10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB

10.TESTUA: VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean , izan ere , El intruso eleberriaren pasartearen zati bat da. Formari erreparatuz ,  literarioa da eta  azkenik, edukia kontuan izanez gero, gai ekonomiko eta sozialak jorratzen dira.  Vicente Blasco Ibañez, nobelagile valentziarra eta politikari ezkertiarra, da pasartearen idazlea. Hau 1904.Urtean idatzi zuen, beraz, errestaurazio garaian kokatzen da , Alfonso XIII.Aren erregeordetza garaian hain zuzen ere. Espainiar irakurle guztientzat dago idatzia, publikoa eta kolektiboa baita, eta honen asmoa mea gizonen egoera salatzea da.


Eleberriaren azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan,  “Peoien-etxea” eta harrobi hitzak garrantzitsuak direla deritzogu. “Peoien-etxea” meategietako langileen higienerik gabeko bizilekuari deritzo eta harrobiak aldiz , aire libreko meategiak ziren, non burdin mehea aurkitzen zen.


Azterketarekin jarraituz, Blasco Ibañezek pasarte honetan mea gizonen lan eta bizi - baldintza deskribatzen ditu, hauek kritikatuz. Azaltzen duenez, langileek egun guztia ematen zuten meategietan harriak apurtu, jaso eta hauek biltegira garraiatzen. Eta eguna amaitzerakoan zerbait afaldu ostean, arroparik aldatu gabe, gela txikietan egiten zuten lo, non aire zikina, izerdia eta zikinkeria konpartitzen zuten.  Bestalde, Bizkaiko Enkarterriak oso emankorrak zioela dio eta horregatik peoiak etengabe heltzen zirela. Gehienak harrobietara joaten ziren lanera, lurreko meazuloetan lan egitea zailagoa zelako.  Protesta egiten zuen edozein kaleratua izaten zen eta ordezkapenak ugariak zirenez, zaila zen langileek eskubideak lortzea.


Testuinguruari dagokionez, garbi dago Alfonso XIII.Aren garaian kokatzen dela pasartea, euskadiko industrializazioan hain zuzen ere. Eleberria Enkarterrin kokatuta egotean, kasu honetan indar handiagoa hartzen du Bizkaiko ereduak, nahiz eta Gipuzkoan ere industrializazioa eman zen. Bizkaiko fabrika mota nagusia siderurgia izan zen, meatzaritza han zuzen ere. Lehendik bazegoen burnia lantzeko tradizioa (ontziolak, zeharrolak) eta horri jarraipena eman zioten. Inglaterrari saltzen zioten burni mea eta handik inportatzen zuten ikatza , merkeagoa baitzen. Industrializazio prozesu honek bultzakada ezagutu zuen  1841ean aduanak kentzerakoan eta baita labe garaiak eraikitzerakoan ere zeren : Bizkaian bertan dago burni mea , gainera ikatza gertuan badute (Asturiasen) edo Inglaterratik ekarritakoa ere merkea da. Bultzatzaileak   burges bizkaitarrak eta atzerritarrak izan ziren eta  Nerbioi inguruan kokatu ziren, ezkerraldean , beraz Bilbo inguruan , adibidez: Boluetako Santa Ana (1841 , Ibarra familia). Portu berria eraikitzeak ere abantailak ekarri zizkion industriari (garraio azpiegitura egokia). Horretaz gain, aipatzekoa da Bizkaitarrek protekzionismoa bultzatu zutela merkatu espainiarra eurek kontrolatzeko eta ez kanpotarrek.  


Garbi dago industrializazio prozesu honek ondorio sozial batzuk ekarri zituela , hauek dira aipagarrienak : lehen ondorioa gizarte estamentala desagertu eta klase gizartea ezarri zela izan zen. Horrela gizartea hirutan banatuta gelditu zen : goi mailako klasea, erdi mailako klasea eta behe mailakoa. Demografian ere eragina izan zuen , izan ere , jende pilaketa , higiene falta eta lan baldintza gogorren ondorioz , heriotz-tasak izugarri egin zuen gorantz. Azkenik ondorio sozio - politiko - ekonomikoak kontuan izanda, aurreko guztiak langile mugimenduen eta nazionalismoaren sorrera ekarri zuen.


Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago nabarmentzeko testua litzatekeela; liburuak berak ez zuen aldaketarik eragin baina intelektual batek salaketa egitea eta pertsona askori begiak zabaltzea eragin zuelako. Benetako aldaketa langile mugimenduekin batera etorri zen.

Entradas relacionadas: