12 testua la lucha de clases iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,4 KB

1. UDAL HAUTESKUNDEAK ETA  BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA. Errepublikanoek hiri guztietan udal hauteskundeak irabazi ostean 1931ko Apirilaren 14an, Eibarren, Madrilen, Bartzelonan eta beste hiri batzuetan Errepublika aldarrikatu zen, odolik isuri gabe. Udal hauteskundeen emai­tza Monarkiaren aurkako adierazpena izan zelakoan, Romanoneseko kondeak, Estatu Ministroak, Espainiatik alde egitea aholkatu zion erre­geari. Sanjurjo Jeneralak, Guardia Zibileko buruak, monarkiaren alde borrokarik egingo ez Zutela adierazi zuenean, Alfontso XIII.A erbestera abiatu zen. Espainiarrek Berre­zarpen garaiko jauntxoen Espainia behin betiko baztertuko zuen erregimena Pozez hartu zuten.


Sarrera


Testu publikoa dugu, aldizkari sozialista batean Argitaratuta baitago.
Eduki sindikalista Dugu batetik, meatzarien bizitza baldintzen inguruko zehaztasunak egiten baitu; Baina politikoa ere bai, hortik Haratago baitoa, kapitalismoaren kontraesanak seinalatuz eta botere Politikoaren gabeziak ere bai. Langileek egindako testua baina ez bakarrik Langileena abiatuta. Eta aldizkari sozialista batean, “La Lucha de Clases”, Bilbon Egindakoa. Garai hartan industria iraultza finkatuta zegoen Bizkaian eta Enpresa berriak sortuak, batez ere metalurgiak, industrializazioaren jarraipena Ziurtatuta zegoen.

Garapena


Meategiko lan baldintzak dira gai nagusia aldizkari Sozialista honen alean. Hauek aurretik izan dira komentatuak: zehaztu gabeko Ordutegiak edo oso luzeak, atazaren moduan egiteak; eta bizimoduarekin Erlazionatuak direnak, etxebizitzen egoera negargarria, ur korronteren eza,...

Lanaren gogortasunez gain zein Baldintzatan egiten ziren aipatu behar dugu. Klima askotan oztopoa zen eguraldi Txarrarekin ezinezkoa baitzen aire zabalean aritzea eta beraz egun horietan ez Sen soldatarik kobratzen. Gainera hasieran amai gabeko lanaldia zen eta Bakarrik greben bidez mugatuko litzateke 1890 urteaz geroztik.

Bizitza baldintza Desegokietan bi arlo aipatzen dira, dendak, elikagaiekin erlazionatura, eta barrakoiak, etxebizitza arazoekin.
Elikagairi Dagokionez, badakigu, garai hartan zenbait txosten egin baitziren, elikagaiak ez zirela nahikoa osasuntsu mantentzeko meatzarien egora. Are gehiago, soldataren ia Osoa erabiltzen zen bakarrik  elikadura Ziurtatzeko, are gehiago familia bat izatekotan. Horrek gaixotasun infekziosoak Bultzatu zituen zenbait unetan (tifusa, kolera eta abar), zuzenean erreketatik Urak hartzeagatik. Gainera meatzariak askotan behartuta zeuden meategietako kantinan Elikagaiak erosten, beti garestiagoak eta noiz behinka egoera txarrean. Eta Txarragoa zena, kreditupean egiten zuten eta hori bidea zen beti zorretan Izateko meategiko jabearekin.

Alderdiaren (PSOE, 1879, Pablo Iglesias, Bilboko Elkarte Sozialista, 1886; Eibarkoa, 1897) eta sindikatuen bitartez egingo da Lan, Elkartze legea aprobetxatuz (1887):
UGT Sindikatua (1888, Bartzelona, 27 elkarte eta 3.300 bazkide, horien artean Bizkaikoak); eta argitalpenen bidez,  Imprenta legea (1883, Sagasta boterean zegoela) dela eta: “La Lucha de Clases”, “Adelante” (Eibarreko aldizkari sozialista), El Socialista (Madrid, 1886), Tierra y Libertad (anarkista, Madrid-Bartzelona, 1899).

Azkenik, meatzari Askoren etxebizitzak aipatzen dira, barrakoiak Deitu zirenak (egileak “peoien etxea” esaten badu ere). Barrakoietako, oholezko Etxe arrunt horien ezaugarriak deskribatzen ditu prezisio osoz: aire eza, loaldiak Txandaka, langileen pilaketa, gaixotasunak transmititzeko baldintza Egokiak,  bizkarroien, arroparen Zikinkeria, ur eza,…

Baina lan Baldintzei buruz zehazteaz gain kritika harago doa, zalantzan jartzen baitu liberalismoa Ekonomikoaren edo kapitalismoaren erroa bera, askatasuna hain zuzen. Horrela berriz  kapitalismoak duen kontraesana agerian uzten Dute sozialistek.

Argudio morala ere erabiltzen Du egileak gobernu kultu bati ez Zaiolako leporatu behar egoera tamalgarri horri aurre ez egitea. Egia esan Espainiar estatuari asko kostatu zitzaion erantzun egokia ematea. Lehenik eta Behin ikerketak egingo ziren eta Gero pixkana pixkanaka lege berriak Agertu ziren, umeen lana debekatzeko: Gizarte erreformarako batzordea (1883);
Emakumeen eta umeen lan baldintzen inguruko Legea (1900), 10 urtetik beherako Lana debekatzen zuena eta 10-14 bitartekoa arautu, bete ez zena; Gizarte Erreformarako Institutua (1903); Lan ikuskaritza (1907), bitartekorik gabe Landuko zuena; Amatasun diru laguntza (1923).

Konklusioa


Bizkaiko Meategietako bizi baldintza txarrek bultzatu zuten meatzarien arteko kontzientzia eta hortik laguntza Elkarteak sortuko ziren eta sindikatuak.
Horien bidez ideologia berriak agertu ziren, gizartea eraldatzekoak zirenak:

Sozialismoa, anarkismoa

Eskumako Zelaira ere ailegatuko zen arazoa, sindikatu Katolikoak sortuz.

Ekintza Praktikora eramango zituzten langileak eta horregatik grebak egingo ziren, ospetsuenetarikoa 1890koa, baina arrazoi Berberengatik geroxeago ere errepikatuta 1908raarte. Langileek bizi baldintza Duinak eskatu zituzten:
ordutegi Finkatzea (10 ordukoa), atazak Desagertzea (lan kopuru bat markatzea lan egin aurretik), kantinak edo dendak desagertzea (eta Askatasunez erostea nahi zuten lekuan), barrakoiak Desagertzea (berdin, alokairuan izateko nahi zuten lekuan),…  Hain ziren egokiak lehen grebetan bitartekari Lana egin zutenek, Loma eta Zappino jeneralek, langileen errebindikazioak Ontzat eman baitzituzten.
Errebindikazioak errepikatuko ziren: 1903 (derrigorrezko barrakoi eta kantinen desagerpena, asteko soldata kobratzea); 1906 (9 orduko lan ordutegia, atazen desagerpena, ezohiko orduen soldata Gehitzea); 1910 (9 orduko lan ordutegia).

Soldata eskasek Eta bizitza baldintza txarrek kontzientzia hartzera bultzatu zituzten Meatzariak eta horregatik sindikatuak eta alderdi politikoak sortuko ziren. Kontzientzia horren sinboloa dugu La Lucha de Clases aldizkari Bera, marxismoren kontzeptua Azaltzen baitu zuzenean: historiaren motorra dena K. Marxen ikuspuntutik, giza Klaseen arteko borroka, kasu honetan, langileriaren eta burgesiaren artekoa.

Langileek giza Klase baten kideak izatearen kontzientzia hartu zuten eta hortik aurrera Ideologia propioa osatzen zuten mugimenduetara joko zuten, anarkismoa eta Sozialismoa. Anarkismoak ez zuen lortu antolaketa finkorik xx mendeko bigarren Hamarkadara arte baina sozialismoak ordea arrakasta izan zuen, bai Sindikatuaren bidez UGT, bai alderdiaren bidez, PSOE. F.
Perezagua izan zen “Agrupación Socialista de Bilbao”ren sortzailea (1886) eta Urtuellako 1887an sortu zen. Perezaguak berak parte hartu zuen PSOEren lehen sortze kongresuan (Bartzelona, 1888). Horren ondorioz 1890an Bizkaiko Federazio Sozialista Sortu zen. 1890eko greban izandako arrakastarekin finkatu zen sozialismoaren Garrantzia eta hortik aurrera beste elkarte batzuk sortu ziren (Eibar eta Donostia, 1897).
1891ko udal Hauteskundeetan zinegotzi aukeratua izan zen La Arboleda/Zugaztietan eta beste 4 Bilbon, lehen Sozialistak estatu osoan. Bestalde, 1903an Tomas Meabe PSOEren “Juventudes Socialistas” sortuko zuen. 

Entradas relacionadas: