15. Euskal herriko autonomia estatutua (1936-10-04)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

1. II.Errepublika Euskal Herrian

1.1 Autonomiarako bidea (1931-1936)

1931ko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zen Espainian. Euskal Herrian Euskal Estatutua bultzatzeari ekin zioten, alkate nazionalisten ekimenez eta Jose Antonio Agirre (Getxoko alkate) buru zela. Lehenengo testua Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen eta hau hurrengo proiektu guztien abiapuntu izan zen. Aurreneko ahaleginek porrot egin zuten:

  • Lizarrako Estatutua (1931): Eusko Ikaskuntzak idatzi eta Lizarran bildutako udalen batzar bateko onartu zuen 1931ko ekainaren 14an. Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindarra eta konfesionala eman zioten

  • Ezaugarriak: Etorkinen boto eskubidea mugatzen zuen eta izaera konfesionala zuen, Euskal Herriak Vatikanoarekin Konkordatua sinatu ahal zuen.

Estatutua ez zenez Konstituziora egokitzen Gorteetan atzera bota zen.

  • Batzorde Kudeatzaileen Estatutua (1933): Estatutua ateratzeko bigarren egitasmoa Batzorde Kudeatzaileen bidez egin zen, Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritua zen baina Konstituziora egokitua. Nafarroako udalek, karlisten botoen ondorioz, autonomia prozesutik kanpo geratzea erabaki zuten.

Nafarroa prozesutik baztertuta, proiektua gainerako hiru lurraldeetako udalen ordezkariek eta erreferendum bidez onartu zen Ezaugarriak: Demokratikoagoa zen eta akonfesionala, baina autonomia maila txikiagokoa.

Onartzeko prozesua Errepublikako Parlamentuan eten zen, hauteskundeetan eskuineko alderdiak garaile izatean.

1936ko Estatutua: 1936ko hauteskundeetan ezkerreko koalizioak ondoren Estatutuaren bidea berreskuratu zen. Batzorde bat osatu zen kontsentsua lortzeko. Ekainean proiektua bukatuta zegoen baina Francoren estatu-kolpeak atzerarazi egin zuen onarpena. 1936ko urriaren 1ean onartu zuten Gorteek Valentzian.

1936ko Estatutua oso laburra zen, Euskadiren autonomia abiarazteko oinarrizko arauez osatua. Gerra-egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eginkizun ugari burutu behar izan zituen eta horregatik deritzogu “euskal oasia” garai honi.

Lehendakaria Fronte Popularreko udaletako zinegotziek aukeratu zuten, urriaren 7an. José Antonio Agirre hautatu zuten eta Esukal Gobernua Fronte Popularreko indar politikoek eta EAJk osatu zuten.

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko lurraldea soilik izan zuen agintepean, denbora labur batez, Bilbo 1937ko ekainean erori zen arte.

Entradas relacionadas: