Erlijio alienazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,17 KB

  • 7-Erlijio alienazioa.

Marxek pentsatzen baitzuen erijioarekiko kritika, funtsean, Ludwig Feuerbach-ek ondo egina zuela. Feuerbachen ustez erlijioa fikzio bat baino ez zen.

Marxen eta Feuerbachen arteko ezberdintasuna fikzio horren jatorria ematen duten azalpenetan dago.

  • Feuerbachen ustez, jainkoaren ideiaren jatorria giza izaeran dago: gizakia jainkoa sortzen du bere irudi eta antzeko; gizakia bere nolakotasun mugatuak alegiazko gizaki batengan proiektatzen ditu modu mugagabean.
  • Marxen ustez giza izaera ez da erlijioaren sorburua, gizartearen antolakuntza baizik. Erlijioak mundu erreal honetatik harago dagoen beste mundu batean bulatu nahi du gizakiarentzat zentzua eta gogobetetzea, eta hau horrela da mundu  errealean indarrean dagoen gizarte ordenak gizakiari autoerrealizazioa ukatzen diolako, gizarte antolakuntza kapitalista gizakiarentzat alientzailea delako.

Marxen iritziz, erlijioak alienazioa ere dakar ideologia funtzioa egiten duelako, erlijioa klase burgesaren interesak faboratzen dituen gizarte antolakuntza bat legitimatzen duelako. Baina nola betetzen du erlijioak zeregin hori?

Marxek erlijioak gizarte antolakuntza horrela faboratzen duela dio:

  • Erlijioak justizia honako mundu honetan ezinezkoa dela baieztatzen duenez eta aldi berean hil ondorengo mundu batean justiziaren promesa ipintzen duenez kontsolamendua ematen dio injustizia sufritzen duenari. Erlijioak konformismoa eta otzantasuna zabaltzen du jende xumearen artean.
  • Kristautasunak proletarioak limurtzen ditu justiziaren mundu honetan ez bilatzeko. Erlijioak herri xumea bultzatzen du bere bizitzako helburuak eta itxaropenak alegiazko mundu batean jartzera: Erlijioa herriaren opioa da.
  • Erlijioak gizarte-ordena santifikatzean eta bortzakeria kondenatzean kentzen dio proletarioei gizarte justuago bat ekartzeko baliabidea, iraultza. 

Entradas relacionadas: