10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Testuaren garrantzia

Testu honen garrantzia hau da. Burgesek, oligarkiak, protekzionismoa etengabe eskatuko dute. Ondoren, protekzionismoa nagusitu zen Errestaurazioaren azken aldian. Bizkaiko siderurgiak onura atera zuen. Estatuko burdingintza-eskualde nagusi bilakatu zen. Geroago, enpresa handiak eta garrantzitsuak sortu ziren, adibidez, AHV (1902). Azkenik, beste sektoreen garapena ekarri zuen, adibidez, ontzigintza, metalurgia eta kimikoa.


El Intruso:


Testuaren sailkapena

Testu hau historiografikoa da, antzinako gertaeretan oinarritutako eleberria, idazlearen ikuspuntuarekin. Motari dagokionez, literarioa da eduki sozialarekin. Egilea Vicente Blasco Ibañez, arrakasta handiko idazle eta politiko valentziarra izan zen. Iraultzailea eta errepublikarra. Union Republicanaren diputatua izan zen Valentziatik 1898-1907. Testu hau ahalik eta irakurle gehiagori zuzenduta dago,  hau da,  publikoa da. Espazioa eta denboraren aldetik,  Valentzian argitaratu zen, 1904. Idazle ospetsua eta herrikoia dela, bere jaioterrian argitaratzea erabaki zuen. Errestaurazioaren bigarren eta azken aldian, Espainiako industrializazioaren finkapena eta garapenaren garaian kokatzen da.

Ideia nagusiak

Peoien etxeak azaltzen eta deskribatzen ditu,  beste modu batez esanda,  etxe horien definizioa aipatzen du. / Aipagarria da ere nola Arestiren enpatia tristuraz beteta pentsatzen zuen. Langileen lan baldintza tzarrak ulertzen zituela. / Langileen lan-baldintzak azaltzen ditu, lan gogorra, egun osokoa, monotonoa, higiene gutxikoa,  osasunarentzako kaltegarria eta soldatak oso baxuak ziren. Horrekin batera etxeetan janari eskasa eta monotonoa zen ere. / Hasieran aipatutako Peoien etxeak deskribatzen ditu, lo egiteko baldintzak ezin txarragoak izan,  horren barruan jendea pilatuta zegoen,  zikinkeria handia,  hezetasuna, bizkarroiak (zomorroak), gaizki eraikita, haizea eta hotza nabaritzen ziren,  barruan beti zegoen jendea,  hau da,  barruko jendea atera bezain laster beste talde bat sartzen zen.  / Harrobietako lan-prozedura deskribatzen du oso erraza esanez. / Ondorio sozialak aurkitzen ditugu, oztopoa eskubideak errebindikatzeko eta langile asaldatzaileak ordezkatzea erraza baitzen.

Entradas relacionadas: