Historia 2º ebal.

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,5 KB

3. INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN 1. ALDIA: ISABEL II.AREN GARAIA - BIZKAIKO EREDUA Hasierako eragileak:
- Industria eta merkataritza tradizionalen presentzia:
- Esku lan kualifikatua (burdingintzan, ontzigintzan, armagintzan,
marinelak...). - Burgesia: kapitalismoaren teknikak eta funtzionamendua ezagutzen ditu. - Kapitalak (meatze-ustiatzaileena, merkatariena, kolonietatik ekarritakoak...). - Kokapen estrategikoa: itsaso ondoan eta Penintsula eta Europa arteko lotura. - Burdin mea: hematite ugari eta ustiatzeko erraza. - Aduanen aldaketa (1841): merkatu nazionalaren parte-kide. Eragile berriak: - Bessemer bihurgailuaren asmakuntza(1856). Asmakuntza honek altzairu produkzioa handitzea eta kostuak txikitzea zekarren, baina fosforo gutxiko mineralaren erabilera eskatzen zuen, hematiteak adibidez. Hauek Europan eskasak ziren (Suedian), Bizkaian, aldiz, ugariak (Sornorrostro-Muskiz inguruan batez ere), ustiatzeko oso errazak eta gainera itsas portutatik gertu, esportazioa erraztuz. Bizkaiko meatzagintza eta burdingintzarako izugarrizko bultzada izan zen. - Hainbat lege estatal (1849 / 1858 / 1868 / 1869) eta Foruen abolizioa (1876). 1849: meatzen ustiapenaren pribatizazioa, mea esportazioari erraztasunak...; 1855 Desamortizazio Zibila; 1859 meatzaritzarako elkarteen sorrera baimendu…; , 1868/69 meatzen ustiaketa betiereko eman, bertako eta kanpokoei, kanon baten truke... Bizkaiko Foruek basoak nolanahi soiltzea eta mea gordina atzerrira esportatzea. debekatzen zutenez, hauen abolizioak debekuarekin bukatzea eta ustiakuntza eta esportaziorako askatasuna ekarri zuen (1876) . Honek guztiak meatzaritzaren liberalizazioa, meategien ustiakuntza partikularren eskuetan gelditzea, ustiakuntza hauen interesen arabera egitea, mea gordinaren esportazioa, eta abar ahalbideratu zuen. Bertakoen inbertsioak ugaritu egin ziren eta, batez ere, kanpoko kapitalen etorrera masiboa izan zen. Kontzertu Ekonomikoak*: 1878an: Zerga politika propioa, Foru Aldundien eskuetan. * Gaur ere badago. Paktu honen bidez autonomia fiskala lortu zuen: inpuestoak diputazioak batzen zituen eta zati bat Madrileko gobernuari ematen zion. Gainerakoa, berak nahi zuen moduan gastatzen zuen. MEATZARITZAREN GARAPENA: 1869tik aurrera - Kanpotik etorritako kapital ugariek -ingelesak, frantsesak eta alemanak batez ere- burdin mea ustiakuntzarako enpresak sortu zituzten, besteak beste: (meatzen legea) - 1870ean The Bilbao River and Cantabrian Tailway C.L., britainiarra. - 1873an Orconera Iron Ore C.L., frantsesa, belgikarra, alemana eta euskalduna. - 1876an Societé Franco-Belge de Mines de Somorrostro. - Bertako familiek ere aipatutako edo/eta eurek sortutako enpresetan inbertitu zituzten beren kapitalak. Hauen artean Ibarra, Chávarri, Durañona, Gandarias, Sota y Aznar, Martínez de las Rivas ... abizenak aurkitzen ditugu. - Burdin minerala Britainia Handira eramateak joan-etorriko merkataritzaren sorburu bihurtu zen: barkuak britainiar uharteetara burdinaz zamaturik joaten ziren eta Bizkaiko labe-garaientzat ezinbestekoa zen harrikatzaz beterik bueltatzen ziren. - Honek guztiak hurrengo etapan burdin meatzeak bete-betean ustiatzea ekarriko dute. - Bestalde, bertako meatz enpresetan lortutako irabaziak inbertitu ahal izango dira, arlo diferenteetan, horien sendotzeari lagunduz.(metalurgia, ontzigintza, industria elektrikoa...) SIDERURGIA: labe garaien ezarpena: - Boluetako Santa Ana. 1841. (Lehenengoa) Bilboko merkatari talde batek sortua, lehenetariko sozietate anonimo bat eratuz. Burdinola baten instalazioak erosi, teknikari frantsesak ekarri eta makinaria inportatuz, lehen labe-garaiak martxan jarri zituzten. Konpainiak kontrolatzen zituen meatz eta mendiak labe-garaien burdin eta egur- ikatz horniketa segurtatzen zuten. - Nuestra Señora de la Merced, 1848. - Nuestra Señora del Carmen, 1854 inguruan, El Desierto aldean. - 1865 inguruan harrikatzezko lehen labe-garaia ezarri zen: Nuestra Señora del Carmen -GIPUZKOAKO BEREZITASUNAK Eragileak: - Manufaktura tradizio handia: - Lanetara ondo egokituriko langileak. - Merkatal eta manufakturetan aritutako burges taldea. - Inbertitzeko prest hainbat kapital (merkatarienak, lur jabeenak, indianoenak…). - Kokapen eta komunikabide egokiak. - Aduanen aldaketa (1841): merkatu nazionala bertakoen esku. - Kanpoko kapital inbertsioak, Bizkaiko eta Espainiakoak batez ere. Gipuzkoa/Bizkaia industrializazio bi eredu diferente: GIPUZKOA: - Herrialde osora zabalduta industria: Deba, Urola eta Oriako bailaretan eta Hernani, Pasaia eta Irunen artean. - Era askotariko industria: papergintza, metalurgia, ehungintza, arrantza, armagintza, elikagai industria, burdingintza=siderurgia, ontzigintza… - Instalazio ertain eta txikiak. Esku lan gutxiren erabilera. - Enpresa ertain eta txikiak. Baita kapitalen inbertsioak ere. Jabe ugarien esku. - Irabazi moderatuak. BIZKAIA: - Nerbioi ibaiadarraren inguruan industria kontzentrazio handia. - Meatzagintza eta burdingintza industriak Bizkaiko industrializazioaren oinarri eta ardatz. - Instalazio erraldoiak. Eskulan ugariren erabilera. - Enpresa handiak. Baita kapital inbertsioak ere. Familia gutxi batzuen kontrolpean. - Irabazi izugarriak. Industria garrantzitsuenak: - Papergintza Oria inguruan: - La Esperanza. 1841ean Donostiako burges talde batek fundatua. Hau izan zen paper jarraitua egiten zuen Espainiako lehen lantegia. - Berehala paper fabrika ugari (Irura, Txarama, Amaroz...), berrikuntza teknologikoez horniturik. - Kotoi industria txikia, eskualdeko merkaturako produzitzen zuena, Bergara, Lasarte, Azpeitia. - Burdingintza/metalgintza: burdinola tradizional asko modernizatu ziren, Deba bailaran batez ere. TRENBIDEAK EUSKAL HERRIAN - Euskal Herrian ere trenbide sarea garatzen joan zen eta Euskal Herria Gaztela eta Iparraldearekin gehien batu zuten trenbide lineak hauek izan ziren: - Madril-Irun trenbide linea. 1856an subastara irten, “Caminos de Hierro del Norte de España” konpainiaren antolaketarekin eraikitzen hasi eta 1864an Irunera iritsi zena, Euskal Herria zeharkatzen zuen Miranda, Gasteiz, Altsasu eta Tolosatik igaroz. - Tutera-Bilbao trenbide linea. 1857an Bizkaiko merkatal burgesiak sortua, Bilboko portuak Gaztelako produktuen esportazioak jasotzeko eta, Mirandan, Madril-Irun linearekin bat egiteko balio izan zuen. - Bestalde, 1865 eta 1 879 artean, meategiak portuekin elkartu zituzten trenbideak eraiki ziren, minerala errazago esportatu ahal izateko, eta meatzak ustiatzen zituzten atzerriko konpainiek ordaindu zuten batez ere trenbideen eraiketa, Bilboko burgesiak ere parte hartu zuen arren. FINANTZEN MODERNIZAZIOA Gobernu progresistek moneta-sistemaren eta banku sistemaren egokitzapena bultzatu zuten, herrialdearen modernizazioaren eskaeraren arabera hain zuzen ere. 1856an Jaulkipen Bankuen Legea eta Kreditu Sozietateen Legea arautu ziren, trenbidearen eraikuntzarekin lotura hertsia zutenak; lege horien ondorioz, sozietate anonimoen, bankuen eta kreditu erakundeen kopurua handitu egin zen. 1857an Banco de Bilbao eta Banco de Santander sortu ziren; seiurteko iraultzailean, 1868an, pezeta Espainiako moneta-unitate bihurtu zen. 2. ALDIA: ERRESTAURAZIO GARAIA: 1876 TIK AURRERA INDUSTRIALIZAZIOAREN FINKAPENA: 1876tik aurrera, Gerra Karlista amaitu ondoren, Euskal Herriko industriaren hazkundea, berrogeiko hamarkadan hasita zegoena, indartu egin zen, Bizkaian batez ere. BIZKAIA Meatzaritza. Somorrostroko burdin mearen erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuen 1876tik aurrera, honela Bizkaia estatuko produzitzaile nagusi bilakatuz. Ustiapen erritmoa handitzen joan zen 1900. urtera arte; meatzeak agortzean eta neurri protekzionistak ezartzean produkzioaren erritmoa behera egin zuen XX. mendeko lehenengo hamarkadetan. Hala ere, meatzeetako erauzketatik eta esportaziotik sortutako kapitalak Bizkaian, hein handian, industrializazioa finantzatzea ahalbideratu zuen. Siderurgia. Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra, Bizkaian hematitea, ikatz asturiarra eta ingelesa Britainia Handira burdina eramaten zuten ontziek, ikatz ingelesa zekarten bueltan), teknologia (Bessemer eta Siemens-Martin prozedurak altzairua elaboratzeko) eta atzerriko eta bertako kapitalak baitzeuden eta barne nahiz kanpo merkatua baitzuten. 1879 eta 1882 artean estatuko hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren. Bizkaian, euren teknologia oso aurreratua zelarik: San Francisco de Mudela, Francisco de las Rivas-ek, Vizcaya, Víctor Chávarri-k, eta Altos Hornos de Bilbao, Ibarra-tarrek. Industria hauen produkzioak gora egin zuen etengabe. Bizkaiko burdina eta altzairua Europa osora esportatu ziren. XIX. mendearen bukaeran Europan izandako krisiaren eta kanpo merkatuen galeraren ondorioz, Bizkaiko industria, siderurgikoa batez ere, neurri protekzionistak ezartzearen alde agertu zen (1891 ko muga zergak), barne merkatuan kanpoko konpetentzia saihesteko. Halaber, beste herri industrializatuetan bezala, hemen ere industri kontzentrazioaren prozesua hasi zen. Honela, 1902. urtean Altos Hornos de Vizcaya sortu zen. Bertan Vizcaya, Iberia eta Altos Hornos de Bilbao bildu ziren. Siderurgian ateratako irabaziak meatzaritzan ateratakoei batuta hainbat arlo ekonomikoen finantziazio eta garapenean erabat lagungarriak izan ziren, besteak beste ontzigintzan, industria elektrikoaren sorreran, komunikabideetan, banketxetan... Ontzigintza. Burdin mearen eta burdin totxoaren esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza ontzien beharra handitu eta ontzigintza gogor bultzatu zuten XIX. mendearen bukaeran. Aldi berean, ontzigintzaren hazkundeak bertako industri siderurgikoarentzat onuragarria izan zen. Bilboko meatzeetako eta siderurgiako burgesiako familia asko (Sota y Aznar, Gandarias, Ibarra, etab.) ontzigintzan hasi ziren. Ontziolak egokitu zituzten, lurrinaren bidez mugitutako ontziak eraikitzeko. Martínez Rivas-en Astilleros del Nervión, Sotaren Compañía Euskalduna eta Sestaon kokatua zegoen Sociedad Española de Construcción Naval enpresek Bilboko merkataritza ontziteria eta Espainiako gerra ontziak berritu zituzten. l898an, koloniak galtzean, kapital batzuk herrialdera itzuli ziren eta horrek ere ontzigintzaren sektorea azkartu zuen. Industria elektrikoa. Bilboko burgesiak erabat berna zen sektore elektrikoa bultzatu zuen Euskal Hernian eta Espainian. 1901ean Hidroeléctrica Ibérica fundatu zen, Banco de Vizcaya-k finantzatuta, besteak beste, Leitzarango ui-jauziak ustiatzeko. 1 907an Hidroeléctrica Española enpresak Madrilera elektrizitatea eraman zuen linea elektrikoa eraiki zuen, Europako instalazio garrantzitsuena bihurtuz. Banco de Vizcaya zeritzonak Espainian XX. mendeko lehenengo bi hamarkadatan sortu ziren konpainia elektriko gehienetan parte hartu zuen. Hogeiko urteetan José Orbegozo donostiarrak Saltos del Duero enpresa zuzendu zuen, Tormes, Esla eta Duero ibaiak ustiatuko zituena hain zuzen ere. Entitate finantzarioak. Bizkaian, XX. mendea hasi ondoren, hazkunde ekonomikoak sortutako giroak egitura finantzario baten osaketa ahalbideratu zuen, meatzeetako eta siderurgiako oligarkiatik iritsitako kapitalekin. Bi banku berri (aurretik B. de Bilbao) sortu ziren: Banco de Vizcaya eta Crédito de la Unión Minera. Euskal Herriko kapital finantziarioa hedatu egin zen eta merkatu eta industria espainiarrean inbertitu zen. Halaber, enpresa negozioak ugaritu zituzten sozietate anonimo asko sortu ziren. GIPUZKOA 1876an hasitako hedapenak Gipuzkoan ere garapen ekonomikoa azkartu zuen, batez ere 1898tik aurrera, koloniak galtzean hango kapitalak itzuli baitziren. Orokorrean aurretik martxan ipinitakoaren jarraipena, indartuta, izan zen Lurralde guztian zehar industria metalurgikoak, ehungintza fabrikak, paper fabrikak, elikagaien esparrukoak, arma fabrikak etab. Finkatu eta indartu ziren. Papergintzak 1880 eta 1890 artean krisia izan zuen, baina XX. mendearen hasieran berregituraketa izan zuen Papelera Española sortu zenean eta bertan Errenteriako eta Tolosako zenbait industria bildu zirenean. Gipuzkoan gehien garatu zen sektorea metalurgikoa izan zen, zenbaitetan Bilboko inbertsioei esker. Enpresa txiki asko probintzian zehar hedatu ziren, horien artean Beasainen CAF Compañía Auxiliar de Ferrocarriles) eta Eibarko arma industria azpimarratu behar dira. Pasaiako eta Zumaiako ontziolek ere ontzien eraikuntzaren gorakadan parte hartu zuten. ARABA /NAFARROA Euskal Herriko gainerako tokietan industrializazioaren eragina urria izan zen. Kontsumorako ondasunen industriak, oinetakoenak, altzarienak etab. hainbat industria ezarri ziren. ERREGIMEN POLITIKOA 1874aren amaieran, Borboien Monarkia ezarri zen berriro Espainian, Alfontso XII.a buru zela. Horrela, Errestaurazioa egon zen indarrean 1923ra arte, eta hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII (75-85), Mª Kristina erreginaordea (85-02) eta Alfontso XIII.a (02-31). Canovasen sistemaren ezaugarriak Errestaurazioko sistema politikoa eratu zuen. Alderdi kontserbadorea sortu zuen. Herritarren demokrazia eskariei entzungor egin zien eta hiritarren eskubide indibidualak ezerezean utzi zituen. 1876ko konstituzioa Konstituzio hau 1845ekoaren oso antzekoa zen. Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen. Erregeak ministroak izendatzen zituen. Gorteak biltzeko deia egiten zuen, eta legeei betoak (ezetza emateko eskubideak) jartzeko eskubidea zuen. Bi ganbara gorteetan. Diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten, hauteskundeetan, sufragio zentsitarioz, eta gizonezkoen sufragioz 1890tik aurrera. Erlijio katolikoa izendatu zuen estatuaren ofizial. Txandakatzea eta bi alderdiko sistema Canovasek txandakatze sistema ezarri zuen, eta bertan bi alderdik zuten boterea, txandaka, aldez aurretik adostuta: -Alderdi kontserbadorea: 1875ean sortu zuten. Canovas zen buru. Liberal moderatu eta unionistak biltzen zituen.-Alderdi liberal fusionista edo Alderdi liberala: 1880an sortu zen, eta buruzagia Sagasta zen. Liberal progresistek osatzen zuten. Sistema honetatik kanpo zeuden beste guztiak. Jauntxokeria Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten agintariek. Nekazal guneetan, jauntxoek kontrolatzen zituzten bozketak, eta nahierara aldatzen zituzten emaitzak hauteskundeetan. Sistemaren kontrako oposizioa Errepublikazaletasuna Errepublikazaleak hainbat alderditan banatuta zeuden: posibilistak, Batasun Errepublikarra, Alderdi Errepublikar erradikala, eta federalak. Oso talde txikiak ziren. Anarkismoa 1874tik aurrera, elkarte anarkistek ezkutuan jardun behar izan zuten. 1881ean, Sagastaren gobernuak Espainiako Eskualdeko Langile Federazioa (FTRE) osatzea onartu zuen, baina anarkisten arteko zatiketarengatik ez zen gauzatu. Horrela, anarkismo erradikalenak terrorismoaren bidea hartu zuen, eta gobernuak federazioa desegin zuen. Anarkismoari lotu zitzaizkion gizarteko sektoreak nekazariak eta kualifikatu gabeko langileak izan ziren. Euskal lurraldeetan, eragina izan zuen, baita Kataluniako oihalgintzaren sektorean ere, batez ere CNT sindikatuak (1911). 1911n, Langileen Konfederazio Nazionala (CNT) eratu zuten legez. Konfederazioak 1917ko greban parte, eta afiliatu gehien bildu zituen sindikatua izan zen. Sozialismoa Madrilen, 179an, joera marxista antolatzen hasi zen, eta bultzatzaile batzuk Pablo Iglesias eta Jaime Vera izan ziren. Hauek Espainiako Alderdi Sozialista Langilearen (PSOE) sortzaileak izan ziren. 1887an, Elkarteen Legeaz baliatuz, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatua sortu zuten. PSOE-ren asmoa erakunde baketsua eta legezkoa antolatzea zen, hauteskundeetan eta joko politikoan parte hartzea, eta unea iristen zenean, agintea hartzeko indarkeriazko iraultza egitea. Bestalde, UGT-k langileen bizi-baldintzak hobetzeko burgesiarekin negoziatzeko taktikari heldu zion. 1910->Pablo Iglesias diputatu izendatu. Hego Euskal Herrian, Bizkaialdean batez ere, euskal sozialismoaren sortzailea Facundo Perezagua izan zen, eta honen ondoren, 1914tik aurrera, Indalecio Prieto jarri zen buruzagi. Marxismoa Marxen ustez, historia beti bi klase sozialen (Jabeak eta besteak) arteko borroka izan da, eta hiru etapa bereizten zituen: 1.- Esklabutza: Jabeak eta esklaboak 2.- Feudalismoa: Nobleak eta jopuak 3.- Kapitalismoa: Burgesia eta proletalgoa/helburua: Komunismoa (borroka bidez lortuko dena): ez da egongo klase borrokarik eta horretarako jabetza kendu behar da. Sozialismoa, Anarkismoa eta Marxismoa langile mugimenduak ziren. Espainiako langileek arazo ugari zituzten, eta ondorioz sindikatuetan elkartzen hasi ziren, eta hauen egoera hobetzeko ekimenak egiten hasi ziren: grebak… Nazionalismoak Euskal Nazionalismoa 1876an, gerra Karlistaren ondoren, foruak abolitu izanaren ondorioz sortu zen, abolizioaren kontrako erantzun gisa. Liberalismoaren kontra zegoen, politikan, euskal identitate historikoaren zeinuei erasotzen zielako, eta, ekonomian, industria garapenaren alde egiten zuenez, kanpotarrak erakartzen zituelako. Euskal Nazionalismoaren pentsamendua Sabino Aranak artikulatu zuen, eta Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zen 1895ean. Honek ezkutuan jardun behar izan zuen 1898ra arte. Euskal Nazionalismoak Katalanismoak baino oihartzun txikiagoa izan zuen, baina herritarrekin lotura estua izan zuen. 1893an Sabino Aranak lehenengo testu nazionalistak idatzi zituen. 1903tik aurrera, Sabino Arana hil zelarik, joera autonomistaren eta joera independentistaren arteko eztabaida sortu zen. Sindikatu bat sortu zuten, Euskal Langile Alkartasuna (ELA) eta EAJ sendotu egin zen. Bitartean, Karlismoa zen oraindik Euskal Herriko indar politikorik garrantzitsuena. ERREGIMENAREN BILAKAERA Alfontso XII.aren erregealdia Alderdi kontserbadorearen gobernua 1875 eta 1881 bitartean, Canovasek Penintsulako iparraldean karlistekin eta Kuban independentistekin bakea lortzeko proiektua jarri zuen abian. 1878an, Zanjongo Bakean, Espainiak autonomia erregimena eman zion Kubari. Baina gatazka ez zen konpondu, eta 1875ean berrindartu egin zen, Estatu Batuen laguntzarekin. Alderdi liberalaren gobernua 1881ean, txandakatze politikoa hasi zen, eta alderdi liberalari egokitu zitzaion boterea. Sagastak proiektu erreformistak proposatu zituen, eta gizabanakoaren oinarrizko askatasun eskubideak ezarri nahi zituen. Baina hau ez zen gauzatu 1884an kontserbadoreak boterea berreskuratu baitzuten. Egoera politikoa euskal herrian garrantzitsuena kontzertu ekonomikoak ziren, eta honek abantaila asko zekarren. Gaur egun ere badaude. Aldundiak zergak kobratzen ditu, eta horien zati bat Madrilgo gobernuari ematen dio (kupoak). Foruetatik datorren gauza bakarra da. Diru publikoaren industrian inbertitzen zuten. Mª Kristina erreginordearen agintaldia Alfontso XII.a hilda, 185eko azaroan, erreginorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea hitzartu zuen. Gobernu liberalaren jarduerak 1885 eta 1890 bitartean, Sagastak eskuratu zuen berriro ere gobernua. Ezaugarriak erreformismo liberala eta 1868ko iraultzako zenbait ideia abian jartzea izan ziren. Askatasunak zabaldu zituzten, zenbait legeren bidez: elkarteen legeak (legeztatu egin ziren langileen erakundeak), epaimahai bidezko epaiketa ezarri zen; eta 1890ean, gizonezkoei sufragio unibertsala aitortu zitzaien. 1898KO KRISIA Kolonietako gerrak Garai hartan, potentzia handiak zabalkunde inperialistan buru-belarri murgilduta zebiltzan, Afrikako eta Asiako lurrak nork eskuratuko. Espainiak 1895erako Puerto Rico, Filipinak eta Kuba zituen soilik. Errestaurazio garaian, Estatu Batuek Kubarekiko zituzten interesak piztu egin ziren (azukrea eta meategiak). 1892an independentzia gerra hasi zen Martik zuzenduta. Espainia gelditzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. 1897an, aldaketak izan ziren: Canovas hil eta EEBB presidentea aldatu egin zen (McKinley). Ordurako Kubako independentistek harremanak zituzten iparamerikarrekin. Sagastaren gobernuan, Hearst eta Pulitzer-en prentsa kanpainek iritzi publikoa Espainiarren kontra jarri zuten. 1898an, Maine korazatua (EEBB) lehertu egin zen, eta ondorioz, Karibean eta Filipinetan gerra deklaratu zen. Hiru porroten ondorioz, Pariseko Bakea sinatu zen. Bake hitzarmenean, Espainiak Kubari uko egin eta Filipinak, Puerto Rico eta Guam emateaz gain, akordioan aipatu gabeko lurralde guztien gain Espainiak subiranotasuna zuela baieztatzen zuen. Mende amaierako krisia Kolonietako porrota oso latza izan zen espainiarrentzat, pesimismo garaia ekarri zuen eta gutxiagotasunezko sentimendua sortu zien herritarrei. Kritika honek eragin handia izan zuen erregenerazioaren aldeko mugimenduan. Erregenerazionismoa Kritika gogorra egin zion Errestaurazioaren sistemari eta sistema liberala eraberritzea proposatzen zuen; jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua eta lur-jabe handien menpeko nekazaritza ustiategiak deuseztatuz. 98ko belaunaldia Belanauldi honetan pesimismoa nagusitu zen batez ere. Belaunaldi hau XX. Mendearen lehenengo urteetan sortu zen. Miguel de Unamuno, Azorin, Pio Baroja, Maeztu, Blasco Ibañez eta Ignazio Zuloaga nabarmendu ziren. Espainia ilunaren kritikan jarri zuten arreta; eta modernizazio sozialaren, politikaren, ekonomiaren eta kulturaren beharra sentitzen zuten.

Entradas relacionadas: