Italiako Errenazimendua: Arkitektura, Eskultura eta Pintura
SARRERA:
Errenazimendua XV. eta XVI. mendeetan (Quattrocento eta Cinquecento) gertatu zen fenomeno kulturala da, loraldi klasikoaren garaia. Artistarik esanguratsuenak Miguel Angel, Rafael eta Leonardo da Vinci dira. Aitzin Aroko kulturaren printzipioak berriro ezartzen dira, Humanismoaren tradizio kristaua ukatu gabe. Gainera, giza balioek lehentasuna dute eta proportzioa, simetria eta perspektiba zaintzen dira. Artistak maila sozial altua dute, lana konposatzeko askatasuna dute eta enkargu gehienak goi burgesiak eta nobleziak eginikoak ziren. Garai honetan mezenas handiak sortzen dira, Italian hasi eta Europa osora hedatzen direnak. Pinturan arte sinesgarri eta naturalista berpizten da; eskulturan, kanon klasikoak erabiltzen dira eta arkitekturan,...