123
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
1.- Bere garaiko krisisa aldarrikatuko duen lehenengoa da eta honekin batera, mendebaldeko etorkizuna aurresaten du. Horregaitik bere filosofia, Nietzsche bera, patu bat da. Liburu honen helburua txarto interpretatua ez izatea da. Orain arte egiatzat jo den guztia gezurra da. Nietzschek balio zaharren faltsutasuna ezagutzen du eta balio zeharraldaketaren beharra. Horregaitik, esaten du, Lhenego gizaki prestua dela. Gainera, garai berri baten hasiera ere aurresaten du. Egia zaharraren gezurreskotasuna jakinik, gatazka handik sortuko dira sasiegi zahar eta egia berrien artean (nihilismoa). Gatazka hauek gainditurik, historia berri bat iritsiko da (gaingizakia).2.- Bera da lehengo inmoralista, moral zaharraren suntsitzailea balore berriak sortu ahal izateko (jaunen morala). Hau onuragarria izango da gizadiarentzat.3.- Nor zen zaratustra pertsonai historikoa aurkezten digu, azaltzeko zergaitik aukeratu duen izen hori moral berriaren bere aldarrikatzailearentzat. 4.- Mendebaldeko gizakia (kristaua) eta moral kristaua bera ukatzen ditu, bigarren ukapena garrantzitsuena delarik lehenengoaren gakoa izateagatik. Zeozer berria sortzeko, kasu honetan gizaki berri bat agertzeko, zaharra suntsitu beharra dago. “Pertsona onen” existentzia gezurrean oinarritzen da, errealitatearen interpretazio faltsuan (bizitzaren balioen alderantzikapena). “Pertsona txarra” ezabatu nahi izatea beldurragatik, eguraldi kazkarra desagertaraztea nahi bagenu bezain ergela da. Gainera, “ontasuna” kristautasunaren arabera, balio faltsua da eta benetako balioak bizitza handitzen dutenak dira. “Zintzotasuna” edo, azken finean morala, asmakizun hutsa da. Azken gizakia izango da oraindik gezur horretan bizi dena, jainkoaren “heriotzaz” jabetu ez baita. Ondoren gizaki berria, gaingizakia, izango da nagusi.5.-Gizaki indartsua, hobea dena, gaiztotzat eta deabrutzat jo du moral kristauak, ahulen nagusitasuna inposatzeko.6.- Inmoralista izatea gaingizonaren ezaugarri bat da, eta Nietzche beraren ezaugarria. Bera da moral kristauaren zerbitzupean egon ez den lehen pentsalaria. 7.- Nietzscheren nagusitasuna moral kristauaren gezurrezkotasuna aurkitu izanda da. Gizakiaren buruengainatu hori mespresatzen du, delitu bezala definituz. Moral kristauaren oinarrizko errakuntza naturaren aurkakoa izatea da, instintiboa pekatutzat jotzean. Honen adibideak sexualitatea eta norberekoitasunari buruz daukan ikuspegi negatiboa. Orokorrean, kristautasunak, bizitza ukatzen du eta horregaitik vanpirismoarekin alderatzen du. Moral honen bidez apaizek eskuratu dute boterea beste gizakien gainetik, ahulei eman zaie agintea, pertsona bikainak baztertuz.8.- Kristautasuna desagertzean (jainkoaren heriotzaren ondorioz) gizadiaren bigarren historioa hasiko da. Eta moral kristauak bizitza hau mesprezatu duenez, odol-xurgatzearekin alderatzen du. Ildo honetatik, jainkoa bera da gizakiaren ukapena. 9.- Dionisos Jesusen antitesia da, antikristoa.