Makina Elektrikoak
Makina elektrikoa energia elektrikoa sortu, transformatu edo aprobetxatzeko gai den gailu oro da.
Sailkapena
Sorgailuak
Energia mekanikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzen dute.
Motak:
- Dinamoak: korronte zuzena lortzen dute.
- Alternadoreak: korronte alternoa lortzen dute.
Sortutako i.e.e. induzitua kalkulatzeko.
Transformadoreak
Korronte elektriko alternoa (V1, I1) hartu eta beste maila bateko korronte alterno (V2, I2) bihurtzen dute.
Motorrak
Energia elektrikoa hartu eta energia mekaniko (mugimendu) bihurtzen dute.
Motak:
- Korronte zuzeneko motorrak
- Korronte alternoko motorrak
- Motor trifasikoak
- Motor monofasikoak
- Motor unibertsalak
Korronte Zuzeneko Motorrak
Definizioa
Korronte zuzeneko motor elektrikoa energia elektrikoa korronte zuzen moduan...