Perpausa 5

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,3 KB

Adjektibo sintagma: izenondoak Adjektiboen sailkapena eta tokia Adjektiboa da izen sintagmaren osagai nagusietako bat eta bere zeregina izenari laguntza ematea da, zer-nolakoa den adieraziz. Liburu handi bat erosi zuen. Lurrezko ontzi batean gorde zuen dirua. Bi mota bereizten dira: 1. Izenondo deitzen dira izenaren eskuineko aldean jartzen diren adjektiboak. Handi, txiki, argal… Hala ere, zenbait kasutan ezkerrean ere agertzen dira. Hori gertatzen da, jatorri izenkiekin eta -dun atzizkiaz osaturikoekin. Dirudun neska. Zarauztar lagunak. Ekialdean. Gaixo bekataria! Mendebaldean. Bekatari gaixoa! Gerta liteke izenondo batek "nongotasuna" adieraztea eta besteak beste zerbait. Kasu horretan, jatorri izenkia izenaren aurretik jartzen da. Frantses liburu eder bat. Tamaina eta kolorea adierazten duten izenondoen artean, gehienetan kolorea aipatzen da lehenik. Kapela urdin zabala. Izenondo elkartuak: haur musugorri hori siestatik jaiki berria da. Neska buruarina da benetan. Gazte hori oso besozabala da. Hori bai asmatu duzun gezur sinesterraza. Hitz bihotz mingarriak esan zizkion. Hasi berri. Ezkonberri. Aurten ere txuri-urdinak izan dira txapeldun. Izenondoak juntaduran: haren kezka eta haserre handia (singularrean). Arazo eta buruhauste larriak. Laranja eta sagar ustelak (pluralean). Partizipioa (aditz-adjektiboa) eta izenondoa: haur ongi ikasiek ez dute horrelakorik esaten. Lagun hori nekaturik dago. Lagun horiek nekatuta daude. Ekialdean. Ongi ikasitako haur batzuk. Mend.+eki. Ongi ikasiriko haur batzuk. Partizipioak batzuetan izen ere bihur daitezke, eta ez bakarrik izenondo. Aitonaren esanak dira horiek. 2. Izenlagun dira -ko eta -en atzizkien bidez osatzen diren adjektiboak, eta izenaren ezkerreko aldean jartzen dira. Urrezko, etxeko, idazteko, gure, Mirenen… Adjektiboak predikatu osagarrian ere ager daitezke. Liburu hori oso ederra da. Gela zikin zikin utzi zuten. (Izen elkartuak: "r" jatorrizkoak, "l" bihurtu. Euskara+liburua = euskal liburua. Garieperra = galeperra.). Izena+izena. Ekonomi arazoak. Gizarte laguntzak. Nazio hizkuntza. Izenondoa predikatu osagarrian Predikatu osagarria, loturazko aditz baten bidez perpausaren subjektuari edo objektuari lotua ageri den adjektibo sintagma nahiz izen sintagmak osatzen du. Liburu hori oso ederra da. Etxeak oso garestiak dira. Predikatu osagarria adjektibo batek osatzen badu, adjektibo hau izenondoa nahiz izenlaguna izan daiteke. Liburu horiek garestiak dira. Aldare hori zilarrezkoa da. Predikatu osagarria eta izen sintagmaren arteko lotura aditz baten bitartez egiten da eta askotan aditz honek agintzen du predikatu osagarria bera mugatua ala mugagabea izaten den. Mugatzailea (beti artikulua) noiz jarri behar den zehaztea erraza den arren, zenbait aditzekin behintzat normalean predikatu osagarria mugatzailerik gabe ageriko da, batez ere predikatu hori izen batek edo izen sintagma batek osatzen badu. Adibidez, joan, egon, bihurtu eta hartu aditzekin. Ura ardo bihurtu zen. Andoni irakasle dago. Peru artzain joan da. Semetzat hartu dute Koldo. Hil da - hila da. (mugatua, hau da, determinatua, pasa dela) Bete da - betea da. Liburu horiek aitonak erosiak dira. (aitonak erosiak osatzen du predikatu osagarria) Zenbait izenondo predikatu osagarrian bakarrik agertzen zaizkigu. Gai (izan), gauza (izan), zilegi, komeni, ados… ni ez naiz gai zuk diozuna ulertzeko. Ados ginen gure asmoestan. Izen batzuk izenondo modura erabiltzen dira. Beldur, gose, egarri, haserre, ikara… Haserre da gure mutila. Nire txakurra gose zen = goseak zegoen. Izenondoak -ago edo -egi hartzen duenean, joera handia dago mugatzailerik gabe jartzekoa. Etxe hori handiegi(a) da zuretzat. Superlatiboarekin berriz, normalean mugatzailea behar da. Nik ikusi artzainetan zu zara ederrena. Zenbait kasutan berez izenondo liratekeenak aditzondo funtzioarekin agertzen dira, batzuetan -ik partitibo-atzizkia hartzen dutelarik. Miren oso pozik dago gaur. Luze mintzatu zen. Zintzo jokatu duzu oraingoan. "Denbora luzean" mintzatu zela edo "modu zintzoan" jokatu duela adierazi nahi da, edozein aditzondok beteko lukeen funtzio berbera betetzen dutelarik. Huts/on izenondoek, gainerako izenondoek ez bezalako ezaugarriak dituzte. Besteen toki berean ager daitezke. Kafe hutsa eskatu du. Kafe ona eskatu dugu. Beste izenondoak kalifikatzeko ere erabiltzen da. On hutsa da neska hori. Oso ona da neska hori. Huts da aditz izeneko perpausek eraman dezaketen ia izenondo bakarra (batzuetan, soil ere). Zu ikuste hutsak ikaragarrizko poza eman dit. Kategori aldaketak Batzuetan ez dakigu ongi izenondo edo aditzondo baten aurrean gauden. Beste batzuetan, gose, bero, hotz… izenondo nahiz izen izan dautezke. Testuinguruak argituko du kontua aldi bakoitzean. Ur hotzak freskatu egiten du bat (izenondoa). Hotzak garbituko gaitu (izena). Izenondoak maiz bihurtzen ditugu izen. Sagardoaren gozoa. Nekearen handia. Alderantzizko prozesuak, izenondo bihurturiko izenak. Adin gara. Adin bera dugula adierazteko erabiltzen da. Metafora moduan erabilitako izenak, izenondo gisa ageri direnak. Pertsona oiloa. Pertsona zorria. Emazte zilar (dotore) hori. Izenondoaren mailakatzea Beharrezkoa da sarritan, zerbait polita dela badakigu, politasun hori nolakoa den zehaztea. Oso polita, polit-polita, politena… Honek esan nahi du izenondoak mailakatuz ematen ditugula askotan. Izenondoen mailakatzea marka fonetikoak, marka morfologikoak eta maila adberbioak erabiliz egiten da. Marka fonetikoak: hizkera mintzatuari dagozkio eta normalean ez dute lekurik testu idatzietan. Hiru marka erabiltzen dira. Silabaren bokala luzatuz. Jáaaatorra zen mutikoa. Bustidura. Xoxoa da guztiz! Izenondoari pisua ematerakoan, kontsonanteak nabarmenduz. Gizon harrrroa da gero! Marka morfologikoak: izenondoa mailakatzeko erabiltzen ditugun bide nagusiak bi dira: atzizki jakin batzuk jartzea (-sko, -xko, -ska, -xka; -xe; -tzar; -txo, -to; koloreekin, -ats, -ail, -tsu) eta izenondoa errepikatzea. Gaztexko (pixka bat gazteegia). Ilunska (pixka bat ilun). Beste hau handixeago duzu. Handitzar. Neskatila beltzarantxo bat ikusi genuen. Gorrats. Gorrail. Polit-polita da etxe hori. Gorri-gorriak dira etxean ditugun loreak. Izenondoa, maila aditzondoak eta konparazioak Benetako mailakatzea hemen hasten da. Maila aditzondoak: goi maila adierazteko maila aditzondoak, izenondoaren ezkerraldean kokatzen direlarik. Oso, guztiz, biziki, arrunt, erabat, zeharo, gogorki… Oso arazo larriak ditu aurten. Arazo oso larriak ditu aurten. Mugatzailearekin. Alai askoa zen gure mutila! Nahikotasuna adierazteko. Nahiko(a) = aski; dexente, samar… Lan zail samarra eman dizute. Ezezko predikazioetan ukapen osoa egiteko batere erabiltzen da. Etxe hau ez da batere polita. Konparazioak: 1. Superlatibo erlatiboa: -en atzizkia erabiltzen da. Zenbait gauza elkarren artean konparatu ondoren bat nabarmentzen dela adierazteko. Handien, errazen… Bi salbuespen: bata, asko - gehien, eta bestea, on - onena / hoberena. Liburu politena erosi dute. Libururik politena erosi dute. Liburuetan/etatik/etarik politena. Ahalik eta sagarrik handiena hartu. 2. Izenondo konparatiboak: -ago atzizkiaren bidez. Bi elementu jartzen dira erlazioan, bat besteari baino maila goragokoa emanez. Handiago, gorriago… Etxe hau beste hura baino ederragoa da. Bi salbuespen: bata, asko - gehiago, eta bestea, on - hobe. Oso ongi bizi naiz, baina etxe handiagoa nahi nuke. Orain dudan etxea baino handiagoa nahi nuke. Askoz, biziki, pixka bat, bi ordu gehiago, bi kilo gutxiago, gero eta, zenbat eta, are zaharragoa, zaharragoa oraindik… Hobe - on izenondoari dagokion konparaziozko forma da. Hobeki edo hobeto - ongi edo ondo aditzondoei dagokien konparaziozko formak dira. Ondo esanda dago hobea, hobeagoa berriz, gaizki esanda. 3. Izenondoari -egi atzizkia jartzen zaionean, gehiegizko maila adieraziz. Handiegi, txukunegi… Salbuespena: asko - gehiegi/sobera/larregi=lar. Garestiegia da besterik gabe erosteko (-teko, -tzeko). Berdintasunezko konparazioa: perpaus elkartuen bidez egiten da, izenondoaren maila neutroa delarik. Donostia Hernani bezain ederra da. Zu bezain neska polit dira herri honetan. Konparatzen jartzen diren elementuetako bat askotan isilean gelditzen da, testuinguruak identifikatzen baitu. Horrelakoetan honen, horren eta hain mailakatzaileak jartzen dira. Hain ederra bada, eros ezazu. Harridura perpausak eta izenondoak Izenondoak oso normalak dira harridurazko esaldietan. Ondo, asko, zein, zer, nolako edo zelako… Ondo zapalduak bizi ginen orduan! Zein polita den itsasoa! Ze polita den itsasoa! Ze ordu da? Zer horrek, hiru balio bereganatzen ditu: galdetzailearena (zer ordu da?), mailakatzailearena (zer polita den zerua!) eta izenondoekin izan beharrean izen sintagmetan erabiltzen direnean (zer/nolako etxeak egiten dituzten hemen). Bai polita dela itsasoa! Horixe ederra zuk egin duzuna!

Entradas relacionadas: