Euskal autonomia estatutua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 25,25 KB
BIGARREN ERREPUBLIKA
1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. Ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria. Erregimen monarkikotik errepublikarrerako trantsizioa indarkeriarik gabe gertatu zen.
II. BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA: 1931KO KONSTITUZIOA
1931ko apirilak 14an behin-behineko gobernua sortu zen, kolizio errepublikazale-sozialistako kideek osatuta. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura zuen, eta premiazko zenbait neurri hartu zituen, arazo sozial, ekonomiko, militar eta autonomiko larrienei irtenbidea emateko.
Aldi berean, hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak