Egitura planoen kalkulu matrizialaren oinarriak
Kalkulu matrizialaren hasierako hipotesiak
Egitura planoak aztertzeko, honako hipotesiak onartzen dira:
- Hooke-ren legea: Deformazioak (linealak eta angeluarrak) aplikatutako indarrekin proportzionalak dira.
- Deformazio txikiak: Indarrengatik egituran agertzen diren deformazioak txikiak direla suposatzen da.
Karga egoerak eta gainezarpen printzipioa
Egituraren planoek jasan behar dituzten karga guztiak plano berean egon behar dira. Gainezarpen printzipioa erabiliz, egituraren korapiloetako deformazioak eta barretako barne-indarrak bi karga-egoera batuz lortzen dira:
- a karga-egoera: Barretan ezarritako kargak jartzen dira eta korapiloen desplazamenduak eta biraketak eragozten dira (muturrak erabat landatuta, landapen-erreakzioak sortuz).
- b karga-egoera: