Odola

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

Odola: zirkulazio sistemak atal hauek ditu: ponpa(bihotza), odola eta odola garraiatzen duten hodiak(odol hodiak).Odolaren konposizioa: odolak bi osagai ditu: plasma izeneko likidoa(%55) eta odol zelulak(%45). Odol plasmak kolore horia du eta urez dago osatuta batez ere. Ur horretan substantzia asko daude disolbaturik. Odol zelulak hiru motatakoak izan daitezke: Globulu gorriak, eritrozitoak edo hematiteak: odoleko zelula ugarienak.1mm3an 5 milioi inguru daude. Zelula mota hauek nukleoa galdu dute eta pigmentu gorriz(hemoglobina) betetako zakutxo bihurtu dira. Globulu zuriak edo leukozitoak: 1mm3an 8000 daude. Mota ezberdinekoak daude eta nukleoa dute denek. Plaketak edo tronbozitoak: ez dira zelulak, zelula zatiak dira. 1mm3an 250000 daude. Odolaren garraio funtzioa: odola garraio sistema eraginkorra da.• Substantzia solidoak garraitzen ditu plasman disolbatuta(mantenugai eta hondakinak).• Arnasketako gasak garraiatzen ditu. Karbono dioxidoa uran disolbatzen da eta oxigenoa hemoglobinan(globulu gorrietan) nahasten da. Odolaren beste funtzio batzuk:• Gorputzeko beroa banatzen eta orekatzen du.• Defentsa lana egiten du. Globulu zuriek organismoa gaixotasunen aurka defendatzen dute.• Hemorragiak kontrolatzen ditu. Plaketek, odol hodiek sortutako hemorragiak gelditzen laguntzen dute. Odol gaixotasunak: Anemia: sintoma nagusiak nekea eta bizitasuna galtzea da. Zeluletara nahikoa oxigeno heltzen ez delako gertatzen da. Bi kausa izan ditzake: globulu gorrien kontzentrazioa txikia izatea edo oxigeno gutzi izatea hemoglobinan. Anemia ohikoena burdin falta edukitzea da. Leuzemia: hezur muineko zelulei erasotzen dien minbizia da. Leuzemiaren ondorioz, globulu zuriak ugaritzen dira baina ezin dute borrokarik egin infekzioen aurka. Plaketak eta globulu gorriak ere murrizten dira. Hemofilia: herentziazko gaixotasuna da eta hemorragiak sortzen ditu odolak koagulatzeko arazoak dituelako.

Odol hodiak: odola garraitzen dute eta hiru mota daude: arteriak, zainak eta kapilarrak. Zainak: odola organoetatik bihotzera garraiatzen dute eta arteriek baino pareta meheagoak dituzte. Zainetan odola presio txikian doa. Arteriak: odola bihotzetik organoetara daramate. Pareta gogorrak dituzte eta elastikoak. Kapilarrak: oso diametro txikiko hodiak dira; organoen barruan sare korapilatsuak osatzen dituzte, bi zirkulazio bideak lotzeko: arteriena eta zainena. Bihotza: bere paretak miokardio izeneko ehunaz osaturik daude. Barrualdea hutsa da eta lau barrunbe ditu:• Bi aurikula: goiko barrunbeak dira. Paretak finak dituzte eta erraz zabaltzen dira. Barrunbeetara odola iristen da.• Bi bentrikulu: beheko barrunbeak dira. Paretak lodiagoak eta gogorragoak dituzte aurikulek baino. Bihotzeko odola bentrikuletatik irteten da, arterietan zehar. Odol zirkulazioa: odolak bi ibilbide egiten ditu:• Biriketako ibilbidea edo ibilbide txikia: odola birika-arterietan zehar eskuineko bentrikulutik irten eta biriketara doa. Han, gas-trukea gertatzen da albeolo eta kapilarren artean. Odolak oxigenoa jaso, karbono dioxidoa galdu, eta bihotzera itzultzen da ezkerreko aurikulara doazen zainetan.• Zirkulazio nagusia edo ibilbide handia: odola aorta arterietan zehar ezkerreko bentrikulutik irten eta organo guztietara doa. Organoetan, odola kapilarretan zehar igarotzen da, organoak bere funtzioa egiteko oxigeno eta mantenugaiak har ditzan, eta aldi berean , organoan sortutako hondakinak jasotzeko. Organoetatik irtendako kapilarrak zainetan biltzen dira, eta zainek odola bihotzera itzultzen dute, eskuineko aurikulara. Gaixotasun kardiobaskularrak: Arteriosklerosia: honen ondorioz, arteriak gogortu egiten dira gantz eta kolesterolaren ondorioz. Plakak arteria gero eta estuagoa egiten du arteriaren zuloa eta pareta gero eta zimurtsuagoa eta gogorragoa egiten da. Miokardio infartua: koagulu batek arteria bat buxatzen badu, arteriak elikatzen zituen gihar zelulak hil egiten dira, eta bihotzaren zati bat gelditzen da. Horregatik, miokardio infartua gertatzen da. Gaixoari laguntza medikoa zenbat eta azkarrago eman, aukera handiagoa izango du bizirauteko.

Entradas relacionadas: