Kontinenteen jitoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,17 KB
Fosilizazio-prozesua (urratsak)
Aspaldiko biziduna (gero fosil bihurtuko dena) ingurune batean bizi da (itsasoa …)
Biziduna bertan hil da.
Lurrak edo jalkinek (sedimentuek) estali dute biziduna (gorpua …), eta zati bigunen usteltze-prozesua hasi da. Zati gogorrak baino ez dira gelditzen (hezurrak, maskorrak …)
Mineralek zati gogor horien tokia hartzen joan dira: mineralezko egiturak (eskeletoa …) osatu dute. Bizidunaren hondakinak arroka bilakatuko dira.
Denbora dela bitarteko, eta Lurra mugitu delako, higaduraren bidez, edo geruzak altxatu direlako, fosila azaleratu egin da lurrazaleraino.
Fosil gidak
Kontzeptua: Fosil gidek garrantzi berezia dute, horiek agertzen diren geruzak zehatz datatu baitaitezke
Fosil gida esanguratsuak eta horien