10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

Bicent Blasco Ibáñezen El Intruso eleberriaren pasartea
Testu hau historiografikoa da, antzinan gertatutako gertaera baten oinarritzen den eleberria, idazlearen ikuspuntutik idatzita. Molari dagokionez, literarioa da edukisozialekin. Vicent Blasco Ibañezek idatzi zuen, arrakasta handiko idazle eta politiko Valentziarra, iraultzailea eta errepublikarra zen. Testu publikoa da, ahalik eta irakurle gehiagori zuzenduta. Valentzian idatzi zen, 1904an. Idazle ospetsua eta herrikoia zela, bere jatorrian argitaratzea erabaki zuen, Espainiako Industralizazioren finkapena eta garapenaren garaian.

Testuan Peoien etxea definitzen du eta Arestiren enpatia agertzen da, pentsaera ezezkoia zuen. Lan-baldintza oso gogorrak zituzten, egun osoa lan egiten ematen zuten eta oso monotonoa zen. Era berean janaria beti berdina zen eta oso eskasa. Peoien etxea deskribatzen du, oso baldintza txarretan bizi ziren. Zikinkeriaren artean, hotza eta haizea nabaritzen da, jendea pilatuta… Harrobietako lan-prozedura oso erraza zen. Oztopo eskubideak errebindikatzeko, langile asaldatzaileak ordezkatzeko erraza baitzen.

Aurrekarien artean beste herrialdeko industrializazio eta aurrerapen teknologikoak daude, meatzaritzaren garaipen erraldoia, lan baldintzak ahaztuta. Euskal Herrian XIX. Industriaren hazkunfdearen ondoroz, langile-kopurua gora egin zuen industria-, meatzaritza- eta eraikuntza-jardueretan. Langile-mugimenduak hastapena izan zuen Espainian eta Euskal Herrian: 1879an alderdi sazialista eta 1888an UGT. Langileak antolatu gabe eta babesik zeuden. 1890an meatzaritzako greba bat egon zen Bizkaian. Perezagua, sazialistak gidatu zuen eta hainbat lorpen izan zituen: 10 orduko lan-jardunaldiak eta kantinetan erosteko eta barrakoietan lo egiteko derrigorra kentzea.

Nahiz eta 1903an kokatu XIX. Mendearen amaierako egoera deskribatzen duen. (JARRAIAN)



1890.Urteko grebaren aurreko langileen bizi- eta lan-baldintzak hain zuzen ere. Garapen ekonomiko handia egon zen sektore askotan: banka, trenbidea...

Inmigrazioa masiboa zen aldi horretan, lan eskaintza handia baitzegoen. Inguruko beste probintzietatik etortzen ziren nekazaritza motelago zenean, neguan adibidez.
Langileen mugimendua hastapenetan zegoen, kanpoco langileekin sartu zen Bizkaian, Euskal Herrian, sozialismoarekon. Egoera horren aurrean langileen erantzuna iraultzailea eta bortitza izan zen, manifestazioak, lan-uzteak… Gainera mugimendua errekalizatu zen, arrazoi ezberdinengatik.

Langileek lannetan bizi-baldintza penagarriak zituzten. Lanaldi luzeak eta erregulatu gabekoak, erosteko ahalmen eza zuten eta soldata egunean ematen zuten. Adierazitako lekuetan erosi, kontsumitu eta lo egin ahal zuten. Horretaz baliatuz enpresek prezioak inposatzen zituzten, merkatu librean baino garestiagoak. Etxebizitza horiek oso eskasak ziren hainbeste lagunentzat eta elikadura oso gutxi eta desorekatua zegoen, eta estatuak ez zuen babesik ematen. Testu honen idazlea egoeraren berri izan zuenean behartuta sentitu zen salatzera.

Industrializazioa aurrera joan zen. Ondorio sozialek ez ziren aintzat hartu prozezu horretan eta langileek protestatu zuten. Hasieran langile muugimendua gogorra izan zen. Indar armatuen ulermena ere eman zen.

Honi esker langileen ondorioak gero eta ezagunagoak izan ziren. Haien errebindikazioak apurka apurka lortzen joan ziren: lan orduak kontrolatzea eta murriztea, erosketa askatasuna, soldata igotzea.. Langileek gero eta kontzientzatuagoak indartsuagoak ziren. Mugimendu hau garatu zen, batez ere sozialismoaren, anarkismoaren eta komunismoaren inguruan. 1911an lehen sindikatu abertzalea sortu zen, Solidaridad de Obreros Vascos (SOV).

Entradas relacionadas: