12 testua la lucha de clases iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

12.Testua;

La lucha de clases

Astekariko artikulua:Testuaren kokapena:Bizkaiko Langileei deiturikoa, Bizkaian banatu zen esku paper edo panfleto bat da, ondoren Langileen Borroka aldizkari sozialistan jaso eta argitaratutakoa. Testua, lehen mailakoa eta zirkunstantziala dugu,Bizkaikon langileen mugimenduaren hastapenen testuinguruan koka dezakegu eta meategi inguruetako langileen bizi baldintza negargarriak salatzen baititu. Egilea zaila da nor den zehatzea, ideologikoki euskal sozialismoaren inguruko buruzagi edo kideren batek izan behar du. Hainbat ikerlek Facundo Perezagua jotzen dute egiletzat. Testuaren hartzailea hiritarrak dira eta bereziki langile jendea. Testua publikoa eta nazio mailakoa da.Testuaten analisia:Langilearen beraren borrokaren bidez soilik lortuko dutela baldintza horiek hobetzea. Bigarren mailan, berriz kuartel eta dendak mantentzearen bidegabekeriaz, 1890eko grebaren ondoren lortutakoez eta grebak borrokarako duen indarraz ere mintzatzen zaigu.Meatzarien bizi egoera erakutsi nahi zien eta haien eskakizun batzuk plazaratu. Eskakizun horiek eraman ziren jendaurrera Gallartako pilotalekuan. Langilezainek derrigorrez mantentzen zituzten denda eta barrakoiak kentzeko eskaera egin zieten agintari publikoei. Oinarrizko artikuluak erostera derrigortuta zeuden, askoz ere salneurri garestiagoetan. Barrakoiak solairu bateko bizileku komunitarioak ziren eta bertan meatzariak pilatuta egoera jasangaitzean bizi ziren. Greban ez zuten lortu aipatutako denda eta barrakoien eskakizunak betetzea eta horiek bideratzeko Gallartan bildutako langileek komisio bat eratu zuten. Meatzarien esplotazio larria zegoela ere ematen zuten aditzera. Langileek grebaren legezko eskubidera jo zezaketela argi eta garbi uzten zuten manifestuan.

Testua testuinguruan jartzea:XIX. Mendeko azken laurdenean industrializazio aro bat gertatu zen Espainian. Nekazaritza inguruetatik iritsitako eskulanaren immigrazio masiboa gertatu zen, Bilbo eta inguruko burdin meatzeetara eta lantegietara. Bizkaian bizimodua askoz ere garestiagoa zen eta lan baldintza oso gogorrak. Barrakoien sistema derrigor erabili behar izaten zituzten eta soldatetatik deskontua egiten zieten. Lana gehiegizkoa eta oso arriskutsua zen eta beraz hilkortasuna oso handia zen. Egoera larri horren ondorioz, meatzariak Bizkaiko proletarioen abangoardia bilakatu ziren.Errebindikazioak Espainian anarkismoak eta sozialismoak bideratu bazituzten. EH sozialismoa izan zen nagusiki langileen kezkak jaso eta aurrera eraman zituena. Gatazka sozial handiko etapa horren hasieran meatzeetako grebek eta EH lehen sozialismoak garrantzi handia izan zuten eta langileen mugimenduaren aitzindari bilakatu ziren. Ikus ditzagun: 1890ean lehenengo meatzeetako greba orokorra gertatu zen Bizkaian. Orcorena izeneko meatze enpresa nagusiak kaleratu egin zituen manifestazioa antolatu zuten sozialistak. Hamar orduko lanaldia eta derrigorrezko kantina eta barrakoiak kentzea eskatu zuten. Greba bortitza izan zen, eta gobernu liberalak gerra egoera aldarrikatu zuen. Azkenean Loma jeneralak meatzarien eskakizun gehienak onartzen zituen bandoa kaleratu zuen. Euskal Herriko langile mugimenduaren lehenengo arrakasta horrek sozialistei hegemonia sindikala eman zien eta ondorengo gatazketan jarraitu beharreko eredua eman zien. Beste greba garrantzitsu batzuk ere izan ziren. Horrelaxe jarraitu zuten  eta Espainia osoan zortzi orduko lanaldia ezarri zen arte. Sozialismoa Euskal Herrian Facundo Perezaguak sartu zuen. Hurrengo urteetan beste elkarte batzuk sortu zituen meatze arroan eta Bilboko itsasadarreko industrigunean. Bilbo sozialismoaren erdigune bilakatu zuen. EH gainerako eskualdeetan sozialismoak ez zuen indar handirik izan eta hiriburuetan eta industria herri batzuetan baino ez zen sustraitu. Perezaguaren garaian erradikalismo eta gatazka handia egon zen meatzeetan. PSOE eta UGTren bidezko borroka zuzenean gehiago sinesten zuen gorteetan politikoki borrokatzean baino. Ekintza sindikal horretan udalean parte hartzea gehiago interesatzen zitzaion. Perezaguaren estrategiari Indalecio Prietorena gailendu zitzaion eta erradikalismo sindikala ez ezik errebindikazio politikoari ere heldu zitzaion. Beste euskal sozialista garrantzi batzuen artean Tomás Meabe astekariko zuzendaria aipatu behar da.Testuaren garrantzia;Meatzarien aldarrikapenak industrializazioak eragindako langileen borrokaren adierazle bat dira. Meatzari askoren lan baldintza miserableak eta ia esklabutza egoeran bizitzea kontraesanean erortzen ziren gobernuan zeuden liberalek zituzten teoria ekonomikoekin eta gure testua inguratzen duen egoera horixe zen eta horri egin nahi izan zioten aurre. Poliki lorpenak eskuratu zituztela eta XX.Mendeko lehen hamarkadetan zehar euren baldintzak dezente hobetu zirela.

Entradas relacionadas: