Antzinako Erregimena eta XVIII. mendeko iraultzak: laburpena
1. Antzinako Erregimena
XVIII. mendeko Europan zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren: estamentuetan banatutako gizartea, nekazaritzan oinarritutako ekonomia eta monarkia absolutua.
Gizarte estamentala
- Pribilegioak: Nobleziak eta kleroak pribilegio ugari zituzten.
- Inmobilismoa: Estamentu batekoa edo bestekoa izatea jaiotzaren araberakoa zen, kleroa izan ezik.
Estamentuen banaketa
- Noblezia: Goi nobleziak ondasun handiak zituen eta errenten bidez bizi zen. Behe noblezia egoera ekonomiko kaskarragoan zegoen eta burgesia aberatsekin ahaidetzen ahalegintzen zen.
- Kleroa: Goi-kleroa familia nobleen semerik gazteenek osatzen zuten. Behe-kleroa, berriz, herri xeheko kideek osatzen zuten.
- Nekazaritza: Talde ugariena