12.Testua la lucha de clases

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

12.TESTUA: LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)

Iruzkintzeko dugun testua, lehen mailakoa da, artikuluaren zati bat delako, 1896an, Bilbon idatzia, Errestaurazioko Mª Cristina erregeordearen garaian, hain zuzen ere. Formari dagokionez, zirkunstantziala dela esan dezakegu eta eduki sozioekonomikoa jorratzen da. Astekarian idazten duen sozialistak, Tomas Meabe edo sozialismoari gertuko beste pertsona bat izan daitekeena, Bizkaiko meatzariei idatzitako testua da, hauek zuten egoera txarra salatzeko eta grebaren eskubidearen garrantzia azpimarratzeko asmoz.


Azterketarekin hasteko, hainbat hitzen esanahia argitu beharra dago, testua hobeto ulertu ahal izateko.

  • ERREGETXOAK: Meategietako jabeak ziren.

  • KANTINAK: Prezio altuko eta kalitate eskaseko produktuak saltzen zituzten dendak ziren, non meategietako langileak derrigortuta zeuden bertan erostera.

  • KUARTELA: Meatzarien etxe ziztrin eta ez higienikoa, non langileak pilatuta bizi ziren.

Azterketarekin jarraituz, hainbat ideia nabarmentzen dira testuan. Lehenengo paragrafoan, artikuluak dionez, maiatzaren 1ean, Gallarta inguruan, meatzariak manifestatu egin ziren, zarata handia ateraz, jabeek inposatutako barrakoiak eta kantinak kentzeko. Gainera, aipatutakoa deuseztatzeko eskaera egin zieten agintariei, batzordea eratuz.


Bestalde, gogoratzen digu nola, 1890ean, lanaldia murriztea eta kuartel eta kantinak kentzea eskatu zen, eta jarraian adierazten du, 1896an, 1890eko greba horretan lortutakoarekin, hau da, lanaldia 10 ordukoa izatea, baina barrakoi eta derrigorrezko dendak ez kentzea, jarraitzen zuten.


Ondoren, esaten da, Bizkaian, legearen eta liberalismoaren aurka egoteaz batera, derrigorrez erabili behar direla kantina eta barrakoiak, bertan lan egiteko. Gainera, haiendako, aipatutako hau, askatasunari erasoa, osasun eta higieneari erasoa eta gizakiaren aurkako zapalkuntza da.


Azkenik, Bizkaiko meatzeetako langileek, dendak eta kuartelak kentzeko greba erabiliko dutela adierazten du, esklabotasun berri horretatik irteteko, zeren eta gobernuak ez du ezer egiten horren aurrean.


Testuingurua→ langile mugimenduen gaia


Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago nabarmentzeko testua dela, gobernua publikoki, astekarian eguneratuz kritikatzen zuenez, langileen mobilizazioa bultzatzen zuelako; horrela denborara hainbat garaipen lortuz.


Entradas relacionadas: