Errenazimentua: Arkitekturaren Ezaugarriak eta Artisten Ibilbidea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,44 KB
Errenazimentua: Aro Modernoaren Hasiera
Errenazimentua, Aro Modernoaren hasiera, Italian XV. eta XVI. mendeetan sortu zen mugimendu artistiko eta kulturala izan zen. Garai honetan, Italiako burgesiak, aristokrazia feudalaren eragina bazterturik, arin garatu zen, eta ordura arte ezaguna ez zen dinamismoa zabaldu zen Italiako hirietan, eta haietan Florentzia izan zen, zalantzarik gabe, protagonista nagusia. Mugimendu kultural honen sustrai ideologikoan Humanismoa dugu, Grezia eta Erromako mundu klasikoaren kulturara itzultzeko fenomenoa. Antzinate klasikoan inspiratuta zeuden ereduen bidez, eta kristautasunaren erro sakonak baztertu gabe, gizakia ardatz hartu eta aldaketa etengabean zegoen munduaren ideia defendatu zuten humanistek eta neoplatonikoek.
español con un tamaño de 5,21 KB
catalán con un tamaño de 3,85 KB