Alienazio Ekonomikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

-  Ekonomia alineazioa:

                Marxen ustez, munduko historiari begiratuta gizakiok beti ekonomikoki alienatuak egon gara esklaboa, sierboa eta bere garaian langilea. Honek esan nahi du langileak ez direla bere buruen jabe, ez dira haien izaeraren nagusi. Alienazio mota asko zeuden, baina Marxentzat nagusiena lanarena zen (ekonomikoa).  Egoera ekonomiko kapitalistan (filosofoaren garaia) langilea gauza bihurtu da, izaera eta askatasuna galdu egin du. Kapitalismoaren garaian, kapitalistak gutxi batzuk dira baina oso aberatsak eta gainontzeko gizartea, hauen negozioetako langileak izango direnak kontrolatzen dituzte. Esan genezake ia euren arimen jabe direla. Hauek ez dute beste erremediorik izango eta kapitalisten soldata eskasekin konformatuko dira eta gainera lan mekaniko, aspergarria izango da. Kapitalistak bestalde, langileak ahalik eta gehien zanpatuko dituzte. Langileari berak ekoiztutakoa kendu egiten zaio. Gizakiak egoera horretaz ateratzeko egin behar duen lehena jasaten hari duen zapalkuntzaz ohartzea da. Marxismoak gogor kritikatu zuen alienazioa. Marxen ustez, bere aurreko filosofia guztiak ideologia faltsua dute, bakarrik mundua interpretatzera dedikatu egin baitira. Marxen ikuspuntutik,  langileak bildu eta aktuatu egin behar dute, “praxia” erabiliz egoera aldatzeko. 

Entradas relacionadas: