10 testua vicente blasco

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

10. VICENTE BLANCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)

KOKAPENA

→ Lehen Mailako testua da Gertaerak ematen ari zirenean argitaratu zelako, XX. Mendearen hasieran.

→ Testu historiko-narratiboa Da.

→ Egile Indibiduala da, Vicente Blasco Ibañez, 1892tik 1905era Errepublikanismoaren liderra.

→ Testu hau Valentzian Idatzi zuen, 1904an.

→ Jasotzaileak herritarrak Ziren, batez ere, meategietan lan egiten zituztenak.

Testu publikoa da, Gainera haren helburua langileak kontzientziatzea zen. Momentu hartan, Gobernua kontserbadoreen esku zegoen,  eta koroa Alfontso XIII.A zuen

BARNEKO ANALISIA


Bizkaiko Meategietan lan egiten zuten pertsonen bizi baldintzak, elikadura eskasia Eta etxebizitzaren egoera deskribatzen da.
Lehenengo paragrafoan, “Peoien Etxea” aipatzen du, eta meatzarien lanak oso neketsuak eta gogorrak zirela. Elikadura eskasia eta barrakoien (etxebiziten) egoera ere deskribatzen ditu. Ugazabek, burgesek, negozio biribila zuten; barrakoien, meategien eta kantinen Jabeak ziren, beraz, langileek bertan erostera behartuta, soldatak ugazabei Bueltatzen ziren, menderakuntza handiko egoera sortuz.
Bigarren paragrafoan, Gau ekaiztsuetan, agerian usten du barrakoien kalitate latza.
Hurrengo Paragrafoan, meategietako lan gogorra, eta etengabe heltzen ziren Atzerritarrei buruz hitz egiten du. Testuak dioenez, Bizkaiko meategietan, Burdina gainazalean egonda, ustiapena erraza zen, ez zen prestakuntza handirik Behar.
Azken esaldian, egoera hobetzea eta eskubideak lortzea ezinezkoa Izango zela horrela jarraituz gero adierazten du Vicente Blasco Ibañezek, langileak Kontzientziatzeko nahian.

KANPO ANALISI


XIX. Mendearen Amaieran Bizkaiko industrializazioaren prozesua hasita zegoen, burdinazko Meategietan eta burdingintzan oinarria izan zuena.
Bessemer bihurgailua bakarrik Suedian eta Bizkaian zegoen, Hortaz, eskaria oso handia zen. Garapena posiblea izan zen penintsulako leku Pobreetatik Bizkaira heldu ziren pertsonei esker, XIX. Mendeko azken urteetan Bizkaiak ez zeukan azpiegitura nahiko hainbeste jende onartzeko Baldintza duinetan. Beraz, biztanle berriak kokatzeko barrakoiak eraiki Zituzten eta ugazabek kontrolatzen zituzten kantinak ere.
Egoera aldatu zen 1885. Urtean→ Facundo Perezaguak, "Elkarte sozialista" eratu zutelako. Elkarte sozialistak meategien ingurura Hedatu zituzten haien eginkizunak, eta talde sozialista berriak sortuz joan Ziren. Gainera, 1888an UGT sindikatua eratu zen, Bizkaian indar handia Hartu zuena.

1890an Bizkaian gertatu zen lehenengo greba orokorra

Denborarekin, Talde sozialista ugaritu eta indartu ziren, batez ere, 1899tik aurrera. Honen Ondorioz, Bizkaian greba asko garatu ziren.
1903an, beste greba Orokor bat gertatu zen, meatzariek berriro kantinen amaiera eskatzen Zuten. Asteroko soldata eskatzen zuten ere. Azkenean, bere eginkizunak lortu Zituzten.
Ondorioz, elkarte sozialistei esker, langileek "merezi Zituzten eskubideak" eskuratu zituzten.

GARRANTZIA


Pasarte honen helburua meategietako Langileen lan- eta bizi-baldintzak zabaltzea zen. Izan ere, etorkin Asko lanaren bila zeudenez oso azkar ordezkatzen zituzten protestaka zeuden Langileei. Meategien kontrola, barrakoi eta kantinak, ugazabak aberastea eragin Zuen. Egoera honetan zaila zen baldintzak hobetzea ia ezinezkoa zelako Eskubideen alde borrokatzea, baina elkarte sozialistek bideratutako Grebei esker lortu zuten.

Entradas relacionadas: