10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,71 KB

v
VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA(1904)


Lehen mailakoa, 1904an Valentzian publikatutako baita, hau da, Errestaurazio garaikoa, konkretuki Alfontso XIII.Aren erregealdian idatzitakoa.

formari dagokionez, testu hau Literarioa, El intruso eleberriaren pasarte bat denez testu literarioa da, eduki ekonomiko-soziala duelarik

Egilea: Blasco Ibañez idazlea, Valentziar idazle errepublikarra

Hartzailea: kolektiboa, Nobelaren irakurleak

Asmoa: Momentuko enkarterrietako meategietako langileen bizimodua salatzea


Hitzak:

  • Peoien etxea: meategietako jornalarien etxebizitza kolektiboa

Testuaren azterketarekin jarraituz, testu honetatik atera ditzakegun ideia ondorengoak dira

1.Paragrafoan→ bizileku horretan egiten zutena

  • zein desegokiak ziren enkarterrietako meatzarien etxeak

  • Higiene gabeko bizimodua: lanetik heldu eta ezer gutxi afaldu ondoren erropa berdinarekin oheratzen ziren, bertako zikinkeria denen artean konpartitzen zuten

2.Paragrafoa→meategietako lana

  • Meategietako lana deskribatu, enkarterrietan langileek ez zutela prestakuntzarik behar

  • zaila zen egoera hobetzea etengabe iristen zen jendea lan bila eta ados ez zegoena azkar izaten zen ordezkatua

Testuinguruari dagokionez, hasieran aipatu bezala garbi dago eduki hau----- garaian kokatu behar dela

EH industrializazioa eta gizarte ondorioak


1875-1923, Errestaurazioan industrializazioaren garapena hasi zen, bai Espainian eta bai euskal probintzietan beranduago eman zen Europako hainbat lurralderekin alderatuz; baina euskal probintzietan, Bizkaian bereziki, garapen hau Espainian baino lehenago hasi zen. Industrializazioarekin jarraituz, meatzaritzan aldaketak eman ziren, baita ekonomia arloan eta nekazaritzan ere. Merkataritzak, garrantzi gehiago hartu zuen eta bankuen garapena eman zen. Euskal Herria poliki poliki landa ekonomiatik, ekonomia industrialera pasatu zen.


Euskal Herrian, Bizkaiak zuen nagusitasuna eta bertan siderurgiak. Horretaz gain, euskal lurraldeak, Espainiaren merkatuaren eta kanpoko eskulanaren menpe zeuden. Gainera, talde burges txikiek bultzatu zuten.

Bi eredu eman ziren, Bizkaiako ereduari erreparatuz bultzakada izan zuen 1841an aduanak kostara eramatean, garai hartan gainera labe garaiak eraikitzen hasi ziren. Bestalde, burni mea Bizkaian eta ikatza gertu izateak lagundu zuen. Industria guzti hori Nerbioi itsasadarren inguruan kokatu zen eta atzerritarrek eta burges euskaldunek inbertitzen zuten bertan.

Sektore garrantzitsuena siderurgia zen (Boluetako Santa Ana) eta industria honen inguruan oligarkia indartsua hasi zen sortzen.  Bestalde, bizkaitarrek espainiar merkatua menperatu nahi zuten eta protekzionismoari esker, hur atzerritarren eskuetatik euskaldunen eskuetara pasatu zen.


Gipuzkoan industriaren garapenaren hasiera XIX. Mende amaieran (1898) eman zen. Bailaratan sakabanatuta kokatzen zituzten fabrikak eta bi motatakoak ziren: ertainak eta txikiak. Horretaz gain,sektore indartsuenak papelaren fabrikazioa eta metalurgia ziren. Bi enpresa oso indartsu sortu ziren: Union Cerrajera eta Eibarko arma enpresa.


Aurretik aipatutako industria prozesuek, gizartean bere ondorioak izan zituen, bai demografia aldetik,bai egoera sozialean eta baita ekonomian ere. Demografiari dagokionez, pilaketak eman ziren, jende askok emigratu baitzuen bi euskal probintzia hauetara. Pilaketa horiek, gaixotasunak, heriotzak eta istripuak ekarri zituzten beste gauza batzuen artean. Baina bestalde, ospitalak ere ireki ziren, medikuntzaren garapena eman baitzen.

Ondorio sozialak berriz, klase sozialak gehiago bereiztea izan ziren, baita langile mugimenduak ugaritu eta nazionalismoa sortzea. Ekonomikoki berriz, aberastasuna ekarri zuen industrializazioak.


Balorazioa

Jendearengan eragin eta klase kontzientzia zabaltzen lagundu zuen irakurleengan. Meategietan zeuden pertsonen esplotazioaren salaketa egitera ausartu zen, nahiz eta jakin enkarterrietako egoera ez  zuela hobetuko.


Entradas relacionadas: