Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Hiztegia
Kontsumoa eta Merkatuaren Funtzionamendua
Kontsumoa: Honen bidez bezeroek produktuak edo zerbitzuak eskuratzen dituzte diruaren truke, bakoitzaren beharrak asetzeko. Erosketa-ahalmen jakineko eremuetan kokatzen da batik bat; herrialde garatuetako hirigune handietan, normalean.
Lan-kontratu Motak
- Aldi baterako kontratua: Iraupen jakina du eta kontratua amaitzean langileak ez du kalte-ordaina kobratzeko aukerarik.
- Kontratu finkoa: Ez du amaiera-data zehatzik; ondorioz, lantegitik bota ezean, langileak kalte-ordainak kobratuko ditu.
Prezioen Aldaketak: Inflazioa eta Deflazioa
Inflazioa: Merkatu-ekonomian, ondasunen eta zerbitzuen prezioak etengabe aldatzen dira. Batzuek behera egiten dute eta besteek gora. Prezio-igoera orokorra bada, eta ez produktu...