Kristau Fedearen Gakoak eta Bizimodua: Jesusi Jarraituz
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB
Zer esan nahi du Jesusi jarraitzeak?
Jesusi jarraitzeak harekin harremana izatea esan nahi du. Harreman horren ezaugarriak hauek dira:
- Benetakoa da, baina ez fisikoa. Barru-barruan senti daiteke.
- Elkarrenganakoa da: Hark gurekin du harremana, eta guk Jesusekin. Elkar ezagutzearen eta harreman jarraitua izatearen ondorioz sortutako adiskidetasuna da, Jainkoaren maitasuna adierazten duena.
- Eragina du pertsonarengan eta aldatu egiten du. Orduan eta gehiago identifikatzen da Jesusen sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko moduekin.
Nolakoa da Jesusen jarraitzaileen bizimodua?
- Kristok hautatu eta lagun gisa maite zaituela sentitzea.
- Kristorekin bat eginik bizitzea, haren hitzetan eta maitasunean fio izatea, eta harekin gero eta gehiago identifikatzea.
- Kristorengan