Bizitza eta heriotza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

8. NIETZSCHE/Nietzschenen filosofia mendebaldeko kulturaren erabateko kritika izan zen: kristautasunaren erlijio balioak eta idealismoaren balio arrazionalak faltsuak direla frogatzen saiatu zen. Balio horiek kendu eta beste batzuez ordezkatu behar ziren bizitza balio esentziala bihurtzeko./Nietzschek iraganeko balioei aurka egiteaz gain, gizakiarentzako bizi programa bat eskaini zuen. Balio moralak aldatu eta irauli nahi zituen. Horretarako honako gaiak jorratu zituen: Jainkoaren heriotza, botere nahia eta etengabeko itzulera.

KRISTAUTASUNARI KRITIKA: KRISTAUTASUNA ETA BALIOEN ALDERANZKETA

Nietzscheren ustez, mendebaldeko kulturaren historiaren oinarrian honakoa dago: esklaboen moralaren balio plebeioak nagusitu dira jaunen moralaren balio aristokratikoen gainean. Balioen alderanzketa hori Platonismoarekin hasi zen eta judaismoak eta kristautasunak prozesua burutu zuten./Kristau moralaren garaipenarekin Jainkoa –ongi unibertsala- balio moral guztien bermea da, gizakia hil ondoko mundu espiritual batean jartzen du itxaropena osoa. Gure filosofoaren iritziz jarrera horrek bizitzaren beldur izatea adierazten du. Bizitzak berekin dakartza jaiotza eta heriotzari, alaitasuna eta tragediari beldur izateagatik eutsi zion gizakiak Platonen metafisikari eta bere ondorengo den kristautasunari./Nietzscheren ustez, mendebaldeko kultura eraldatu duen tradizio filosofiko eta erlijioso horrek, platonismo eta kristautasunarena, ahulen balioak, bizitzaz gozatu ezin zutenen balioak, gorentzat hartu ditu. /Berrerospena lortzeko bide bakarra nork bere buruari uko egitea delarik. Nietzsek gaitzetsi zuen eredu moral hori, bizitzari uko egitea zelako. Beraz, jainkoa ukatzeak bizitzaren balioak baieztatzea eta goi mailako gizakia sortzea ekarriko du: supergizakia.

JAINKOAREN HERIOTZA.

Nietzschek dio garaiko gertaerarik garrantzitsuena jainkoaren heriotza dela. Jainkoaren heriotza aldarrikatuz, erabateko kritika egin nahi zaio mendebaldeko kulturaren oinarriak diren erlijioari, moralari eta metafisikari.Jainko monoteista hiltzean, dogmatismoa desagertzen da eta, horrekin batera, askotariko perspektibek eta jainkoek gizakiari askatasuna lortzeko aukera ematen diote.Jainkoaren heriotza esker, gizakiaren energia sortzaileak azaleratzen dira; hau da, supergizakiak lor ditzakeen balioen alderanzketa. Jainkoaren tokia bizitza eta balio berrien sortzaile den supergizakiak hartuko dute une horretan. Beraz, supergizakiaren irudia Nietzscheren filosofiak eskaintzen duen nahimenerako helburua da. Supergizakiaren eredu horrek nihilismoa gainditu eta balio berriak sortzeko bere gain hartuko du.

Entradas relacionadas: