12.la lucha de clases

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB

12. TESTUA: LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)

Proposaturiko testua langileen arteko astekari sindikal bateko testu periodistiko bat da, joera sozialista duena. La Lucha de Clases aldizkarikokazetari marxista-sozialista batek idatzi zuen; Bizkaiko langileeen egoera tamalgarria eta jauntxoen jokaera eta gobernuaren onarpen konplizea salatzea helburu duelarik. Bilbon, bizkaian idatzi zuten testua XIX. Mendeko azken hamarkadan, hain zuzen ere, 1896ko maitzaren 23an; Maria Kristinaren erregeordetzaren garaian alegia, berrezarkuntza borboitarrean.

Bizkaiko meatzeetako langileak bildu egin ziren maiatzaren batean eta manifestazioak egin zituzten erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka eta botere publikoei eta haien ordezkariei haiek desagertzeko eskatzeko batzordea eratu. 1890ean meatzeetako langileek greba egin zuten lanaldia murriztu eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzearen alde, 1896an 90eko lanaldia mantentzen den arren, barrakoi eta denden egoera grebaren aurrekoaren antzekoa da. Bizkaian, nahitaezkoa da lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizi eta janariak denda jakin batzuetan erostea. Horrek, lan askatasunari eraso egiten dio eta higiene legeak iraintzen ditu eta ondorioz gizakiaren aurkako zapalkuntza ezarri. Bizkaiako langileek, grebarako eskubidea aldarrikatzen dute eklabotasun horren berri emateko, nahiz eta agintariek zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar ziaonik uste ez duten.

Errestaurazio garian, 1885ean Alfontso XII. zendu ostean, Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde eta Canovas eta Sagasta Pardoko ituna hitzartu zuten txandakatze politikoarekin jarraitu eta Errestaurazioko erregimenarekin jarraitzea erabakiz. Garai honetako gizarte egtirua oso polarizatu zen. Izan ere Hirugarren Gerra Karlistaren osteko industrializazioak, Labe garaien... garapena ekarri zurenez, lan postu berriak betetzeko barne migrazioak gora egin zuten. Hala ere, langileak oso bizi baldintza kaxkarretan bizi ziren, soldata txikiak zituzten, emakume eta haurrak lan esplotazioaren biktima ziren, barraikoietan bizi eta jauntxoen dendetan erosi behar zuten... Egoera honen aurrean, grebak, manifestazioak... egiteari ekin zioten, eta langile mugimendua hasi zen; klase kontzientzia eta sozialismoa bezalako ideologiak errotu zirelarik. 90eko hamarkadan alderdi monarkikoen txandakatzearekin jarraitu zuten arren, bi alderdiek zailtasun handiak izan zituzten krisi politiko eta sozioekonomiko gogorrak zirela eta. 1891an kontserbadoreek babes politikaren bideari heldu zioten, nazioarteko konkurrentziaren beldu. Bestalde, 1879an Madrilen inprentako langile multzo baten inguruan korronte marxista garatu zen Pablo Iglesiasek bultzatuta, eta hauek Alderdi Demokratiko Sozialista Langile Espainiarra sortu zuten, beranduago Alderdi Sozialista Langilen Espainiarra izango zena. Horrezgain 1888an Langileen Batasun Orrokorra ere sortu zen Alderdi Sozialistan oinarrituz. Langileen emantzipazioa aldarrikatzen zuten botere politikoa eskuratzeko aukera izan zezaten. Anarkisten indarkeria baztertu nahi zuten eta gerrene ta hedapen kolonialaren aurkako jarrera ere azaltzen zuten. Iraultzaren bidez klase proletarioak boterea eskuratzea zuten helburu. PSOEk modu baketsuan legearen barnean antolatu nahi zuen, joko politikoan eta hauteskundeetan parte hartuz langile-klasearen aurrean propaganda egin eta une egokian iraultzaren bidez boterea eskuratzeko. UGT burgesiarekin negoziatzen hasi zen langileen bizi baldintzak hobetzeko langileen bizi baldintzak hobetu nahian.

1896an 90eko grebaren ondoren ezarritako lanaldiarekin jarraitzen zuten; baina derrigorrrezkoa zen jauntxoen barrakoi eta dendetan erostea eta etxe ez higienikoetan lo egitea. Oso bizi baldintza txarrak zituzten. Grebarako legezko eskubideak ere aldarrikatzen zituzten. Euskal Herrian Bizkaiako langeileen artean indar handia haru zuen sozialismoak. Buruzagi ospetsuenak F. Perezagua, 1914tik aurrera Indalecio Prieto eta Francisco Largo Caballero izan ziren. Ekintza sozialista garrantzitsuenak 1890-1910 bitartean meatzariek egindako geldialdiak direla esan daiteke. Langileen greba eta protestei esker, lehenengo langile erreformak eman ziren, 1900ean lan istripuei eta emakume eta haurren lanari buruzko lehen legeak eman ziren eta 1914arte ez zen lan eguna 9 ordura jeitsi.

PSOE eta UGTren arteko afiliazioa oso motela izan zen, 1910 arte Pablo Iglesiasek ez baitzuen diputatu akta lortu . Bestalde, PSOEk Hirugarren Internazionalarekin (marxista- leninista) elkartu nahi ez zuenez, hainbat sozialistak alderdia utzi eta Espainikako Alderdi Komunista eratu zuten. Besteek Alderdi Sozial Demokrata eratu zuten Indalecio Prieto eta Largo Caballeroren gidaritzapean. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, 1923-1930 bitartean, UGT sindikatuak Euskal Herriko eta Espainiako sindikalismoa monopolizatu zuen. Beraz, 1896an oraindik, jauntxoen dendetan erosi eta barrakaoiak erabili beharra mantentzen zirenez, gizarte proletarioa zapalduta zegoela esan daiteke.



 






 

Entradas relacionadas: