Marx

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

KRITIKA KRISTAUTASUNARI, JAINKOAREN HERIOTZA ETA SUPERGIZAKIA:Erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik; gizakia ahula da, eta horretaz konturatzean beste batzuekin taldekatzen da, horrela erlijioa sortuz.Ondorioz, Nietzschek edozein erlijioren aurka jotzen du, eta beretzat kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu:umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia…Nietzschek, kritika oso gogorrak egiten dizkio kristautasunari,eta beretzat erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen kontra, erlijioak beldurrez aritzen den morala defendatzen baitu, indarra eta ausardia erabili ordez. Nietzschek kristautasunari gorputzak gogoko duen guztia mesprezatu izana leporatzen dio.Nietzsche honen aurka agertzen da: mirariak, apaizak, zigorrak, sariak, hierarkia, hil ondoko bizitza saritzat aurkeztea, azken epaiketaren beldurraz… Nietzscherentzat bekatua Elizaren maltzurkeriaren tresna nagusia da, bekatuaren beldurrak bizitzaren idealak gaiztotu eta biziera ederra, osasuntsua eta ausarta zapuzten baitu. Nietzscheren arabera mundu bakarra existitzen da:begien aurrean duguna, eta betierekotasuna asmakeria da.Nietzschek ateismoa aldarrikatzen du, kristautasuna baino hobeagoa delako ateoa izatea bizitzaren alde egiteko. Iritziz, Jainkoa desagertzean desagertu egiten dira hari lotutako balio kristauak; eta azkenean Jainkoaren heriotza aldarrikatzen du. Kristautasunaren agindu eta debekuak desagertuko balira, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko ditu, eta gizadiak ez dio haragoko munduari erreparatuko, emekoari baizik.Jainkoaren heriotzaren ondoren gizakia ez zaio Jainkoari hitzez zuzenduko, gizakia bere moduko gizalagunari mintzatuko zaio, eta aurrez aurre elkarri esango diote gizakiaren erabateko garapena gertagarria dela. Jainkoaren heriotzaren ondoren bi urrats daude:-Arriskua: gizakia noraezean gelditzeko arriskua dago; honetaz gain, bizitza morala aztoratu eta txikitu daiteke.-Txalogarria: supergizakia egoera berriaz konturatzea, gizon berriak sormena gara dezake eta haragoko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzake./Jainkoaren heriotzaren ondoren supergizakia dator, baina ez da bere horretan agertzen. Idealismo guztiak galduta, inolako asmorik eta indar sortzailerik gabe dagoen gizakiak proiektu guztiei ekiteko gogoa galduta nihilismoan sartuko da, eta gizakiak “egonean egon” besterik ez du egingo, baina horren aurrean supergizakiaren itxaropena agertuko da.Nietzscheren ustez, gizakiak iraganera lotzen dion lokarria askatu behar du, zama astun hori gainetik kendu eta bere etorkizunaren jabe izateko.



ERALDAKETA PROZESUAHasiera baten gizakiak pobretu egin du bere burua, baina Jainkoaren heriotzan askatu egin da.1.Espiritua gamelu bihurtzen da, lege moralaren handitasuna adierazteko; gizakia haren itzaletan makurtzen da legeari dion lotsagatik. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da, horrek ez du bizitzan erraztasunik nahi, Jainkoaren esana bete nahi du.2.gamelua lehoi bihurtzean idealismoaren gainbehera dator, eta lehoiak zama arintzen du, larrimina kentzen du. Lehian hasten da moral objektiboarekin, indarrez ezarri dioten bizimoduaren aurka. Lehoiak ezetza ematen dio gameluari, eta ezinbestean onartutako legei bere nahia ezartzen die orain lehoiak. 3.lehoiak ez du indar nahikoarik balio berriak sortzeko, eta haur bihurtzen da haurrak sormena duelako balio berriak sortzeko. Haurra jolasean eta egoera berrietan dago beti eta baiezkoa ematen dio ezezagunari. Bide horretan jaioko da supergizakia.Jainkoaren heriotzaren ondorioetako bat supergizakia da, eta bestea nihilismoa; Jainkoaren aginpideari lotutako balioak indargabetzean galduz doazelako zer egin adierazten duten oinarriak.

 

Entradas relacionadas: