Latin esamoldeak
A posteriori: "Ondorengotik" datorren hura. Esperientzian oinarritutako edo ebidentzia enpirikoa duen baieztapena.
A priori: "Aurretik" datorren hura. Inongo esperientzia edo froga enpirikotan oinarritzen ez den baieztapena.
Ab illo tempore: Antzinako denbora bati erreferentzia egiten dion esapidea, "denbora hartatik" esan nahi du.
Ad Kalendas Graecas: "Kalenda greziarreraino". Grezian kalendak ez zirenez existitzen, gauza bat inoiz egingo ez dela adierazteko erabiltzen da. (Erromatar hilabetearen zatiketa).
Agenda: Egin behar dena idazten den liburu edo koadernoa.
Alea iacta est: "Zoria botata dago". Julio Zesarri egozten zaio esaldi hau.
Alma mater/Alma parens: "Ama elikatzailea".
Animus in consulendo liber: "Erabakitzeko espiritu...