13. Testua clara campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

13. TESTUAREN IRUZKINA


Aztergai daukagun testua
1931.Urteko irailaren 1ean Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia da (II. Errepublikan, Biurteko ezkertiarrean). Jatorriari dagokionez, lehen mailakoa da hitzaldia bera delako. Forma aldetik, zirkunstantziala da bere iritzia ematen baituelako egileak eta eduki aldetik politiko-soziala da eta honen asmoa zera da, emakumeen eskubideak aldarrikatzea eta gobernu berria goraipatzea ere, gobernu berriarekin aurrerapen handia egingo baita emakumeei boto eskubidea emanda. Egileari dagokionez, Clara Campoamor da, diputatu errepublikar abokatu, emakumeen eskubideen alde borrokatu zuena eta honen hartzailea Espainiako biztanleak dira, baina batez ere, gorte konstituziogileetako diputatuei zuzenduta dago. Azkenik asmoa, emakumeen eskubideak aldarrikatzea (boto eskubidea zehazki) da.


Testua aztertzen hasi baino lehen hitz batzuk argi eduki behar ditugu hauek direla;

Errepublika: Subiranotasun nazionalean oinarritutako eta monarkarik gabeko sistema politikoa.

Konstituzioa: Estatu bateko legedi gorena. Kasu honetan, konstituzio demokrata.

Azterketarekin jarraituz, bi zatitan banatu daiteke testua:

Alde batetik, Clara Campoamorrek eskaerak egiten ditu; lehenik, emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditu eta emakumea aske izan behar dela dio honi errespetua emanez.

Bestetik, 1931ko konstituzioa baloratu eta defendatzen du, libreena, onena eta aurreratuena dela esanez. Jarraitzen du esanez, errepublika aldarrikatu eta azkar posizionatu ziren emakumeen boto eskubidearen alde eta hau behin behineko gobernuak onartu zuen monarkiak ez bezalaxe. Jarraian, bere ustez Espainia sufragio unibertsala onartuko duen lehen herrialde latindarra dio. Gero, horrela emakumeen ahotsa kongresuan entzungo dela zehazten du, eta harro sentitzen da Espainia emakumeen boto eskubidea izango duen lehenengo herrialde latindarra izango delako.

Amaitzen du eskatuz, lehenbailehen bozkatzeko eta horrela herrialde latindarren artean lehenak izan lirateke boto eskubidea edukiko zutenak. TESTUINGURUA → II. ERREPUBLIKA → BIURTEKO EZKERTIARRA, horren aurretik sarrera

Testuinguruari dagokionez, Clara Campoamorren hitzaldia 1931. Urtean eman zenez, Biurteko ezkertiarren zeuden...


Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago nabarmentzeko testua dela, emakumeen berdintasuna eta beraz, botatzeko eskubidea defendatu zuelako eta sufragio unibertsala aldarrikatu zuelako. Bere borroka horrek arrakasta eduki zuen berak bezala pentsatzen zuten beste batzuekin elkartuz lortu zuelako. Azkenean urte horretan bertan, onartuta gelditu zen emakumeen boto eskubidea, eta horrela 1933an hurrengo hauteskundeetan emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten Espainian.

Entradas relacionadas: