Giza Zirkulazio Sistema: Barne Ingurunea, Odola eta Linfa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 6 KB

Barne Ingurunea eta Homeostasia

Barne ingurunea: Organismo baten zelulak inguratzen dituen likido multzoa da. Handik hartzen dituzte zelulek behar dituzten mantenugaiak eta oxigenoa, eta hara isurtzen dira metabolismoaren ondorioz sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa. Gizakion plasma interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute, batez ere, barne ingurunea.

Plasma interstiziala: Zelulen artean dagoen likidoa da. Odol-kapilarren pareta meheak zeharkatuz iragazitako odola du sorburu.

Odola: Odol-hodietan zehar hainbat substantzia garraiatzeaz arduratzen den likidoa da.

Linfa: Linfa-hodietan zehar doan likidoa da.

Zelulek behar bezala funtziona dezaten, ezinbestekoa da barne inguruneari aldaketarik gabe eustea. Propietateek (konposizioak, tenperaturak eta abarrek) gorabeherarik ez izatea. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo.

Zirkulazio Aparatua

Zirkulazio-aparatua odola eta linfa organismoan zehar garraiatzeaz arduratzen da. Garraio horri esker berritzen da, etengabe, barne ingurunea. Gizakiongan bi sistemak osatzen dute zirkulazio-aparatua edo substantzien garraiorako aparatua: odolaren zirkulazio-sistemak eta linfaren zirkulazio-sistemak. Lehenak odola garraiatzen du, bigarrenak linfa.

Zirkulazio-sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta substantziook kanporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu.

Odol-hodiak

Gizakion zirkulazio-sistema odol-hodiek, odolak eta bihotzak osatzen dute.

  • Arteriak: Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten dute odola. Lodiak, gogorrak eta elastikoak dira. Presio handia jasateko gai dira.
  • Zainak: Organoetatik bihotzera daramate odola. Presio txikiagoa dute, eta balbulak dituzte odola gorantz bultzatzeko eta atzera ez egiteko.
  • Kapilarrak: Kapilarren pareta epitelial meheetan zehar igarotzen dira O2 gorputzeko zelula guztietara eramateko, eta zeluletako CO2 eta hondakinak kapilarretara itzultzeko.

Odola: Konposizioa eta Funtzioak

Odola likido likatsua da, kolore gorria eta zapore gazia duena. Pertsona heldu batek 5 litro odol ditu, gorputz masaren %8 inguru.

Odolaren funtzioak:

  • Nutrizioa
  • Arnasketa
  • Iraizketa
  • Babesa
  • Erregulazio termikoa

Odolaren konposizioa:

  • Plasma: Likido horixka da, %90 ura. Proteinak (koagulazioan parte hartzen dutenak), gluzidoak, lipidoak, mantenugaiak, O2, CO2, hormonak eta beste substantzia batzuk ditu.
  • Odol-zelulak: Hezurretako muin gorrian sortzen dira.
    • Globulu gorriak (eritrozitoak): Nukleogabeak, elastikoak, hemoglobina (Fe) gorria dute. Funtzioa: O2/CO2 garraioa. Kopurua: 4.5-5.5 milioi/mm³. Odolaren %45 inguru.
    • Globulu zuriak (leukozitoak): Nukleodunak, organismoa infekzioetatik babesten dute. Motak: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak, monozitoak. Kopurua: 5.000-9.000/mm³.
    • Plaketak edo tronbozitoak: Megakariozitoetatik eratorritako zelulak dira. Odolaren koagulazioan parte hartzen dute. Kopurua: 150.000-300.000/mm³.

Bihotza: Egitura eta Funtzionamendua

Miokardioa: Bihotzaren pareta-ehuna. Barruan bitan banatzen da, ezkerraldea eta eskuinaldea. Erdian pareta bat dago, bi aldeen arteko trukerik ez egoteko. Bi barrunbe ditu: aurikulak goian eta bentrikuluak behean, azken hauen paretak lodiagoak dira.

  • Balbula mitrala: Ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu.
  • Balbula trikuspidea: Eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu.

Aurikuletara zainak iristen dira: 4 birika-zain eta eskuineko aurikulari bi kaba-zain. Bentrikuluetatik arteriak irteten dira. Eskuineko bentrikulutik birika-arteria doa. Bi arterietan adarkatzen da. Ezkerreko bentrikulutik aorta-arteria abiatzen da. Bentrikuluetatik irteten den odol-fluxua erregulatzeko balbula sigmoideak daude.

Bihotzak, gainerako organoek bezala, odola behar du; arteria eta zain koronarioek egiten dute hori. Bihotzak ponpa gisa jarduten du. Sistole: uzkurtu. Diastole: erlaxatu.

  • Diastole aurikularra: Kaba-zainetan odola sartzen da, balbula mitrala eta trikuspidea itxita daudela.
  • Sistole aurikularra: Balbula mitrala eta trikuspidea ireki, eta odola bentrikuluetara pasatzen da.

Sistole eta diastole-mugimenduak batera gertatzen dira. Aurikulak uzkurtzen direnean (sistole aurikularra), bentrikuluak erlaxatu egiten dira. Bentrikuluak erlaxatzen direnean, aurikulak ere erlaxatu egiten dira. Etengabeko ponpaketan dihardu bihotzak eta inoiz ez du odolik gabe geratzen.

Zirkulazio motak:

  • Zirkulazio bikoitza: Bi aldiz bihotzetik igarotzen da zirkuitu osoa egiteko.
  • Osoa: Ez direlako CO2 eta O2 nahasten.

Linfa-sistema

Linfa-sistema zelulen artean gertatzen den likido-soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da.

  • Linfa-kapilarrak: Likido interstiziala biltzea da haien funtzioa.
  • Linfa-hodiak: Zainen antzekoak dira. Linfa-kapilarren bateratzetik sortuak dira, eta balbulak dituzte norabide bakarrean joateko.
  • Linfa-gongoilak: Zabalgune txikiak dira. Linfak ekarritako substantzia arrotzak eta mikroorganismoak kanporatzen dira bertan, odolera sar ez daitezen. Globulu zuriak sortzeko guneak ere badira.

Linfa-gongoilen kokapena:

  • Galtzarbeetan
  • Izterrondoetan
  • Lepoan
  • Belarrien inguruan

Mikroorganismo kopurua oso handia denean, gongoil horiek handitu egiten dira.