Errezeptoreak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Errezeptoreak(estimulua jaso). Nerbio-kinada bihurtzeko gaitasuna duten zelula isolatu nahiz egitura konplexuak dira.Kokapenaren arabera 2 mota:1.-Kanporrezeptoreak eta 2.-Barnerrezeptoreak.Jasotzen duten estimulu-motaren arabera: KIMIORREZEPTOREAK.Estimulu kimikoak(dastamena,ukimena..)jasotzen dituzte. TERMORREZEPTOREAK.Tenperatura-aldaketekin estimulatzen dira(azalean). FOTORREZEPTOREAK.Argi-estimuluak jasotzen dituzte.Begi simple eta konposatuak. MEKANORREZEPTOREAK.Presioa,soinua eta grabitatea bezalako estimuluak jasotzen dituzte.Tinpanoaren espezializazioa adibidez, entzumena da.Ukimenarekiko sentikortasunaz arduratzen diren presio-errezeptoreak ere oso hedatuta daude animalien artean(azalean). Orekaren organoak gorputzaren kokapenari eta mugimnduari buruzko informazioa ematen duten mekanorrezeptoreak dira(belarrian daude).Efektoreak dira errezeptoreek jasotako estimuluari nerbio-guneek emngo dioten erntzuna hartu eta betearaziko dutenak.Muskuluak eta guruin endokrinoak.

HORMONAK:Mezulari kimiko bat da, bste kontrol eta harreman sistema batzuez arduratzen dena.Mezulari hauek kantidade txiki txikitan daude gorputzeam; guruin endokrinoek jariatzen dituzte eta odolak garraiatzen ditu organo edo zelula hartzailetaraino.Harremanak sortu eta gorputzaren kontrolaz arduratzea nerbio sistemarekin batera da funtzioa.2 mota konposaera kimikon arabera:esteroideak txikiak dira eta izaera liposugarria dute,ondorioz,erraz zeharkatuko dute zelula dianaren mintza eta horrela hialoplasman dauden errezeptore bereziekin elkartu ahal dira.proteikoak ezin izango dute zelula dianaren mintza zeharkatu eta mintzean dauden errezeptore espezifikoekin elkartu beharko dute.•HORMONA TROPIKOAK: Hipofisiak botatako hormonak dira eta guruin endokrinoetan eragiten dute.Kontrola: Hipotalamoa eta hipolisia arduratzen dira, gainerako guruin guztien jarduera erregulatzen baitute, erretroelikadura edo feed back deritzan mekanismo baten bitartez.Odoleko hormonen kontzentrazioa handitzen bada, hipolisia inhibitu egingo da eta hortik aurrera hormona tropiko gutxiago askatuko du.Hormona tropikoaren kontzentrazioa ere handitzen bda, hipotalamoa inhibitu egingo da eta ez du faktore askatzailerik jariatuko.

Entradas relacionadas: