Hostoria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

1. Bergarako Ituna (1839)
TESTUA <http://historiabatxi2kotestuak.wetpaint.com/page/Bergarako+Ituna>
Testuaren sailkapena
testuinguru historiko baten barnean kokatuko genuke: I. Guda Karlista eta Iraultza liberalaren garaipenaren ondorengoa. Bergarako Itunaz ari gara.

Testuaren azterketa

Testu honetan Bergarako Besarkada sinatzeko Espartero eta Marotok 1839an lortu zuten akordio multzoko 3 artikulu agertzen dira. Bertan dioenez, Esparterok Gorteen aurrean foruen mantenua gomendatuko du, 1837ko Konstituzioa eta Isabel II.aren agintea onartzen duten heinean betiere. Marotoren bigarren baldintza zena ere onartzen du, karlisten armadak liberalen armadan sartzeko aukera izatea, alegia. Azkenik, Nafarroako eta Arabako tropek baldintza hauekin bat egiteko ateak irekita utziko dira, horiek ez baitzuten ituna sinatu.

Iruzkina

Itun hau Bergaran sinatutako hitzarmena da. Maroto eta Espartero militarrek sinatu zuten gerra karlistari irtenbide hitzartua ematearren.
Gerra karlistaren amaiera ekarri zuen. Gerra Fernando VII.a hil zenean hasi zen, Lege Salikoa deuseztatzean bere alaba Isabelen alde agertu zirenez, bi alderdien artean gatazka armatua piztu zen eta gatazka horrek eragin zuzena izan zuen EH-n, lurjabe ziren behe-mailako nobleen eta, batez ere, behe-mailako kleroaren egoerak okerrera egin baitzuen nabarmen. Talde hauek karlisten, Errejimen Zaharraren, klerikalismoaren, foruen eta bizimodu tradizionalaren alde agertu ziren, XIX. mendearen lehenengo urteetatik aurrera aldaketa rgertatu baitziren esparru horietan. (denboraz ondo ibiliz gero puntu hau luzatzea badago...)
Karlisten artean ere zatiketak zeuden eta oso argi ikus daitezke testu honetan, Maroto irtenbide negoziatuaren aldekoa zen, alde bakoitzak zenbait alderditan amore eman beharko zuelarik. Aldiz, une honetan nafarrek eta arabarrek ez zuten Itunean parte hartu nahi izan. Ituna sinatu eta ondorengo urteetan, Esparteroren erregeordetzaren garaian hain zuzen ere, euskal foru-errejinenetan aldaketa handiak gertatu ziren: Nafarroak Hitzarturiko Legea edo Ley Paccionada sinatu zuen bere aldetik 1841eko abuztuan eta probintzia exentu edo salbuetsi delakoek (Provincias exentas: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) urrian foruak marko konstituzionalaren barnean egokitu zituzten. (Bi legeei buruz ere gehiago sakondu daiteke, Cánovasen ondorengo interpretazioa..., baina sarrera moduan, ez baita gaia bera, albokoa baizik!).

Entradas relacionadas: