13. Testua clara campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

Testua, Clara Campoamorrek, 1931ko irailaren 30ean emakumezkoen bozkatzeko eskubidearen gaineko hasi zen eztabaidaren hitzaldi batetik aterata dago. Ez dago osorik, Victoria Kent-ek eta beste diputatuek kontrako iritzia ematen zutelako eta hemen agertzen zaigun testua, bere alderdiko edota ideologiako kideei zuzenduta baitago. Testu zirkunstantziala da, Espainiako Gorteetan emandako hitzaldia baita, eta eduki politikoa du. Hartzailea beraz kolektiboa da, beste gainontzeko diputatu guztiak dira eta egile pribatua, Clara Campoamor. Lehen mailako informazio-iturria daukagu eta 1931ko irailaren 1ekoa da; argia da beraz, ezkertiarren artean bera izan zen eskubide hau lortzeko ahalegin zena, eta konstituzioan sartzeko interes handia zuena.


Analisia egiterakoan argi ikusten da ideia nagusia:
emakumeen boto eskubidea lortzea. Ez Europan baina aspaldian zen Estatu Batuetako hainbat estatutan lortua. “Partido republicano-radical”-ko kidea zen Campoamor, Lerroux-en alderdia, eta beste bi alderdi errepublikano zeuden Gorte haietan. Emakumea hautagaia izan zitekeen baina ez hauteslea. Baziren Errepublikako Gorteetan emakume gehiago: Victoria Kent (radikal-sozialista) eta Margarita Nelken (komunista); beren ustetan garai hartako Espainiako emakumeak ez ziren nahiko hezituak botoa ezkerrari emateko. Bigarren mailako ideia indartsua agertzen zaigu ere, konstituzioarekin bat etorriko litzatekeela  (“konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta”) , eta gainera Espainiari eskubide hau arautzea prestigio handia emango liokeela lehenengoa izango baitzen, aitzindaria: “hau izango dela emakumearen eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea”. Testuaren hasieran autoritate-argudioa erabiltzen du Aristoteles filosofoa aipatzean “ez iezaguzue arrazoitzat aipatu izakinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua”, baina estrategia bera erabili zuen bere aurkako iritzia zuen diputatu galiziarrak, medikua zena, Freud-en emakumezkoen histeria atera baitzuen, beraz, ez filosofia baizik eta argudio “biologikoa” erabili zuen besteak.


Testuinguruari dagokionez, II Errepublikan kokatu behar dugu. Behin-betiko Konstituzioa idatzi behar zuten, Abenduaren 9an onartu zena, eta  36. Artikuluak jaso zuen azkenean “sexu bietako hiritarrek, 23 urtetik gorakoek, beren bozkatzeko eskubidea erabili dezaketeela legeak ezartzen dituen baldintzenpean”. Azken momentuan, Victoria Kent-ek proposatu zuen beste sistema bat eskubide hau denboran atzeratu ahal izateko baina ez zen onartu. Abstentzio handiarekin onartu zen eskubidea Gorteetan (eskuinekoak, Indalecio Prieto eta bere jarraitzaileak, eta nazionalistak abstenitu ziren). Errepublikako konstituzioak aurreratua, askatasunen aldekoa eta modernoa izan nahi zuen. Bere ikurrik garrantzitsuenak laizismoa, Eliza eta Estatuaren arteko bereiztea, demokrazia (Gorteak Kongresuarekin identifikatzen ziren) eta eskubide pribatu eta publikoak ziren. Danimarkan, Hungarian, Kanadan, Weimarreko Alemanian eta Europa ekialdeko estatuetan 1920. Urtearen inguruan lortu zen emakumeen bozkatzeko eskubidea, baina Europan, orokorrean, 40-50 hamarkadetan lortu zen. II Errepublikak lortu zuen eta Guda zibilaren osteko errejimenean debekatu; 1966. Urtean baimenduko zaie emakume batzuri boto ematea (ezkonduta zirenak). 1933-ko azaroaren 19an bozkatu zuten emakumeak Espainian lehenengo aldiz. Emakumeak politikan sartuta zeuden aspalditik, mitinetara joaten ziren, eta alderdi desberdinetan afiliaturik ere bai, gizartea politizatua zegoen industrializazioa hasi zenetik eta alderdi guztiek zuten emakumeen atala. Baina inkluso ezkertiarren artean, betiko generoen arteko desberdintasuna oso sakon zegoen erroturik: emakumeak emozioak eta sentimenduak dira eta gizona berriz, arrazoia eta pentsamendua. Gizona burua eta emakumea gorputza. Honexengatik izan zitezkeen emakumeak hautatuak (gizonek hautatzen zituzten) baina ez hautesleak, beren botoa zentzurik gabekoa izan zitekeelako edota txarrago, eskuinari emanda. Izan ere, eztabaida hau gertatu baino lehen emakume-elkarte batek milaka sinadura aurkeztu zien Gorteei, elizaren eskubideen aldeko defentsan.

Honela gertatu zen eta 1933-eko hauteskundeetan CEDA-k (Espainiako eskuin bateratuak) irabazi zuen. Clara Campoamorren bizitza politikoa amaitua zegoen eta Europako giroa Faxismo-ra hurbiltzen zen apurka apurka. Urte horretan irabazi zuten nazional-sozialistek Alemanian, Mussolini Italian eta Salazar Portugalen.

Amaitzeko esan daiteke oso interesgarria dela testua, emakumeen borrokaren jatorria ulertzeko. Ezkerreko alderdi politikoek justizia soziala eta berdintasuna eskatzen bazuten ere, bizitza publiko eta pribatuaren arteko banaketa mantentzen zen, emakumea bigarren planoan beti utzita. Emakumeak gizarteko borroka guztietako parte aktiboa izan badira ere, behin aldarrikatzen zena lortzen zenean, eguneroko bizitzan menpekotasunera eta isiltasunera itzultzen ziren. Feminismoa eraiki da klase kultu edo pribilejiatuetatik eta jarraitzen da eraikitzen, orain maila guztietatik.

Entradas relacionadas: