Mendelen Legeak eta Teoria Kromosomikoa: Geneen Transmisioa
Mendelen Ikerketak eta Teoria Kromosomikoa
Mendelen Legeak: Ilarren Heredagarritasuna
1. Belaunaldia
Mendelek hazi horiko ilarrak eta hazi berdekoak gurutzatu zituen. Gurutzatutako landareen haziak erein zituen, eta ondorengo guzti-guztien haziak horiak izan ziren. Lehenengo legearen arabera, arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo guztiak berdinak dira.
2. Belaunaldia
Aurreko belaunaldian hazi horiko ilarrak eta hazi berdekoak gurutzatuta lorturiko ilar-haziak (F1 belaunaldikoak, gogoratu denak horiak eta hibridoak zirela) erein zituen. Hazi horietatik sortutako landareen loreak autopolinizazioz ernaldu zituen Mendelek. Gurutzaketa horretatik lortutako landareen ilar-hazi batzuk horiak ziren, eta beste batzuk, berdeak; proportzio jakin batean,...