1.Gaia. Antzinako erregimenaren krisaldia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,47 KB


ANTZINAKO ERREGIMENA:


Antzinako erregimena Europan erregimen feudalaren ondoren sortu zen antolakuntza sozial, politiko eta ekonomikoa da. (XVI-XVIII). Ilustrazioaren ideaiek eragin handia izan zuten Antzinako Erregimenaren desagerpenean. Espainian eta Euskal Herrian Antzinako
Erregimenaren krisia Karlos IV.Aren erregealdian gertatu zen, erregealdi hartan, krisia larritu egin zen eta iraultza frantsesaren eragina jasan behar izan zuten, eragin horrek amaiera eman zuen Antzinako Erregimenari.

EZAUGARRIAK:


Ezaugarri politikoak:


Antzinako Erregimenean erregeak zuen botere guztia, hau da, monarkia absolutista bat zen.

Ezaugarri sozialak:


Gizartea hiru estamentutan banatuta zegoen, noblezia, kleroa eta herri xehea. Lehenengo biek pribilegiatuak ziren, ez zituzten zergarik ordaintzen eta eskubideak zituzten. Herri xeheak, ordea, ez zuen pribilegiorik eta zergak ordaintzen zituzten. Honek,
bistanleriaren gehienengoak ziren, gehienak nekazariak ziren.

Ezaugarri ekonomikoak:


Antzinako Erregimena ekonomia landatarra eta autarkikoa zen, hau da, ekoizten zutenarekin bizitzen zuten. Nekazaritza asko garatu zen, produktu berriak sartu zirelako. Industria oso gutxi lantzen zen gremioen kontrolpean zegoelako. Barne-merkataritza urria zen, aduanak zirela eta, aldiz, kanpo-merkataritza garatu egin zen Amerikatik ekartzen zituztelako produktuak.

EUSKAL FORUEN ERREGIMENA:


Foruak usadioa eta ohituretatik sortu ziren legeak dira. Euskal lurralde bakoitzak bere foruak zituen. Nafarroako foruak 1841ean desagertu ziren. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak berriz, 1876an. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru erakunde nagusia Batzar Nagusiak ziren. Lurralde bakoitzeko herri ordezkariak biltzen ziren batzar horietan. Batzar Nagusia urtean behin edo birritan biltzen zen eta beraien erabakiak burura eramateko diputazioak edo
aldundiak sortu ziren. Batzar Nagusiak erabakiak betearazteaz gain, zergen bilketa eta kudeaketa eta foruen babesa gauzatzen zuten. Erregeak bere ordezkaria zuen foru erakundeetan, Bizkaia eta Gipuzkoan korrejidorea, Araban aldun nagusia, eta Nafarroan,
erregeordea.
Hauek ziren foruen onura garrantzitsuenak:

Merkataritzarako askatasuna: aduanak barrualdean zeudenez, Euskal portuetara heltzen ziren merkatalgaiek ez zuten zergarik ordaindu behar, beraz, merkataritza garapena bultzatu egin zen.

Fiskalitate autonomoa: Euskadin ordaintzen ziren zergak, gero, Batzar Nagusiak eta diputaziek biltzen eta kudeatzen zituzten.

Soldadutzatik libre egotea: Euskaldunek beraien lurraldea babesteko bakarrik betebehar zuten soldadutza. Euskal Herriko mugatik kanpo borrokatu behar bazuten erregearen ordainak jaso behar zituzten.

Kaparetasun unibertsala: Euskal Herrian jaiotakoak, kapare edo aitoren seme-alabak ziren, hau da, nobleak ziren.

Foru baimena: foruek Euskal lurraldeei autonomia handia ematen zieten. Erregeak foru horiek sinatu behar zituen eta kontraforu bat jartzen bazuen, Batzar Nagusiak “obeditu bai, baina ez da betetzen” esaldia esanez baliogabetzen zuten erregeak jarritako kontraforuak.

ILUSTRAZIOA, IRAULTZA LIBERAL BURGESAK:


XVIII. Mendean, ilustrazioa deritzon mugimendu berri bat sortu zen Europan.Burgesiak ekonomia egoera ona izan bazuen ere, ezin zuten erabakietan parte hartu. Honen ondorioz, burgesek aldaketa sakonak egitea pentsatu zuten eta Antzinako Erregimena deuseztatu. Ideia horiek ez zieten bakarrik herri xeheari eta burgesiari eragiten, baita erregeari eta estamentu pribilegiatuei ere. Ideia horietan oinarrituta erregeak erreforma batzuk egin zituen
biztanleriaren egoera hobetzeko eta absolutismoa ez dezagertzeko, horri “Despotismo ilustratua” deitzen zaio.

KARLOS IV. AREN AGINTALDLIA:


Honen erregealdian, krisi ekonomiko, politiko eta soziala areagotu egin zen eta Estatu Batuetan eta Frantzian zeuden ideaia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren. Horrek, Antzinako Erregimenaren gainbehera ekarri zuen.

FRANTZIAR IRAULTZAREN ERAGINA:


Frantziako Iraultza Ilustrazioaren ideietan oinarrituta zegoen eta benetako aldaketak ezarri zituzten: herriaren burujabetasuna, aginte banaketa, gizakiaren eta hiritarren eskubideak, askatasuna, berdintasuna eta estatu laikoa sortzea. Beraz, absolutismoa, gizarte estamentala eta pribilegioak deuseztatu egin ziren.

FRANTZIAR IRAULTZAREN ONDORIOAK:


Ideia liberalak Espainian ez zabaltzeko, Karlos IV.Ak ideologiari mugak ixteko agindu zueun: panfletoak edo propagandak sartzea, atzerriko unibertsitateetara ikastera joatea, frantzesa ikastea eta monarkiaren aurkako testuak irakurtzea….Debekatu zuen. Iraultza frantsesa zuzenean eragin zion Euskal Herriaren iparraldeari, Foruak gabe geratu zirelako.

GODOY ETA KONBENTZIO GERRA:


Floridablanca, Karlos IV.Aren lehen ministroa zen, honek, neurri guzti haiek bere lekuan jartzeko ardura izan zuen, baina Floridablancari ez zitzaizkion gauzak ondo ateratzen, beraz, 1792an Aranda Kondeak hartu zuen kargua. Frantziako Iraultza bere une erradikalenetara heltzen ari zen, Frantsesek Luis XVI. Erregea hil zuten, Frantsesak liberalismoa nahi zutelako. Karlos IV.Ak Manuel Godoy jarri zuen agintean, eta Karlos IV.Aren lehengusua, Luis XVI.A hil zutenez, Frantziari gerra deklaratu zion, Konbentzio Gerra. (1793-95).
Frantzesek irabazi zutenez, Madrilgo gobernuak itun bat sinatu zuen horren aurka. Gerran zehar, Frantsesek, Euskal Herria eta Katalunia okupatu zituzten, baina gero Basileako Itunaren bitarrtez, lurrak itzuli zizkion Espainiari, Santo Domingoko uharteen ordez.

FRANTZIAREKIN ALIANTZA:


Frantzia eta Espainia Britaniaren aurka egin zuten Britaniaren armada Amerikarako itsasbideak eteten zituztelako, espainiarren eta frantsesen merkataritza interesak kaltetuz. Horregatik, 1796an Frantzia eta Espainia SAN ILDEFONSOKO
Itunean elkartu ziren
Ingalaterraren aurka egiteko. Karlos IV.Ak Napoleonen zabaltze politikari amore eman zion. Frantzia eta Espainak Britania Handiaren aurka borrokatu zuten Cadizko kostaldean, TRAFALGARREN (1805).
Ingalaterrak Frantziako eta Espainiako armada suntzitu zuen. Beherakada handia izan zuen Espainiak Amerikarekin komertzioa galdu zuelako. Napoleonek, Ingalaterrari blokeo kontinentala ezarri zion. Inglesek Napoleonen inperioaren lurraldeetan merkataritza ez aritzeko. 1807an, Espainia eta Frantzia Ingalaterraren aurkako beste akordio batean elkartu ziren, FONTAINEBLEAUKO ITUNA zeritzona. Napoleonek Godoy-ri Espainara sartzeko baimena eskatu zion Portugal konkistu eta irabaziak banatzeko asmoz eta Godoyk onartu egin zuen. Gerraren ondorioz, goi nobleziak politikatik baztertu zen, kleroak haserretu ziren eta horrek, oposizio kontserbadorea sortarazi zuen, hau da, kontserbadoreek Fernando VII.A erregea izatea nahi zuten noblezia bultzatzeko, eta besteek, ilustratuek, Napoleon Bonaparte izatea nahi zuten. Sistema politiko eta soziala nahi zutelako.

KRISI EKONOMIKOA LARRITZEA:


Biztanleria igo ein zen, orduan, jauntzoak benefizio gehiago lortzeko janaria gordetzen hasi z ziren ondorioz, janaria ez zen heltzen. Gainera, eskariak ere gora egin zuen gende gehiago zegoelako. Baina lurren eskariak bera egin zuen eta prezioak igotzen hasi ziren. Urte horretan uzta txarrak egon ziren orduan janari gutxiago produzitzen zen.Gainera, lurrak amortizatuta egoten zirenez, nekazariek ez zituzten lur askorik lantzeko eta errentak gora egin zutenez, produzitzen zutenarekin ez zitzaien errentak ordaintzeko dirurik heltzen, prezizoak irabaziak baino handiagoak zirelako. Bestetik, Errege Ogasunaren defizita gon zen, konbentzio gerra ordaintzeko diru asko inbertitu behar zuten, eta momentu horretan ezin izan zuten gehiago ordaindu. Orduan, Godoyk elizako ondasunak saltzen hasten da dena ordaindu ahal izateko, orduan kleroak hasarratu egiten dira beraien lurrak kentzeagatik, beraiek horretaz bizitzen zirelako. Honen aurrean, Godoyk desamortizazioa planteatzen du, baina azkenean ez du betetzen. Karlos IV.Aren erregealdian, koloniak independentzia gerratan hasi ziren, hau da, Espainiatik nahi ziren independizatu. Gainera, Espainia merkataritza blokeo bat ordaintzen ari zen Britania Handiarentzat, honei kalte egiteko, baina Espainiak ez zuen dirurik, gero eta zor handiagoak zituelako.Espainiako ekonomia Ameriketatik ekarritako produktuekin lortzen zen, baina hori eta gero ezin izan zuten Ameriketatik produktuak ekarri beraz ekonomia gero eta txarragoa izaten hasi zen. Gainera gerrekin gero eta egoera txar baten zeuden. Gertaera hauek guztien ondorioz, gosete handiak zeuden. Euskal Herrian, Foruek zeuden, eta honet garrantzitsuak ziren lur-jabeentzako eta jauntxoentzako, baina Burges gehienak merkatariak zirenez, Foruek ez zitzaien asko arduratzen, ez zitzaien axola ideia liberalak inposatzea, baina lur-jabeek eta jauntxoek 

Foruek mantendu nahi zuten, orduan desberdintasunak nabarmentzen hasi ziren. Honen danan aurrien Godoyk politika erreformista bat egingo zuela esan zuen Despotismo Ilustratuan gehiago oinarritzen dena, baina ez zuen bete Despotismo Ilustratuek ematen zuen ezer, hau da, Burgesak ezin zuten politikan parte hartu, nekazariek ezin zuten lurrik erosi, eta erosteko kasuan oso gutxi erosten zituzten, politika tradizionala mantendu egiten zen, hau da, gizartea estamentutan banatuta jarraitzen zuen. Beraz erreforma hori porrot bat izan zen. Ondorioz, herria Karlos eta Godoyren aurka jarri ziren, eta gizartea oso banatuta jarri zen. 

INDEPENDENTZIA GERRA ETA CADIZKO GORTEAK:


Independentzia gerra 1808 an hasi zen, Frantziako armada Espainian sartu eta penintsula o osoahartu zutenean. 1813. Urtean bukatu zen eta denbora horretan Iraultza liberala hasi zen Espainian.

Aranjuezko matxinada eta Baionako abdikazioak:


Herritarrak gero eta haserreago zeuden eta Godoy kargutik kentzea eta Karlos IV.Aren seme Fernando errege izendatzea nahi zuten. Herriaren lehen matxinada ARANJUEZKO MATXINADA izan zen. Godoy epaitua izan zen eta Karlos IV.Ak bere semearen alde abdikatu behar zen.Napoleonek, aita- semeak Baionara eraman zituen eta han, Baionako abdikazioak lortu zituen: Fernando VII.Ak bere aitari tronua itzuli zion, eta honek, Napoleoni. Napoleonek, bere anaia Jose Bonaparteren alde abdikatu zuen eta Karlos IV. A eta Fernando VII.A Frantzian gatibu utzi zituen.

Jose I.A tronuan finkatu zenean, Portugal inbaditzeko armada frantsesa Espainiara sartu zen eta hori aproetsatuz bertan geratu ziren. Espainiako biztanleria gehiena Jose I.Aren kontra zegoen baina bazituen bere alde zeuden batzuk (Frantsestuak). Jose Bonapartek ez zuen herriaren onarpenik izan atzerritarra eta ezezaguna zelako. Frantsestuak berrikuntzen aldekoak ziren, eta Jose I.Ak Espainiako erresuma modernizatzeko ahaleginak egin zituen: kode zibila atera, berdintasuna aldarrikatu, inkisizioa suntzitu….Ahalegin horiek alferrikakoak izan ziren populazio gehiena kontran jarri zelako. Berehala frantsesen kontrako gerra hasi zen.

Independentzia gerra:


Frantzesek herritarren matxinada zapaldu zuten herritar asko fusilatuz. Baionako abdikazioaren ondorioz sortutako botere hutsunea junta batzordeek bete zuten. Agintearen ordezkari bihurtu ziren legezko erregea kanpoan zegoen bitartean. Junta batzorde guztietako ordezkariek Batzorde Zentral Gorena osatu zuten. Honek, Cadizen babestu ziren Ingalaterraren babesa zutelako. Lurraldearen zatirik handiena frantsesek okupatu zuten eta gerrilla gerrari ekin zioten. Espainiarrek irabazi zuten independentzia gerra ingles armadaren laguntzarekin. Frantsesak eta frantsestuak kanporatuak izan ziren. Gerrak ondorio handiak izan zituen, hildako asko utzi zituen eta ekonomia jarduera eten egin zen. Euskal lurraldean frantsesen aurkako jarrera izugarria zen baina bazeuden batzuek Napoleonen erreformen alde zeudenak. Ebrotik Iparrerako lurraldeak Napoleonen esku geratu ziren 1810ean. Honek, Foruak eta horien pribilegioak deuseztatu zituen. 1813an Wellington dukeak Gazteiztik eta San Martzialetik kanporatu zituen frantsesak garaitu ondoren. Gerra luzea eta odoltsua izan zen. Ekonomiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpena suntsitu egin zen, estatuaren zor publikoen eutsiezina sortu zen eta azterritarren inbasioak naziotasunaren gorespen aberkoia.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

1810.Urtean Batzorde Zentral Gorenak, herria nola gidatu erabakitzeko deia egin zuen. Cadiz hiri liberala zen, burgesia merkataria eta gerratik ihes egin zuten liberal eta erreformistak, gainera herria itsas armada inglesak babesten zuen. Erresumako ordezkariak Cadizen bildu ziren. Diputatu gehienak joera liberala zuten baina bazeuden kleroaren eta nobleen ordezkari batzuk ere, baina ideia liberalak nagusitu ziren. Cadizko Gorteetan absolutismoa suntsitzeko ideiak sortu ziren; esate baterako, hezkuntzako eskubidea, legearen berdintasun juridikoa…. Nahiz eta ideia liberalak nagusitu, kleroak eta nobleek Estatua konfesionala izatea jarraitzea lortu zuten. 1812an Cadizko Gorteek konstituzioa aldarrikatu zuten, La Pepa izenekoa. Ezaugarri nagusiak: 1. Subiranotasun Nazionala. 2.Botereen banaketa, Botere legegilea, Gorteei eta erregeari dagokie, Botere betearazlea , erregeari, eta botere judiziala, auzitegiei. 3. Gizabanakoen eskubideak aldarrikatzen dira. 4. Berdintasun juridikoa, 5. Botoa emateko eskubidea, 25 urtetik gorako gizonentzat. 6. Estatu konfezionala: erlijio katolikoa derrigorrezkoa eta ofiziala. Konstituzioa, Espainiako Erresuma modernizatzeko sortu zen, atera zutenean gerran zeudelako eta Fernando VII.Ak Espainiara bueltatu zenean, konstituzioa kendu zuen. 1812ko konstituzioan, ez zen Foru erregimenaren aipamenik agertzen, ez zituen Foruak berresten ez indargabetzen. 1820an Rafael Riegok estatu-kolpea eman ondoren, 1812ko konstituzioa indarrean jarri zuen hiru urtez. 

FERNANDO VII.AREN AGINTALDIA

Valençayko Itunaren ondoren, 1813an, Napoleonek Fernando VII.Ari Espainiako erregetza eman zion. Haren erregetzak 19 urte iraun zituen eta hainbat fase izan ziren: 1814 eta 1820 bitartean absolutismoa ezarri zen; 1820 eta 1823 bitartean, liberalek agintea berrezkuratu zuten. 1823 eta 1833 bitartean, berriro absolutismoa ezarri zen. Seiurteko absolutista (1814-1820): Europako ia monarka guztiek Aliantza Santua sortu zuten liberalei aurre egiteko. 

A) Absolutismoa berrezartzea:


Gorteak Fernando VII.Aren itzulera prestatu zuten. Honek konstituzioarizin egin behar ziola jarri zioten baldintzatzat, baina joera absolutista zutenek Pertsiarren Manisfestua sinatu zuten, bertan, gobernu absolutua aldarrikatzen zen. Herritar batzuen, kleroaren eta armadako jeneral batzuen laguntzarekin, Fernando VII:ak estatu kolpea eman zuen. 1812ko konstituzioko lege liberal guztiak indargabetu zituen eta Antzinako Erregimena indarrean jarri zuen. Iraultza liberalekin zerikusia zuten intelektual askok errepresioa jasan zuten. Espainiako ezengonkortasun politikoa aprobetsatuz, Amerikako hainbat herrietan independentzia gerrak hasiko dituzte. 

B)Krisi ekonomiko larria:


Fernando VII.Ak ez zuen ezer egin herrialdearen arazoak konpontzeko, haren kezka nagusia absolutismo eustea izan zen. Independentzia gerraren ondorioz, Antzinako Erregimenean sortutako nekazaritzako, industriako eta merkataritzako arazoak handitu egin ziren. Gainera, zorrak gero eta handiagoak ziren. Martin de Garay ministroa saiatu zen onbideratzen erreforma fiskal baten bidez, pribilegiodunek aurka egin zioten eta Martin de Garayen proiektuak huts egin zuen eta kargutik kendu zuten.

C)Oposizio liberala:


liberalek bazekiten erregearen ahultasuna, herritarren babesa zela, horregatik militarrei laguntza eskatzea izan zen boterea lortzeko modu bakarra. Hainbat pronuntziamendu izan ziren: Espoz y Mina Iruñean, Porlier, Coruñan….1820an Rafael Rieagok garaipena lortu zuen eta hirurteko liberala ezarri zuen.

Hirurteko liberala (1820-23):


1820an Fernando VII.Ak 1812ko konstituzioari zin egin eta gobernu liberala eratu zuen.

A)Liberalismoaren barneko banaketa:


multzo liberala bi taldetan banatu zen, moderatuak eta aurrerakoiak. Liberal moderatuak subiranotasun partekatua eta sufragiozentsitarioa nahi zuten. Aurrerakoiak aldiz, nazioaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala. Hasieran moderatuek lortu zuten boterea. Gobernu moderatuak Cadizko gorteak onartutakoa moldatu zuten, herriaren subiranotasuna murriztuz, jaunen erregimena bertan behera utzi zuten, inprimatze askatasuna aitortu zuten eta Foruak indargabetu ziren. 1822ko hauteskundeak aurrerakoiak irabazi zuten eta iraultza erradikala martxan jarri zuten. Honek, erabateko oposizioa sortu zuen, klero, noble lur-jabe eta herritar batzuengan oposizio armatua antolatzen hasi zen absolutismoa berrezartzeko. Fernando VII.Ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion. 1823an San Luisen Ehun Milla Semeak armadaren laguntzaz berriro lortu zuen aginte absolutua.

Hamarraldi Gaitzesgarria (1823-33)


1823tik 1833ra absolutismoa berrezarri zen, Fernando VII.A buru zela. 

A)Errestaurazio absolutista:


Fernandok agintea lortu zuenean liberalen aurkako errepresioa hasi zuen. Politikari, funtzionario eta armadako ofizial askok Londresera eta Frantziara alde egin zuten. Erregeak absolutismoa, estamenduzko gizartea eta Erregimen Zaharreko zenbait erakunde berrezarri zituen, inkisizioa izan zen berreskuratu ez zuen bakarra. Ogasunaren krisi-egoera areagotu egin zen eta beharrezkoa zen erreforma fiskala egitea. Honen arduradun Luis Ballesteros ministroa izan zen. 1824ko erreforma fiskala. Gainera ministroen Kontseilua sortu zuen. 

B)Absolutismoaren porrota:


Absolutistak eta liberal aurrerakoiak erregearekin haserre zeuden liberalekin oso ahula zelako. Honek Karlos Maria Isidro (Fernandoren anaia) errege izendatzea eta inkisizioa berrezartzea nahi zuten. 

C)Ondorengotzaren auzia:


Fernandok ez zuen zuzeneko ondorengorik orduan bere anai Karlos Maria Isidro zen legezko ondorengoa. Fernando Maria Kristinarekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten. Lege Salikoaren arabera, emakumeak ezin dira erregearen ordea izan. Fernandok Berresarpen Pragmatikoa sortu zuen, bertan zioenez, emakumeak erregearen ondorengoa izateko eskubideak ditu. Bi talde sortu ziren; Karlistak, Karlos Maria Isidroren aldekoak eta liberalak, Isabelen (Fernando VII.Aren alaba) aldekoak. 1833an Fernando hil ondoren, Maria Kristina izendatu zuten erregina Isabel adinez txikia zelako.

Entradas relacionadas: