10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,96 KB
10.TESTUA: VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1994)
Testu hau Vicente Blasco Ibañezek idatzitako “El intruso” eleberriaren pasarte bat da
SAILKAPENA
Forma: Narratiboa da, eleberri baten pasarte subjektibo bat delako
Edukia: Soziala da, langileen baldintza negargarriak salatzen dituelako
Jatorria: Garaikoa da, lehen mailakoa delako
Egilea: Gizabanakoa da, Vicente Blasco Ibañez zehazki. Idazlea, kazetaria eta politikoa espainiarra da. Hainbat protesta errepublikarra eta antiklerikaletan parte hartu zuen.
Hartzailea: Kolektiboa da, gizarte guztiari zuzenduta zegoelako
Helburua: Industrializazio garaian langileek zituzten baldintza negargarriak kritikatzen ditu
Garaia: Alfontso XIII.Aren erregealdiaren (1902-1931) hasieran, 1904an
AZTERKETA
Testuaren hasieran, lehenengoko paragrafoan, “Peoien etxea” aipatzen da, eta horien etxearen baldintza ziztrinak deskribatzen ditu. Bestalde, “barrakoiari” buruz hitz egiten da: hauen alokairuan eta langileburuen kontrolpean etxebizitza moduan zenbiltzaten. Bestalde, egoera horren nobelaren pertsonaia nagusia Aresti da, Doctor Areilza Bilboko 1900eko mediku ospetsuan oinarrituta dagoena.
Bigarren paragrafoan, etxebizitza (barrakoiko) bizimodu eta etxebizitza nazkagarria deskribatzen ditu. Hasieran apaitzen du, “Peoiak” ( meatzariak) oso nekatuta iristen zirela etxera, pilo bat ordu lan egin eta gero, eta etxera heldutakoan afaldu ostean gelaxka horretan. Gelaren egoera ez zen normala: izerdi usain txarra zuen, ia ezin zer arnasarik hartu, hotz izugarria… Guzti hau, ondorengo esaldi honek ondo laburtzen du: “ Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi, zikinkeria anaiartekoa zen”.
Hirugarren paragrafoan, meatzariak lan egiten zuten tokiari buruz hitz egiten da: harrobia. Hauek arriskutsuak ziren, eta horri aurre egiteko ez zen beharrezkoa inolako ikasketarik, baizik eta “ustiaketa kanpoaldean egin behar da: harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik egin behar; zulatu eta apurtu”. Horregatik, “peoiak goseak bultzatuta”, nekazal lanak bukatu ondoren, multzo handitan heltzen omen ziren; batez ere Gaztelatik. Azkenik, paragrafoa ondorengo baieztapenarekin bukatzen da: Enkarterrietako meatzarien egoera aldatuko da, bizirauteko lana behar duten peoiak iristen ez direnean.
TESTUINGURUA
1876. Urtean, Gerra Karlista amaitu ondoren, Bizkaiko industria hazkundea indartu egin zen. Bizkaia burdinaren estatuko ekoizle garrantzitsua bilakatu zen. Burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaian industria iraultza egitea ahalbidetu zuen. Ondorioz, burges talde txikiaren inbertsioak siderurgiara eta, geroago, ontzigintzara ere bideratu ziren.
Industria siderurgikoa industrializazioaren motorra izan zen. 1879 eta 1882 bitartean hiru siderurgia garrantzitsuak eraiki ziren Bilboko itsasadarraren ezkerraldean; San Francisco eta Vizcaya, Sestaon eta Altos Hornos de Bilbao, Barakaldon.
Hirurek erakarri zituzten bertako eta atzerriko kapital handiak, teknologia modernoak erabiliz (Bessmer bihurgailua, Martin Siemens labeak…)
1902.Urtean Altos Hornos de Vizcaya (A.H.V) sortu zen, Espainiako siderurgia handiena
Bizkaiko siderurgiaren hazkunde izugarriaren faktoreak hauexek izan ziren:
1.Burdinaren ugaritasuna
2.Burdinaren esportazioari esker, kapital pilaketa handiak
3.Ikatza Asturiastik eta, batez ere, Britainia Handitik inportatzen zen, burdin mea Bizkaitik hara eramaten zuten ontzien itzulera-bidaia aprobetxatuz.4.Politika protekzionista, inportazioei muga-zergak ezarriz.
XIX. Mendearen bukaeran burdin mearen esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-flota hazteko beharrizana ekarri zuten.
Ondorioz, Bilboko meatzaritzako eta siderurgiako burges familia asko ontzigintzan hasi ziren. Ontziolak egokitu zituzten burdinazko ontziak egiteko. Bilboko merkataritza-flota handitu ez ezik, Espainiako gerra ontziak berritu ere egin zuten.