaldunek uztailaren 17an eman zen altxamendu nazionalean, Francorekin bat egin beharrean errepublikanorekin bat egin zutela. Bestalde, euskaldunek kontzertu ekonomikoa dela eta bi abantaila dituzte: batetik zergak jasotzerakoan autonomia izatea eta beste aldetik zerga gutxiago ordaintzen dituztela.
Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak indargabetuko dira aurreko arrazoiengatik baina aldiz, Araban eta Nafarroan mantendu egingo dira, altxamendu nazionalean Francoren alde egin zutelako.
Hori dela eta 1937ko uztailaren 1etik aurrera, hau da, Francok Euskal Herria konkistatu zuenetik aurrera, Bizkaian eta Gipuzkoan Espainiako gainontzeko probintzietan bezala jasoko dira zergak, aurretik izandako pribilegioak kontuan izan gabe.
Testuingurua
Kontzertu ekonomikoa, bigarren gerrate karlistaren ondoren, foruen abolizioa eta gero, 1878an onartu zen.
Kontzertu ekonomiko horri esker, euskal lurraldeak zergak beraien biltzen dituzte eta ondoren zerga horien zati bat “kupoa” izenekoa Madrilera bidaltzen zuten
Kupo hori bi lurraldeetako agintarien artean erabakitzen zen
Gerra zibila Euskal Herrian
Francok Bilbo lortzen duenean, Euskal autonomia estatutua indargabetu eta honetaz gain kontzertu ekonomikoak ere debekatuko ditu Bizkaian eta Gipuzkoan.
Ondorioa
Kontzertu ekonomikoa euskaldunentzat gai garrantzitsua da, foruekin lotuta dagoelako eta eskubide historikotzat jotzen dugulako. Gerrate karlistaren ostean, 1878an onartu zen. Ondoren, Francok euskaldunek gerran hartutako jarrera zigortu nahi izan zuen eta hori dela eta idatzi zuen dekretu hau. Dekretu honen bidez Bizkaian eta Gipuzkoan indargabetu egin zuen kontzertu ekonomikoa eta Araban eta Nafarroan, beretzako leial izan ziren lurraldeetan mantendu egin ziren.
1979an, Euskal autonomia estatutuari esker kontzertu ekonomikoa berreskuratu zen lau lurraldeetan eta gaur egun, oraindik Madrileko gobernuarekin adosten da kupoa.